Landaben
Landaben | |
---|---|
Euskal Herria | |
Landaben auzoaren kokapen mapa. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Iruñea |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′42″N 1°41′18″W / 42.81167°N 1.68833°W |
Landaben edo Landabengo Industrialdea Nafarroako Iruñea hiriburuko mendebaldean dagoen industrialde bat da. Bertan lantegi handi ugari kokatzen dira, adibidez, Iruñerri osoan langile gehien dituen Volkswagen enpresa, 2009an 5.000 inguru langile zituelarik.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere mugak honako hauek dira: iparraldean Orkoien udalerria du, hegoaldean Barañain udalerria eta Arga ibaia, ekialdean ere Arga ibaia eta Iruñeko Biritxitu auzoko lursailak, eta azkenik mendebaldean A-15 autobidea, eta Arazuri eta Gazolatz udalerriak kokatzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an Nafarroako Foru Aldundiak bultzatutako Nafarroako Industriagintza Planaren ondorioz Nafarroa osoan hedatutako 14 industrialde eraiki ziren.[1] Ekimen guzti honen gertakari nabarmenenak honako hauek izan ziren: 1966an AUTHI (Automóviles de Turismo Hispano Ingleses) lantegiaren ezartzea, 1975an SEAT eta 1994an Volkswagen izatera iragan zirelarik.[2]
Merkatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landaben industrialdean igande goizero merkatua ospatu ohi da, garai batean Txantrea auzoan ospatu ohi zen merkatua bertara lekualdatu baitzen.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren line bat da:
Eskualdeko Hiri Garraioa Ermitagaña | |||
|
Enpresak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria sektorea | Enpresak | Langileak |
Automobilgintza | Volkswagen Nafarroa | |
Dana equipamientos | ||
Asientos Esteban | ||
TRW Automotive Espainia | ||
Delphi-Packard Espainia | ||
Icer Brakes | ||
Beste batzuk | Hierros Landaben | |
Landaben jatetxea | ||
Koxka |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iruñeko ekonomia. Auñamendi Entziklopedia. Bernardo Estornes Lasa. 2009ko ekainaren 10a.
- ↑ Navarra y la Caja en 75 años. Hainbat egileen artean idatzia. Nafarroako Aurrezki Kutxa. 1996.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |