Federico Moreno Torroba
Federico Moreno Torroba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1891ko martxoaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1982ko irailaren 12a (91 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria San Justoren hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Conrado del Campo (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) |
Genero artistikoa | opera zarzuela |
|
Federico Moreno Torroba (Madril, 1891ko martxoaren 3a - 1982ko irailaren 12a) musikagile espainiarra izan zen. Landu zuen genero nagusia zarzuela izan zen. Baita ere gitarrarako konposizioak landu zituen eta musika-kritika.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikarien familia baten magalean jaio zen. Lehenengo ikasketak aitarekin, José Moreno Ballesteros, eman zituen. Aita Concepción elizaren organista zen. Beste irakaslea Madrilgo Kontserbatorian irakasten zuen Conrado del Campo izan zen. Musikagile bezala arlo sinfonikoan aritu zen hasiera batera baina laster zarzuela munduan sartu zen, 50 hamar obra eginez, tartean Sor Navarra, 1936an. Bere estiloa normalean konstunbrismo barruan kokatzen zen baina estiloaren dotorezia galdu gabe. Kargu desberdinak bete zituen, tartean, 1974tik, Sociedad General de Autores de España presidentearena, eta Argentinako Arte Ederren Akademia Nazionalarena,[1] 1978tik. Bestetik, Zarzuelako Antzokia eta Calderón Antzokia zuzendu zituen.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarzuelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira ezagunenak:
- La mesonera de Tordesillas (1925)
- La pastorela (Pablo Lunarekin batera) (1926)
- La marchenera (1928)
- La manola del portillo (Pablo Lunarekin batera) (1928)
- Luisa Fernanda (1932)
- Azabache (1932)
- Xuanon (1933)
- La chulapona (1934)
- Paloma Moreno (1935)
- La boda del señor Bringas, o, Si te casas la pringas]] (1936)
- Sor Navarra (1936)
- Monte Carmelo (1939)
- Oro de ley (1939)
- Maravilla (1941)
- La Caramba (1942)
- La ilustre moza (1943)
- Polonesa (1944)
- Los Laureles (1947)
- El cantar del organillo (1949)
- María Manuela (1952)
- Baile en capitanía (1960)
Opera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La virgen de mayo (1925)
- María la Tempranica (1930). Izenburu bereko zarzuela opera bezala moldatu zuen.
- El poeta (1980), Plácido Domingorekin estreinatuta
Gitarrarako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Romántico de Castilla,
- Homenaje a la seguidilla,
- Fantasía flamenca,
- Tonada concertante
- La cortinit, sonatina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Moreno Torrobari buruzko artikulua El País egunkarian.