Sarah Palin
Itxura
Sarah Louise Heath Palin (Sandpoint, Idaho, AEB 1964ko otsailaren 11-) estatubatuar politikari erretiratua, idazlea eta telebistako pertsonalitatea da. 2006tik 2009ra Alaskako gobernadorea izan zen. John McCainekin batera presidenteordegai errepublikarra izan zen 2008ko hauteskundeetan.
2006ean, primaria errepublikarretan Murkowski gobernadorea menperatu zuen. Hauteskundeetan garaipen erraza lortu zuen botoen %48,3 lortzean. 2008ko abuztuaren 28an John McCainek bere kidea bezala aukeratu zuen Palin. Palin aurretik emakume bat bakarrik, Geraldine Ferraro, izana zen Estatu Batuetako bi alderdi nagusien hautagaia. 2009ko uztailean dimisioa aurkeztu zuen Alaskako gobernadore kargutik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarah Palin |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |