2021eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2021eko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | 2021eko maiatzaren 18 |
Bigarren finalerdia | 2021eko maiatzaren 20 |
Finala | 2021eko maiatzaren 22 |
Egoitza | Rotterdam Ahoy, Rotterdam |
Aurkezlea(k) | Chantal Janzen Edsilia Rombley Jan Smit Nikkie de Jager (online aurkezlea) |
Antolatzailea | AVROTROS Nederlandse Omroep Stichting (NOS) Nederlandse Publieke Omroep (NPO) |
Partaide kopurua | 40 |
2021eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 65. edizioa izango da. Rotterdamgo Ahoy aretoan ospatzekoa da, Herbehereek 2019ko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 18 eta 20an jokatuko dira, eta final handia maiatzaren 22an.[1] Herbehereak 2020ko edizioa antolatzekoak ziren, baina bertan behera utzi zen COVID-19 pandemiaren ondorioz.[2]
41 herrialde dira parte hartzekoak, aurreko urtean parte hartzekoak ziren berberak.[3]
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereek lehiaketa antolatuko duten bosgarren aldia izango da, herrialdeak 2019ko edizioa irabazi ondoren Duncan Laurence abeslariaren eskutik. Aurretik Hilversumen (1958), Amsterdamen (1970), eta birritan Hagan (1976 eta 1980) egin zen ekitaldia.
2019ko udan burututako lizitazio prozesu batean, Rotterdamgo Ahoy aretoa hautatu zuten 2020ko egoitza bezala Herbeheretako irrati-telebista erakunde publikoek (AVROTROS, NOS eta NPO) eta Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2020ko martxoaren 18an, COVID-19 pandemiaren eraginez 2020ko edizioa bertan behera utziko zela iragarri zenean, hurrengo urteko edizioa Rotterdamen antolatu ahal izateko elkarrizketak zabalduko zituela adierazi zuen EBUk.[4] 2020ko apirilaren 23an, 2021eko edizioa antolatu ahal izateko funtsak handitzea adostu zuen Rotterdamgo udal bilkurak.[2] 2020ko maiatzaren 16an, Rotterdam egoitza bezala baieztatu zuen EBUk.[5]
Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehiaketa antolatzeko aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
COVID-19 pandemiak sortutako ziurgabetasuna dela eta, EBUk eta herbereetar telebista erakundeek lehiaketa antolatzeko lau aukera ezberdin definitu zituzten, lehiaketa bigarrenez bertan behera uzteko aukera baztertzeko. Lau aukerak hurrengoak dira:[6]
- A Egoera: lehiaketa ohiko bezala burutzen da;
- B Egoera: lehiaketa ohiko bezala burutzen da, baina pertsonen arteko 1.5 metroko distantzia mantenduz;
- C Egoera: lehiaketa Rotterdamen burutzen da, baina bidaiatzeko murrizketekin; delegazio batzuek ezin badute Rotterdamera bidaiatu, artistak bakoitzaren herrialdetik aritu ahal dira;
- D Egoera: lehiaketa Rotterdamen burutzen da, baina konfinamenduan; Rotterdamek lehiaketa ikuslego gabe antolatzen du; eta artistak bakoitzaren herrialdetik aritzen dira.
Arau aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen aldiz, koristen ahotsentzako pista grabatua erabiltzea baimeduko da, COVID-19 pandemiaren egoeran delegazioen pertsona-kopurua murriztu ahal izateko. Ahots nagusiak zuzenean kantatzeko derrigortasunak iraunean jarraituko du.[7]
Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020ko edizioa bertan behera utzi ondoren, EBUk urte horretarako hautatuak izan ziren kantak 2021rako baliogarri bezala izendatzea edo ez debatitu zuen komunikabide nazionalekin. Victoriak, 2020 eta 2021rako Bulgariar ordezkariak, publikoki hau onartzera bultzatu zuen. Hala ere, 2020ko martxoaren 20an erabaki zen, Leihaketaren arauekin bat egiteko, 2020rako hautatuak izan ziren abestiek ezingo zutela 2021an parte hartu.
