Edukira joan

Partitibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:49, 23 ekaina 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Partitiboa (latinetik eratorri zen: pars «zati, parte») kasu gramatikoa da.

Haren erabilera eta funtzioak ez dira berdinak hizkuntza guztietan. Euskaran («-rik» atzizkia), adibidez, superlatiboarekin («hiririk handiena») erabiltzen dugu, baita ukapenarekin ere batzuetan («Ez dut etxerik»).

Munduko hizkuntzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiera eta bepsaeran sarritan erabiltzen da kasu hori. Bepsaeran akusatibo eta artikuluaren ordez erabiltzen da: Minä keradan sened «Perretxikoak biltzen ditut» (akusatiboa erabiltzen da «perretxikoak» adierazten duen hitzak (sened) perretxiko zehatzak adierazten dituelako) — Minä keradan senid (partitiboa erabiltzen da «perretxikoak» adierazten duen hitzak edonolako hainbat perretxiko adierazten dituelako kasu honetan).

Gehienetan ez da esaten errusierak partitiboa duela, baina badu; errusierazko partitiboak eta genitiboak atzizki berdinak dituzte sarritan, beraz, ez dira bereizten gehienetan: Я хочу чай Ja hotxu txaj «Te (hau / hori / hura) nahi dut» (akusatiboa) — Я хочу чая Ja hotxu txaja «(edozein) Tea (edan) nahi dut» (partitiboa) — Вкус чая Fkus txaja «Tearen zaporea» (genitiboa).

Samoeran «pixka bat» adierazteko erabiltzen da partitiboa: ‘o sina vai «ur pixka bat».

Krutxieranhizkuntza eraikian– «zerbaiten zati» adierazteko erabiltzen da partitiboa; izan ere, haren atzizkia (-śik) euskarazko «-rik» atzizkitik eratorri zen: Veidzo kel'diokhśik «Pastelaren zati bat (jan) nahi dut».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]