Kristal-habitu
Mineralogian, kristal-habitua, kristal bat edo gehiagoren kanpoko itxura karakteristikoa da. Kristal baten habitua, honen itxura orokorraren eta kristalografikoaren deskribapena da, horrez gain, zein nolako garapena duen ere esaten digu. Mineralaren itxura makroskopikoa da, funtsean. Habitua mineralaren egitura mikroskopikoaren araberakoa izan ohi da, baina inguruneak ere eragiten dionez, posible da mineral berak kristal-habitu ezberdinak garatzea.
Habitua ezagutzea minerala zein den jakiteko baliagarria da. Mineralaren aurpegiak oso garatuak daudenean, mineralen kantitatea txikia denean gertatzen den bezala, euhedrikoa deritzo. Arpegiak partzialki garatuak dituenean subeuhedrikoa eta garatu gabeak dituenean, berriz, anhedrala. Kuartzo kristalaren ardatz nagusiak, normalean, sei aldeko prismaren habitua du, non aurpegiak paraleloak eta kontrakoak diren. Agregatuak kristal indibidualez osatu daitezke, hauek pikor euhedral edo anhedralak izanez. Agregatuan kristal hauek duten antolaketa mineral batzuen ezaugarri propioa izan daiteke. Adibidez, amiantoaren isolaketan erabiltzen diren mineralak habitu fibratua izaten dute, fibra fin askoren masaz osatzen dena.[1][2]
Faktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habituan eragiten duten faktoreak honakoak dira: bi kristal edo gehiagoren konbinazioa; garapenean zehar hartutako ezpurutasunak; kistalen maklak eta honen garapen baldintzak (presioa, tenperatura...); eta garapen espezifikoen joerak, hala nola, estriazio garapena. Kristal bereko sistemetako mineralek ez dute habitu bera aurkeztu beharrik, mineral batzuen habitua oso berezia da bere barietate eta lokalizazioarengatik, adibidez, zafiro gehienak kanoi formako kristal luzeak osatzen dituzte, baina Montanan aurkitutakoak kristal tabulatu sendoak osatzen dituzte. Normalean bigarren habitua errubietan bakarrik ikusten da, nahiz eta biak mineral beraren barietateak diren, korindoiarenak zehazki.[1]
Zenbait mineralek beste mineral existenteak ordez ditzakete hauen habitua mantenduz, prozesuari pseudomorfismo aldaketa deritzo. Honen adibide klasikoa tigre begi kuartzoa da, krokidito amiantoa silizio dioxidoak ordezten baitu. Kuartzoek normalean kristal prismatikoak osatzen badituzte ere, tigre begi kuartzoan krokidito amiantoaren habitu fibrosoa mantentzen da.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristal habituen izenak hainbat faktoreren arabera ezar daitezke:
- Aurpegi nagusiaren arabera: prismatikoak, piramideak eta pinakoideak.
- Kristalizazio formaren arabera: kubikoak, oktaedrikoak eta dodekaedrikoak.
- Kristalaren agregakinaren arabera: zuntz itxurakoak, globo itxurakoak, izpi itxurakoak eta masiboak.
- Kristalaren itxuraren arabera: xaflatuak, dentritikoak, azikularrak, lentikularrak, tabularrak eta zorrotzak.
Kristal-habitu motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habitua[3][4][5] | Irudia | Deskribapena | Adibideak |
---|---|---|---|
Azikularrak | Orratz sortaren antzekoa, finak eta/edo zorrotzak | Natrolita, errutiloa[6] | |
Amigdalak | Harriaren barnean agerturko burbuiletatik sortuak, almendra itxurakoak | Heulaundita, zirkoi subeuhedrikoa | |
Zorrotzak | zorrotza, fina eta berdindua | aktinolita eta zianita | |
Botrioidala edo globularra | Burbuila meta itxurakoa, mahats sorta bezalakoa, masa hemisferikoa | hematita, pirita, malakita | |
Habe itxurakoa | fibren antzekoa, luzeak eta prisma finez osatuak. | kaltzita, selenita | |
Coxcomba | kristal ahul eta tabulatuez osatutako agregatua | baritina, markasita | |
Kubikoa | kubo itxura du | pirita, halita, galena | |
Dentridikoa edo adarkatua | zuhaitz itxura dute, norabide bat edo gehiagotan adarkatzen dira | kuprea, magnesita | |
Dodekaedrikoa | dodekaedro erronbiko itxura | Granatea | |
Drusa | Azal laua edo ganbil samarra estaltzen duten kristal txikiak. | ubarobita, malakita, azurita, kuartzoa | |
Enantiomorfoa | irudi islatu itxura duen habitua. | kuartzoa, plagioklasa, estaurolita | |
Equant | Luze, zabal eta garaieran antzeko neurriak dituztenak, ia kubo itxura dute | olibinoa, granatea | |
Zuntz itxurakoak | prisma oso finak | serpentina, tremolita | |
kapilarra | ile itxurakoak, oso finak | zeolitak | |
geruzatua | kapetan osatutako egiturak | mika, diorita | |
granularra | Agregakin anhedralez osatua | bornita, olibinoa, scheelita | |
hemimorfikoa | bi aldiz bukatutako kristalak, bi itxura ezberdineko amaierak izanik | hemimorfita, elbaita | |
hexagonala | hexagono itxurakoak, 6 aldekoak | kuartzoa, hanksita | |
Tolba kristalak | kubo itxurakoak, baino kanpoko aldearen garapena azkarrago ematen denez, ahurtasunak edo hutsuneak osatzen dituzte | Halita, kaltzita | |
Mamilarra | bular itxura dute: esfera partzial itxura duten zatiak elkartzen dira. | malakita, hematita | |
Masiboa | Itxurarik gabekoa. | Limonita, zinabrioa, errealgarra. | |
Nodularra | esfera formadun deposituak konkor irregularrekin | kaltzedonia eta geoda batzuk | |
Oktaedrala | zortzi aldeko oktaedroa osatzen dute | diamantea, magnetita | |
Tabularrak | taula itxurako egitura lauak osatzen dituzte | wulfenita | |
Plumosak | luma itxurako eskalak osatzen dituzte | aurikaltzita, boulangerita | |
Prismatikoak | arpegiak oso garatuak dituzte, luzeak dira | turmalina, berilioa | |
sasi-hexagonalak | hexagono itxura senidetze ziklikoa dela eta. | aragonita, krisoberiloa | |
Dibergenteak | irteera erradial bat erakusten dute puntu zentral batetik | wabelita, pirita | |
Koloformea | botroidalen antzekoa, giltzurrun itxurako mases osatua dago | hematita, pirolusita | |
erretikulatua | sare itxurako egiturak osatzen dituzte | zerusita | |
Lentikularra | erradial larrosa itxurako agreagatuak | igeltsua, baritina | |
Esfenoideak | ziri forma izaten dute | titanioa | |
Estalaktikoak | estalaktiten itxurako egiturak osatzen dituzte, zilindrikoak edo kono itxurakoak | kaltzita, goetita, malakita | |
Izartuak | izar itxura izaten dute, erradialak dira | pirofilitak
aragonitak | |
Estriatua | Hau ez da habitu bat berez, baizik eta kristal batzuen aldeetan gertatzen diren lerro sorta | turmalina, pirita, kuartzoa, feldespatoa | |
tetrahedralak | tetraedro itxura duten kristalak | tetrahedrita, magnetita | |
gari grabillak | eskuz jasotako gari grabilen antzeko itxura duten agregatuak | estilbita |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 1937-, Klein, Cornelis,. (2008). Minerals and rocks : exercises in crystal and mineral chemistry, crystallography, X-ray powder diffraction, mineral and rock identification, and ore mineralogy. (3rd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9780471772774..
- ↑ 1941-, Wenk, Hans-Rudolf,. (2004). Minerals : their constitution and origin. Cambridge University Press ISBN 9780521529587..
- ↑ DESCRIPTIVE CRYSTAL HABITS. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
- ↑ Crystal Habit. 2009-04-12 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
- ↑ (Ingelesez) Crystal Habit | Gemstone Buzz. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
- ↑ Hanaor, Dorian A. H.; Xu, Wanqiang; Ferry, Michael; Sorrell, Charles C.. (2012-11-15). «Abnormal grain growth of rutile TiO2 induced by ZrSiO4» Journal of Crystal Growth 359 (Supplement C): 83–91. doi: . (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).