Ikus-diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Open Up (euskaraz "Ireki zaitez") lelopean, 2020ko ediziorako prestatutako ikus diseinuari jarraipena emango zaio. Logo eguneratuak 2021eko herrialde partaideen banderen koloreak uztartzen ditu, herrialde bakoitzaren hiriburutik Rotterdamera dagoen distantzia erakutsiz era estilizatuan.[8][9]
Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020ko ediziorako aurreikusitako aurkezleak berreskuratuko dira. Chantal Janzen aktorea, abeslaria eta telebista aurkezlea da, Edsilia Rombley abeslaria eta telebista aurkezlea da, 1998an eta 2007an Eurovisionen Herbehereen ordezkaria izandakoa, eta Jan Smit abeslaria eta telebista aurkezlea da. Horrez gain, Nikkie de Jager vloggerra online edukien aurkezlea izango da.[10]
Eszenatokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021eko edizioaren datak argitaratzean, edizioko ekoizle exekutiboa den Sietse Bakkerrek 2020rako planifikatuta zegoen eszenatoki-diseinu bera 2021an ere erabiliko zela esan zuen. Hau "Open up" esloganean eta Herbehereetako paisaia lau tipikoan inspiratuta egongo da. Eszenatoki hau Florian Wieder eszenografo alemaniarrak proiektatu du, beste hainbat edizioetakoen kargu egin izan dena (2011, 2012, 2015, 2017, 2018, 2019). Hala ere, 2019an ez bezala, artistak eta delegazioak egoten diren Green Room-a estadio nagusiaren barruan egongo dira.
Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021ko Eurovision Abesti Leihaketa haien artean erlazionatutako hiru telebista erakunde neerlanderen arteko elkar-ekoizpen bat izango da: AVROTROS, Nederlandse Omroep Stichting (NOS) eta Nederlandse Publieke Omroep (NPO). Hauetako bakoitzak rol ezberdina hartuko du Leihaketaren antolakuntzan. Sietse Bakker eta Astrid Dutrénit izango dira ekoizle exekutiboak, Emilie Sickinghe eta Jessica Stam ekoizle exekutibo ordeak izango diren bitartean.
Begirale exekutiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020eko urtarrilean, EBUk Leihaketaren ondoren Martin Österdahl suediarrak Jon Ola Sand norvegiarra ordezkatuko zuela adierazi zuen. Österdahlek esperientzia dauka arloan, izan ere, azken hamarkadan Suedian ospatutako bi edizioen (2013 eta 2016) ekoizle exekutiboa izan zen, eta Leihaketaren erreferentziazko taldearen parte izan zen 2012 eta 2016 artean.
Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020ko edizioa bertan behera utzi ondoren, hainbat herrialdek 2020rako aukeratuak zituzten artistak baieztatu zituzten 2021erako, hain zuzen ere, Australia, Austria, Azerbaijan, Belgika, Bulgaria, Erresuma Batua, Errumania, Eslovenia, Espainia, Georgia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Ipar Mazedonia, Islandia, Israel, Letonia, Malta, Moldavia, San Marino, Serbia, Suitza, Txekia eta Ukraina.
Beste batzuek, Lituaniak kasu, artista bera eramaten bukatu zuten, hauek berriz ere hautatuak izateko konpetitu ostean.
Edizio honetan, Bulgaria eta Ukraina, 2020ean leihaketara buelta adierazi zutenak, parte hartzea konfirmatu zuten berriz ere. Uko egiteei dagokienez, lehen momentuan Hungaria eta Montenegrok 2020ean adierazitako posizioan mantendu ziren, leihaketan parte ez hartuz. Printzipioz partaide gisa erregistratu zen arren, martxoaren 5ean Armeniak bere uko egitea adierazi zuen.
Bitxikeria gisa, aurten leihaketan Sranan Tongo-a entzungo den lehen aldia da. Sranan Tongo Surinamen hitz egindako Kreolera da, Herbehereen kantako bertso batzuetan ageri dena.
