Nukleolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nukleoloa zelula nukleoaren barnean.

Nukleoloa rRNA, DNA eta proteinez osatuta dagoen eta nukleoplasman murgildutako egitura da, itxura dentso eta irregularra duena. Nukleoloa kromatina kondentsatu geruza batez inguratuta dago.

rRNA, DNA eta proteinez osatutako nukleoaren egiturarik nabarmenena da. Ez dago mintzez inguratuta eta normalean interfasean bakarrik agertzen den egitura dentsoa da.

DNA erribosomiko edo rDNA hori, RNA erribosomalaren transkripziorako beharrezkoa da, hau kodifikatzen duten gene errepikatu ugari baitauzka.

Zelula gehienetan, bai animali bai landare zeluletan, nukleolo bat edo gehiago daude. Aitzitik, zelula mota batzuetan ez dago nukleolorik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleoloa 1830. hamarkadan zehar identifikatu zen eremuargiko mikroskopioa erabiliz [1]. 1836. urtean, Gabriel Valentinek nukloeolo terminoa plazaratu zuen. Nukleolo hitza txikigarri baten txikigarria da. Nukleoa latineko nux hitzetik dator eta bere esanahia hazia da. Ondorioz, nukleoloa nukleoaren hazi txikia izango litzateke[2].

Hala ere,1964. urtea arte oso informazio gutxi zegoen nukleoloaren funtzioari buruz. Urte horretan John Gurdon eta Donald Brownek nukleoloari buruzko ikerketa[3] bat egin zuten Xenopus laevis igel afrikarra erabiliz eta interesa piztu zuen nukloeoloaren funtzioan eta egituran. Ikerketa horretan, egiaztatu zuten igelen arrautzen %25-ak ez zuela nukleolorik eta ondorioz, arrautz horiek zirela bideragarriak ikusi zuten. Arrautzen %50ak nukleolo bat zuen eta beste %25-ak bi nukleolo zituen. Informazio hori kontuan izanda : nukleoloa bizitzarako beharrezkoa den funtzioa zeukala ondorioztatu zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikroskopio elektronikoz 3 eremu bereizten dira nukleoloan:

  • Pars-amorpha. DNA, RNA eta proteinez osatuta dago. Gune honek elektrodentsitate naxuagoko azalera biribiltsuak eratzen ditu. rRNAren sintesia bertan gertatzen da.
  • Pars-fibrilaris. DNA, RNA eta proteinez osatuta dago. Pars-amorpha-ren inguruan kokatzen den eremu elektrodentsoagoa da. Bertan rRNAren prozesamendua gertatzen da
  • Pars-granularis. 15nm-ko diametroa duten pikor ugariz eratuta dago. Bere osagaiak RNA eta proteinak dira. rRNAren prozesamendua gune honetara hedatzen da

erribosomeen azpiunitateen biogenesia gertatzen da. Landare zeluetan, nagusiki, nukleoaren barruan beste osagai bat identifikatu da:nukleoloaren erdigunean dagoen gune argi bat da eta nukleoaren bakuoloa bezala ezagutzen dena [4]. Gizaki eta animalien zeluletako nukleoloak ez bezala, espezie desberdineko landareen nukleoloak burdin kontzentrazio oso altuak erakutsi ditu[5].

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleoloa nukleoaren barruan dagoen osagai nabarmenetakoa da. Kromatinareiko duen dentsitatearen desberdinatasunaren ondorioz, eremu argiko argi mikroskopioarekin erraz ikus daiteke nukleoloa zeluletan.

Nukleoloaren tamaina eta kopurua zelularen egoera funtzional normala edo patologi egoera diagnostikatzeko erabiltzen dira.

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean nukleoloak esferikoak dira, baina forma aldatu egiten da hainbat zelula eukariotoetan. Prestakuntza histologikoetan, lagina moztu ondoren, nukleoloa obalatu edo biribila agertzen da eta mugak dituela ematen du baina, egia esan, ez dago nukleoloa  eta nukleoplasma bereizten dituen mintzarik.

