Edukira joan

Damiano David

Wikipedia, Entziklopedia askea
CommonsDelinker (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:58, 22 ekaina 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Damiano David

(2022)
Bizitza
JaiotzaErroma1999ko urtarrilaren 8a (25 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
italiera
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kantaria, modeloa eta abeslaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
KidetzaMåneskin
Genero artistikoaGlam rock
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm9618253 Twitter: daviddamiano99 Instagram: damianodavid Musicbrainz: 852c198a-75ee-4e2b-9aba-4453c52260b2 Discogs: 8986147 Edit the value on Wikidata

Damiano David (1999ko urtarrilaren 8a) italiar abeslari eta musikagilea da. Ezaguna da Måneskin rock talde italiarreko abeslaria izateagatik, Italiako x faktorea irabazteagatik ospetsu egin zena, eta nazioarteko ospea irabazi zuena 2021eko Sanremoko kantu Jaialdia eta 2021eko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazteagatik, biak "Zitti e buoni" abestiarekin irabaziz.[1]

David Erroman jaio zen, Italian, ez dago informazio askorik bere familia edo bizitza pertsonalari buruz, baina badakigu bere gurasoak Albaniakoak eta Kosovokoak direla eta anaia bat duela. Damiano, Erromako Montale eskolako ikaslea zen, eta, beranduago, bere jaioterriko Lizeo klasikoan matrikulatu zen, baina ikasketak eten zituen bere musika karreran zentratzeko. David, Måneskin bandan sartu zen 2015 inguruan, une horretan taldea, Victoria De Angelis eta Thomas Raggik osatzen zuten soilik, beraz David hirugarrena izan zen batzen, Ethan Torchio azkena izanez.[2] Taldearen abeslari posturako aurkeztu zenean, hasiera batean baztertu egin zuten, bere estiloa "pop-atzat" hartu zutelako, baina taldean egoteko tematu zenean, azkenean onartu egin zuten.[3]

Cover-ak jotzen hasi ziren eta laster Pulse konkursoan aurkeztu ziren, talde berrientzako hiriko korkuso bat, eta euren musika konposatzen hasi behar izan zuten. Lehiaketak Felt Music Club & School jaialdian parte hartzera eraman zituen, eta gero lehen saria irabazi zuten. Beranduago, kale musikari bezala aritu ziren Erromako Colli Portuensi barrutiko kaleetan, baita Erromako erdigune historikoan ere, baita Via del Corson ere.

2017an, x Factor italiar talentu lehiaketaren hamaikagarren denboraldian parte hartu zuen, eta bigarren postuan amaitu zuen Lorenzo Licitraren atzetik. Programan zehar interpretatu zuten abestia, "Chosen", Sony Musicek single ele bezala kaleratu zuen, eta, ondoren, EP bat kaleratu zuten, arrakasta nazional handia lortu zutena eta Italiako Musika Industriaren Federazioak platino ziurtagiria eman ziona.

Taldeak Il Ballo della vita estudioko albumarekin estreinaldi iraultzailea izan zuen, "Morirò da re", "Torna a casa", "Fear for Nobody", "L 'altra dimensione" eta "Le parole lontane" single bezala kaleratu zituzten. Hauek albumarekin batera, arrakasta handia lortu zuten Italian, zerrendetako gorengo postuetara iritsiz. Albuma sustatzeko, taldeak This Is Måneskin izeneko film dokumentala estreinatu zuen.[4] Filma 2018ko urriaren 26an estreinatu zen Italian. Horrez gain, bira bat egin zuten 2018an eta 2019an Italian eta Europan, eta 140.000 sarrera baino gehiago saldu zituzten.