Herrialdea | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Hizkuntza(k) |
---|---|---|---|---|
![]() |
Anxhela Peristeri | "Karma" | — | Albaniera |
![]() |
Jendrik | "I Don't Feel Hate" | Ez dut gorrotorik sentitzen | Ingelesa, Alemaniera |
![]() |
Montaigne | "Technicolour" | — | Ingelesa |
![]() |
Vincent Bueno | "Amen" | — | |
![]() |
Efendi | |||
![]() |
Hooverphonic | "The Wrong Place" | Leku okerra | Ingelesa |
![]() |
||||
![]() |
Victoria | Martxoaren 10ean aurkezteke | Ingelesa | |
![]() |
Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | ||
![]() |
James Newman | Ingelesa | ||
![]() |
||||
![]() |
Roxen | "Amnesia" | Amnesia | Ingelesa |
![]() |
Ana Soklič | "Amen" | — | Ingelesa |
![]() |
Blas Cantó | "Voy A Quedarme" | Geratuko naiz | Gaztelania |
![]() |
Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | ||
![]() |
Blind Channel | "Dark Side" | Alde iluna | Ingelesa |
![]() |
Barbara Pravi | "Voilà" | Kito | Frantsesa |
![]() |
Tornike Kipiani | "You" | Zu | |
![]() |
Stefania | "Last Dance" | Azken dantza | |
![]() |
Jeangu Macrooy | "Birth Of A New Age" | Aro berri baten jaiotza | Ingelesa, Surinamera |
![]() |
Vasil | "Here I stand" | Hemen nago | |
![]() |
Lesley Roy | "Maps" | Mapak | Ingelesa |
![]() |
Daði og Gagnamagnið | "10 Years" | 10 urte | |
![]() |
Eden Alene | "Set Me Free" | Aska nazazu | Ingelesa, Hebreera |
![]() |
Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | ||
![]() |
Albina | "Tick tock" | — | Ingelesa, Kroaziera |
![]() |
Samanta Tīna | Martxoaren 12an aurkezteke | ||
![]() |
The Roop | "Discoteque" | Diskoteka | Ingelesa |
![]() |
Destiny | |||
![]() |
Natalia Gordienko | "Sugar" | Azukrea | Ingelesa |
![]() |
TIX | "Fallen Angel" | Aingeru eroria | Ingelesa |
![]() |
||||
![]() |
Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | Hautaketa 2021eko martxoaren 6an | ||
![]() |
Senhit | Martxoaren 8an aurkezteke | ||
![]() |
Hurricane | "Loco Loco" | Ero eroa | |
![]() |
Hautaketa 2021eko martxoaren 13an | Hautaketa 2021eko martxoaren 13an | ||
![]() |
Gjon's Tears | Martxoaren 10ean aurkezteke | ||
![]() |
Benny Cristo | "Omaga" | — | Ingelesa, Txekiera |
![]() |
Go A | "Shum" | Zarata | Ukrainera |
![]() |
Elena Tsagrinou | "El diablo" | Deabrua | Ingelesa |
Konpetizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Finalerdiei dagokienez, 2020rako egin zen banaketa mantentzea adostu zen. Hala ere, kantak ezberdinak zirenez, 2021erako antzezte-ordena ere 2020koaren ezberdina izango da.
1. finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Finalerdi honetan 17 herrialdek parte hartuko dute. Emanaldia maiatzaren 18an izango da, asteartea, eta 10 herrialde pasako dira finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen duten herrialdeetaz gain, Alemaniak, Herbehereek eta Italiak bozkatu dezakete.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Posizioa | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|
Lehen
erdia |
![]() |
Montaigne | "Technicolour" | ||
![]() |
|||||
![]() |
|||||
![]() |
Ana Soklič | "Amen" | |||
![]() |
Vasil | "Here I stand" | |||
![]() |
Lesley Roy | "Maps" | |||
![]() |
The Roop | "Discoteque" | |||
![]() |
|||||
Bigarren
erdia |
![]() |
Efendi | |||
![]() |
Hooverphonic | "The wrong place" | |||
![]() |
Roxen | "Amnesia" | |||
![]() |
Eden Alene | "Set me free" | |||
![]() |
Albina | "Tick tock" | |||
![]() |
Destiny | ||||
![]() |
TIX | "Fallen angel" | |||
![]() |
Go_A | "Shum" | |||
![]() |
Elena Tsagrinou | "El diablo" |
2. finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Finalerdi honetan 18 herrialdek parte hartuko dute. Emanaldia maiatzaren 20ean izango da, osteguna, eta 10 herrialde pasako dira finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen duten herrialdeetaz gain, Erresuma Batuak, Espainiak eta Frantziak bozkatu dezakete.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Posizioa | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|
Lehen
erdia |
![]() |
Vincent Bueno | "Amen" | ||
![]() |
|||||
![]() |
Stefania | "Last dance" | |||
![]() |
Daði og Gagnamagnið | "10 years" | |||
![]() |
Natalia Gordienko | "Sugar" | |||
![]() |
|||||
![]() |
Senhit | ||||
![]() |
Hurricane | "Loco loco" | |||
![]() |
Benny Cristo | "Omaga" | |||
Bigarren
erdia |
![]() |
Anxhela Peristeri | "Karma" | ||
![]() |
Victoria | ||||
![]() |
|||||
![]() |
Blind Channel | "Dark side" | |||
![]() |
Tornike Kipiani | "You" | |||
![]() |
Samanta Tina | ||||
![]() |
|||||
![]() |
Gjon's Tears |
Beste herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alemania: 2020ko ordezkariak, Ben Dolicek, 2021ra aurkezteko nahia aurkeztu arren, 2020ko uztailaren 6ean NDR-k berriz ere 2020an egindako hautapen-prozesua berrerabiliko zutela baieztatu zuen, beraz Ben Dolic zuzenean ez hautatuz. Benek berriz ere Borislav Milanov abestigilearekin lan egin eta beste kanta batekin aurkeztuko zela esan arren, azken minutuan ez aurkeztea aukeratu zuen. 2020eko abenduan, haien hautapena eginda zeukatela esan zuen NDR-k, eta 2021eko otsailaren 6ean, Jendrik aurkeztu zuen haien ordezkari gisa, bere kanta "I don't feel hate" otsailaren 25an aurkeztuz.
Armenia: 2021eko otsailaren 3an, Armeniar Telebista Publikoak (AMPTV) haien parte hartzeari buruzko azken erabakia otsailaren 10ean egingo zutela azaldu zuen, herrialdeak 2020ean Azerbaijanekin izandako gudaren ondorioz pairatzen ari den larritasun ekonomikoa nabarmenduz. Era berean, beste kantariekin elkarrizketatzeko denborarik izan ez dutenez, parte hartzekotan Athena Manoukian, 2020ko ordezkaria, berriz hautatuko dutela baietsi dute.
Bielorrusia: 2020ko abuztuan, polemikaz betetako hauteskundeak Lukashenko lehendakariak irabazi zituen 5. aldiz, ofizialki botoen %80arekin. Herrialde osoan inoiz ikusitako protestarik handienak piztu ziren, pertsonaia publiko askok sostengatuta, haien artean 2020rako hautatuta izan ziren VAL taldea. Honen harira, Bielorrusiar Telebista eta Irrati Korporazioak (BTRC) taldea ez zela 2021ean bueltatuko adierazi zuen, haien portaera "erantzukizun gabekoa" bezala kalifikatuz. BTRC-k Natsionalny Otbor hautaketaren bidez aukeratuko du 2021erako ordezkaria, honetara 50 kanta inguru aurkeztu direlarik.
Danimarka: 2020ko apirilaren 3an, daniar telebistak (DR) 2021rako Ben&Tan ez zituztela zuzenean hautatuko adierazi zuten, haien ordezkaria urtero erabilitako Dansk Melodi Grand Prix prozesuaren bidez hautatuz. 2021eko otsailaren 10ean, emanaldiko partehartzaileak argitaratu zirenean, Ben&Tan ez zeuden hauen artean. Otsailaren 20ean jakinarazi zenez, bikoteak "Iron Hearts" (Burdinezko bihotzak) deituriko kanta proposatu zuten konpetitzeko, baina DR-k uko egin zien, "konpetitzen uztea beste parte hartzaileen aurrean abantaila izatea izango zela" argudiatuz.
Errusia: 2020rako hautatuta izan ziren Little Big taldeak 2021erako ez zituztela zuzenean hautatu esan zuen, baina hautaketa-prozesura abestiak bidaliko zituela baietsi zuen. Martxoaren 3an, Errusiar Channel One-k jakinarazi zuen hautespen-emanaldi bat izango zutela martxoaren 8an, 2012tik erabiltzen ez zen metodoa. Oraindik ez dago argi emanaldian Little Big-ek soilik, Little Big-ek eta beste artistek edo soilik beste artistek parte hartuko duten.