Nukleoloa, hau inguratzen duen kromatina baino bi aldiz dentsoagoa da optikoki[6].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleoloak nukleoaren erdigunean edo pixkat bat alboratuta egoten dira. Nukleo polilobulatuetan, lobulu zehatz  batean aurkitzen da nukleoloa.

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelularen jardueraren arabera nukleoloak tamaina desberdina izango du. Nukleoaren bolumenaren %25a izan daiteke, baina orokorrean 1-2µm izango du.

C. elegans harraren hozi zeluletan eta hesteetako zelulen nukleoloen tamaina erlatiboki handia da, 3-7µm. Gonadetako beso distalean (hasieran) dauden hozi zelulak nukleolo handienak dituzte , nukleolaren bolumenaren %80-90a hartzen baitute. Gonadetako bukaeran dauden obozitoen nukleoloak ez dira antzematen. Neuronen nukleoloak txikienak dira, izan ere nukleolo horien diametroa ez da 1µm-ra iristen. Nukleoloak handiagoak dira hozi zeluletan eta hesteetako zeluletan neuronak baino erribosoma gehiago ekoizten dituztelako[7].

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleoloarekin erlazionatutako kontzeptu garrantzitsua bat nukleoloaren antolatzailea da. Nukleoloan dagoen DNA da nukleoloaren antolatzailea eta honek nukleoloaren egitura eta funtzioaren arteko erlazioa definitzen du. Interfasean nukleoloaren antolatzaileak gune fibrotsuan kokatzen dira. Mitosiaren ondoren, kromosoma desberdinetako DNA deskiribilkatu eta rRNA transkribatzen hasiko da. Bere inguruan nukleoloa eratzen hasiko da. Nukleoloa egitura estatiko gisa kontsideratu beharrean, rRNAren transkripzioaren adierazpen morfologiko gisa kontsidera daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pederson, Thoru (2011-3) «The Nucleolus» Cold Spring Harbor Perspectives in Biology (3) doi:10.1101/cshperspect.a000638 ISSN 1943-0264 PMID 21106648 PMC PMC3039934 . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  2. Martín, G. Giménez (2001) «Reiniciación de la transcripción en el ciclo celular: Nucleologénesis» Anales de la Real Academia Nacional de Farmacia (1): 1 ISSN 1697-4271 . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  3. Brown, Donald D.; Gurdon, J. B. (1964-01) «ABSENCE OF RIBOSOMAL RNA SYNTHESIS IN THE ANUCLEOLATE MUTANT OF XENOPUS LAEVIS» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America (1): 139–146 ISSN 0027-8424 PMID 14106673 . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  4. (Ingelesez) Shaw, P. J.; Brown, J. W.; Leader, D. J.; Razaz, M.; Lee, R.; Beven, A. F. (1996-06-01) «The organization of ribosomal RNA processing correlates with the distribution of nucleolar snRNAs» Journal of Cell Science (6): 1241–1251 ISSN 1477-9137 PMID 8799814 . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  5. Roschzttardtz, Hannetz; Grillet, Louis; Isaure, Marie-Pierre; Conéjéro, Geneviève; Ortega, Richard; Curie, Catherine; Mari, Stéphane (2011-08-12) «Plant Cell Nucleolus as a Hot Spot for Iron» The Journal of Biological Chemistry (32): 27863–27866 doi:10.1074/jbc.C111.269720 ISSN 0021-9258 PMID 21719700 PMC PMC3151030 . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  6. (Gaztelaniaz) Nucléolo 2018-11-21 . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  7. (Ingelesez) Lo, Szecheng J.; Huang, Chi-Ruei; Lee, Chi-Chang; Lee, Li-Wei (2012) «The Nucleolus of Caenorhabditis elegans» BioMed Research International . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nukleolo Aldatu lotura Wikidatan