2021an,haien bigarren albuma kaleratu zuten Teatro d'ira: Vol. 1. [5] Album horren "Zitti e buoni" abestiari esker, Sanremoko kantu jaialdia irabazi zuten albuma kaleratu baino egun batzuk lehenago. Jaialdia irabazteari esker, Italia 2021eko Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatzeko aukera eman zitzaien, eta hau onartu ondoren, maiatzean Rotterdamen ospatzen zen jaialdian aurkeztu ziren eta leihaketa irabazi zuten 524 punturekin.[6] Eurovision irabazi ondoren, taldearen ospeak gorakada ikaragarria jasan zuen: taldearen instagrameko kontu ofizialak 1,5 milioi segitzaile berri lortu zituen, eta Davidek 3 milioi segitzaile lortu zituen . Leihaketa eta geroko egunean soilik, maiatzaren 23an, Zitti E Buoni kantak 4 milioi entzute erregistratu zituen Spotify plataforman, bertan Kanta Biralen Zerrenda Globalean 4. postua segurtatuz. Kanta 28 herrialdeetako Spotify zerrendetan ageri zen, hauen erdia lehen postuan izanik. Era berean, Spotify-ko Top 50 zerrendan kokatu ziren 9. postuan, eta haien Hilabeteroko Entzuleen zenbakia ia 5 milioiera ailegatu zen. Azkenik, munduko hirugarren artistarik entzunenak izatera ailegatu ziren maiatzaren 26ean Spotify, iTunes eta Apple Music kontuan hartuta.

Taldeak disko berria kaleratuko du urte amaieran, eta Italiako bira baten lehen datak iragarri ditu.[7]

2021eko Eurovision Kantu Jaialdian irabazi ondoren, finalean drogak kontsumitzea leporatu zioten Davideri faltsuki. Izan ere, David mahai gainean makurtuta Ethan Torchiok bota zuen kopa bat jasotzen agertzen zen irudi batean, baina kokaina esnifatzen ari zela zirudien. Frantziako ministro baten ustez, Davidek finalean egindako keinua erabat gardena izan behar zen, eta taldea deskalifikatu egin beharko litzateke Daviden drogen erabilera baieztatuz gero.[8] Berak ukatu egin zituen akusazioak prentsaurrekoan, eta drogen aurkako test bat egiteko eskaini zuen bere burua. Test hori italiara iritsi bezain laster egin zuen, eta emaitza negatiboa izan zen.[9] Izan ere, David eta bere taldekideak drogen aurka egin dute hasieratik. Davidek berak Vogue Italian egindako elkarrizketan adierazi zuenez, "Ez gara alkoholiko eta drogatutako rock izarraren estereotipoan erortzen ari". Bere ustez, sormena buru "osasuntsu, entrenatu eta argi" batetik dator, eta "gure ni propioa, esklabo bihurtzen gaituen zerbaitekin bat eginez" benetan adierazten saiatzearekin kontraesanean dago.[10]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017tik, Damiano Giorgia Soleri modelo italiarrarekin harremanetan egon da.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Måneskin: 10 facts about Italy's Eurovision 2021 group» wiwibloggs 2021-04-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  2. «Damiano David wiki, net worth, girlfriend, Maneskin, height, legal trouble |» www.hollywoodsmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  3. (Gaztelaniaz) TVE, Corazón. (2021-05-30). «Curiosidades del ganador de Eurovisión: Damiano David es el nuevo mítico erótico» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  4. (Italieraz) «Måneskin, arriva nei cinema un documentario che racconta il primo album della band» Rolling Stone Italia 2018-10-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  5. (Italieraz) TG24, Sky. «I Maneskin annunciano il nuovo album 'Teatro d'ira vol. 1'» tg24.sky.it (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  6. (Ingelesez) «Eurovision 2021 winner: Italy's Måneskin take the victory with “Zitti e buoni”» wiwibloggs 2021-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  7. (Italieraz) «Måneskin dopo l'Eurovision tour in Italia ed Europa e un nuovo disco» All Music Italia 2021-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  8. (Gaztelaniaz) «Francia advierte: Italia debe ser descalificada de Eurovisión si hubo consumo de drogas» www.elconfidencial.com 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  9. (Gaztelaniaz) «Måneskin, sobre la polémica en Eurovisión: "Sabíamos que era una mierda"» EuropaFM 2021-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  10. (Italieraz) «Damiano David: “La droga è una grandissima zozzeria”» Vogue Italia (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  11. (Italieraz) «Vulvodinia, cosa è: Giorgia Soleri, la fidanzata di Damiano dei Maneskin racconta la sua malattia» la Repubblica 2021-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]