Estonia: 2020ko martxoaren 18an, estoniar telebistak (ERR) 2021an erabili ohi duten prozesua, Eesti Laul hautespen nazionala alegia, mantenduko zutelaren berri eman zuten. Hala ere, 2020ko ordezkariari, Uku Suvisteri, bertan postu finkoa eskaini zioten. Ukuk, baina, ez du izan nahi tratu berezirik, eta Eesti Lauleko partaide-zerrenda argitaratu zenean, bere abestia "The Lucky One" (Zortekoa) barne zegoen, besteen prozesu berdina pasa izan ondoren.
Finlandia: 2020ko martxoaren 25an, finlandiar telebistak (YLE) haien ordezkari berria UMK emanaldiaren bidez aukeratuko zutela adierazi zuen. Honen harira, Aksel, 2020ko ordezkaria, berriz aurkeztekoa ez zen, baina emanaldian parte hartzen bukatu du, "Hurt" (Minduta) kantarkein. Emanaldia, baina, Blind Channel taldeak irabazten amaitu zuen "Dark side" (Alde iluna) kantarekin, beraz ordezkari titulua eskuratuz.
Frantzia: 2020ko ekainaren 19an, France Télévisions-ek 2020ko ordezkaria zen Tom Leeb ez zela haien 2021eko ordezkaria izango adierazi zuen, kantariak leihaketan parte hartzea ezindu zizkioten agenda-arazoak baitzeuzkan. Frantziak Eurovision France: C'est Vous Qui Décidez emanaldiaren bidez hautatu zuen haien ordezkaria 2021eko urtarrilaren 30ean, titulua Barbara Pravik irabazi zuelarik.
Italia: Italiar irrati telebistak, RAI-k, 2021rako ordezkaria bertan erabili ohi duten Sanremoko kantu jaialdiaren bidez erabakiko zela adierazi zuen, 2020rako hautatua izan zen Diodato zuzenean ez hautatuz. Abeslariak, aukera izan ere, ez du 2021eko jaialdian parte hartuko.
Kroazia: Damir Kedžok, 2020ko ordezkariak, 2021an bueltatzeko intentzioa publikoa egin du. Hala ere, 2020ko ekainaren 23an HRTk, Kroaziar Irrati-Telebistak, haien ordezkaria duela urte gutxi berreskuratutako Dora emanaldiaren bidez aukeratuko zutela adierazi zuen. Azkenean, Damirrek Dora 2021era ez zela aurkeztuko adierazi zuen, kanta aproposik aurkitu ez zuelakoan. Emanaldia Albinak irabazi zuen "Tick Tock" kantarekin.
Lituania: 2020ko martxoaren 30an, lituaniar irrati-telebistak (LRT) haien 2021ko ordezkaria Pabandom iš Naujo programaren bidez hautatuko zutela esan zuen. 2020ko ordezkariak eta lehiaketa irabazteko faboritoak ziren The Roop taldeari finalean postua eskaini diete. Abenduaren 27an, taldeak 2021eko programan parte hartuko zuela konfirmatu zen, urtarrilaren 23ean haien kanta "Discotheque" aurkeztuz. The Roop taldeak emanaldia irabazi eta berriz ere haien herrialdea ordezkatzeko eskubidea bereganatu zuten otsailaren 6ean.
Norvegia: 2020ko martxoaren 26an, norvegiar telebistak (NRK) 2021an erabili ohi duten Melodi Grand Prix lehiaketa haien ordezkaria hautatzeko modua izan zutela aitortu zuen. Ulrikkeri, 2020ko ordezkariari, bertan postu finkoa eskaini ziotenean, honek atzera bota zuen: "Eurovisionera joango banaiz, nire kantak benetan eragin bat duelako izatea nahi dut, ez jendeak penagatik bozkatu didalako". Ulrikkek otsailaren 20ean ospatutako final handian gonbidatu bezala abestu zuen, eta emanaldia TIX-ek irabazi zuen "Fallen angel" (Aingeru eroria) kantarekin.
Portugal: Portugaldar irrati telebistak, RTP-k, 2021rako ordezkaria bertan erabili ohi duten Festival da Cançao emanaldiaren bidez erabakiko zela adierazi zuen, 2020rako hautatua izan zen Elisa zuzenean ez hautatuz. Kantaria, gainera, ez zegoen 2021eko Festival da Cançaoko artisten zerrendan.
