John McCain
John Sidney McCain III. (Panama, 1936ko abuztuaren 29a – Cornville, Arizona, 2018ko abuztuaren 25a) Estatu Batuetako senataria zen, Arizonakoa eta 2008an alderdi errepublikarraren primarioetan hautagai faboritoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita eta aitonak flotan zerbitzua eman zuten, berak flotarako pilotua izatea erabaki zuen. 1967n, Vietnamgo gerran, bonbardaketa misio batean ipar-vietnamdarrak bere hegazkina behera bota eta McCain harrapatu zuten. Bost urtez preso izan zen, tortura izugarriak jasaten. 1973an askatuta izan zen. 1981ean politikan sartu zen. 1982tik 1986ra Ordezkarien Etxean eta 1986tik aurrera senataria izan zen. 2000 urtean alderdi errepublikarraren primarioetara aurkeztu zen baina azkenean George W. Bush izan zen hautagai errepublikarra.
2017an garuneko minbizi bortitza atzeman zioten. Gaixotasunaren ondorioz hil zen, 2018ko abuztuaren 25ean.
2008ko hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John McCain izan zen alderdi errepublikarreko hautagaia Etxe Zurirako. Beste alderdian, Barack Obama izan zen (demokrata), inkesta guztien arabera irabazi egingo zuena. Azkenean, bera eta bere hautagaiordea (Sarah Palin) kanpora geratu ziren, Obamak hauteskundeak irabazirik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1936ko jaiotzak
- 2018ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako senatariak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko politikariak
- Vietnamgo Gerrako estatubatuar militarrak
- Arizonarrak
- Torturatuak
- Ameriketako Estatu Batuetako baptistak
- Ohorezko Legioko ofizialak
- Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako kapitainak