Suedia: 2020ko martxoaren 18an, Suediak erabili ohi duen programaren (Melodifestivalen) zuzendariak, Christer Björkmanek, 2021an artista eta kanta berriak "betiko moduan" hautatuko zituztela adierazi zuen. 2020ko azaroan The Mamas, 2020ko edizioaren irabazleak, 2021rako parte hartzaile gisa konfirmatuak izan ziren, "In the middle" (Erdian) kantarekin.
Parte hartzen ez dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andorra: 2019ko azaroan, Andorrako buruan dagoen alderdiak, Demòcrates per Andorra, herrialdea leihaketara bueltatuko zela esan zuen, hau egiteko baldintza bakarra kostu aholkularitza bat izanik. Herrialdearen 2009ko ordezkariak, Susanne Georgi, 2020ko maiatzean parte hartzea bermatzeko dirua lortu zuela esan zuen. Abuztuaren 1ean, Susannek lehen ministro Xavier Espot Zamorarekin bilera bat izan zuela aitortu zuen, bertan ahozko akordio batera ailegatu zirelarik herrialdea 2022an leihaketara bueltatzea adostuz (2021eko edizioa COVID-19ak eragindako zailtasunengatik baztertu zuten).
Bosnia-Herzegovina: 2020eko urrian, Bosnia-Herzegovinako Irrati Telebistak (BHRT) herrialdea ez zela 2021erako bueltatuko aitortu zuen, arazo finantziarioak direla eta.
Eslovakia: 2020ko uztailean, RTVSko (Eslovakiar Irrati Telebista) bozeramaile batek herrialdearen buelta nekez espero zitekeela 2021erako. Abuztuan, Eslovakiak bere parte hartze eza konfirmatu zuen.
Luxenburgo: 2020eko uztailean, RTL Télé Lëtzebuergek herrialdeak ez zuela 2021ean parte hartuko deklaratu zuen, "ez dutela fokua entretenimendu eta musikazko programetan" esanez eta parte hartzeak komunikabidea "larritasun finantziarioan" ipiniko zuela adieraziz.
Maroko: Europako Irrati-Telebista Batasuna Marokorekin leihaketako parte hartzearen inguruan hitz egiten egon zelaren zurrumurruak argitzeko, Marokoko Société Nationale de Radio Television-eko (SNRT) komunikabide-zuzendariak, Karim Sbai-k, elkarrizketa hauek ez zirela egon adierazi zuen 2020ko otsailean.
Monako: Monakoko komunikabideak, TMC, 2020eko irailean konfirmatu zuen ez zutela 2021eko edizioan parte hartuko.
Montenegro: Montenegroko irrati-telebistak (RTCG) 2020ko urrian konfirmatu zuen ez zutela 2021ean parte hartuko. Komunikabidea 2020ean erretiratu zen diru-arazoak eta emaitza txarrak zirela eta.
Turkia: Nahiz eta Faruk Kaymakcı-k, Turkiar kanpoko erlazioetako eta EB-ren gaietako ministroak, herrialdea "garaiz leihaketan berriz ikustea espero" zuela adierazi zuen, Turkia ez zen agertu 2021eko herrialde parte hartzaileen azken zerrendan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «The countdown to Eurovision 2021 begins!» Eurovision.tv 2020-06-15 Noiz kontsultatua: 2020-06-15.
- ↑ a b (Ingelesez) eurovisiontj. (2020-04-23). «🇳🇱 Rotterdam City Council agrees to extra funding for Eurovision 2021» ESCXTRA.com Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
- ↑ 41 Countries to participate at Eurovision 2021
- ↑ Eurovision 2020 in Rotterdam is cancelled
- ↑ Rotterdam returns as Eurovision Song Contest Host City in 2021
- ↑ Eurovision 2021: The 4 scenarios the Netherlands is planning for amid Covid-19 uncertainty
- ↑ EBU introduces changes to secure Eurovision’s sustainability
- ↑ Eurovision 2021: The lowdown on the logo – Sietse Bakker confirms design will be revamped for 2021
- ↑ This is the new logo of Eurovision 2021
- ↑ The 4 ways to make Eurovision 2021 happen
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |