Edukira joan

Krutxiera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Krutxiera (ingelesez: Crootch language; errusieraz: кручский язык krutxskij jazyk; berezko izena baazdul Krotolʹ / бааздул Кротоль ['ba:zduɫ 'krotolʲ] edo baazdul Krozolʹ / бааздул Крозоль ['ba:zduɫ 'krozolʲ] da, «espirituen hizkuntza» (kroozo «espiritu»)) 2016an asmatutako hizkuntza eraikia da[1]. Vitali errusiarrak, Eniisi Lisika ezizena duenak («Arrano Hilezkorra» esan nahi duena), asmatu zuen.

Oso hizkuntza zaila da; 25 kasu gramatikal eta gutxi gorabehera 15 denbora gramatikal ditu. Orain arte hizkuntzak 2.500 hitz inguru ditu (mailegu eta hitzen aldaera guztiekin)[2]. Euskaratik hartutako hitz batzuk ere ditu, baina krutxierazko hitzen erroen % 90 ez dira maileguak eta asmatzaileak sortu zituen erro horiek. Miresua kenduta, krutxiera asmatu arte euskarazko maileguak zituen hizkuntza eraikirik ez zegoen eta gogoeta hori atsegingarri iruditu zitzaion Vitaliri.

Hizkuntzaren berezko izena baazdul Krotolʹ / бааздул Кротоль ['ba:zduɫ 'krotolʲ] edo baazdul Krozolʹ / бааздул Крозоль ['ba:zduɫ 'krozolʲ] da; hitz biak kroozo / кроозо «espiritu» hitzetik eratorri ziren. Baazdul / Бааздул hitza, «hizkuntza» esan nahi duenak, berriz, bazda / базда «kokatu, jarri» hitzetik eratorri zen, hitzak ahoskatzeko gizakiaren mihiak kokapen zehatzak izan behar dituelako.

Ahoskera eta adibideak
Krutxierazko idazketaren ikur guztiak; 32-47 zenbakiak dituzten ikurrak (baita 26 ere) maileguetan erabiltzen dira nagusiki
Idaztea krutxierazko idazketaz
Krutxieraren idazketa webgune batzuetan erabil daiteke. Aurkeztutako hitzak morrigami, chugami, ma'ashiida, amshemura, min'go, minaikhlu, chimigo eta avachimzeel gisa irakurtzen dira

Hizkuntzak hiru idazketa erabiltzen ditu: latindar alfebetoaren aldaera, alfabeto zirilikoaren aldaera eta idazketa berezia, asmatzaileak sortutakoa.

Latindar alfabetoaren aldaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokal eta kontsonante luzeak hizkiak bikoiztuz adierazten dira.

Latindar alfabetoan oinarritutako aldaera halakoa da:

  • a – /a/, adibidea: ak [ak] «etxe»;
  • aa – /a:/, «a» hots luzea, naak [na:k] «jan»;
  • b – /b/ – euskarazko «b»-ren oso antzekoa, bekhli ['bɛɬi] «ere»;
  • ch – /t͡ʂ/ – «tx», chungu ['t͡ʂungu] «txiki»;
  • c – /t͡s/ – «tz», micuyoki [mit͡su'joki] «berri»;
  • d – /d/, door [do:r] «musika, eresi»;
  • dz – /dz/, dzou ['dzou] «noiz, -enean»;
  • dd – /d:/ – «d» luzea, bazaddukun [bazad:u'kun] «egoera, kokapen»;
  • f – /f/, fachung [fa't͡ʃung] «pixka bat»;
  • g – /ɡ/, goondzu ['go:ndzu] «laster»;
  • e – /ɛ/, dzevug [dzɛ'vug] «zati, parte»;
  • ee – /ɛ:/, vichidzeeki [vit͡ʂi'dzɛ:ki] «bihoztun, ausart»;
  • ye – /je/ – ingelesezko yes bezala, lyeachuga [ljea't͡ʃuga] «aurkitu, idoro»;
  • k – /k/, Kao? ['kao] «Zer?»;
  • kk – /k:/, rokkuon [rok:u'on] «arazo»;
  • l – /ɫ/ – katalanezko ele gogorra: morshel ['morʂɛɫ] «arriskutsu»;
  • l' – /lʲ/ – euskarazko ele palatalizatua: ashagel' [aʂa'gɛlʲ] «eder»;
  • ll – /l/ – euskarazko elearen oso antzekoa: shigill ['ʂigil] «goiz, goizalde»;
  • o – /o/, tukutoru [tuku'toru] «zoriontsu»;
  • oo – /o:/, mookh [mo:x] «zergati, arrazoi»;
  • u – /u/, murut ['murut] «kaixo, egun on» (lagunartean bakarrik erabiltzeko);
  • uu – /u:/, gel'vetuuka [gɛlʲvɛ'tu:ka] «egokia izan»;
  • p – /p/, nupshakha [nupʂa'xa] «heriotz»;
  • rh – /ɾ/ – euskarazko erre biguna, narhu ['naɾu] «egin»;
  • r – /r, r̥/ – euskarazko erre gogorra, baina laburragoa: rou ['rou] «ni»;
  • rr – /r:, r̥:/, euskarazko erre gogorraren oso antzekoa, chorron [t͡ʃo'r:on] «txar»;
  • s – /s/ – euskarazko zeta, baina isilagoa: sarhami [sa'ɾami] «ulertu»;
  • ss – /s:/, rukhassa [ru'xas:a] «gizondu»;
  • sh – /ʂ/ – shaal [ʂa:ɫ] «gau»;
  • ś – /ɕɕ/ – euskarazko ixaren antzekoa: śyorgel' ['ɕɕjorgɛlʲ] «atsegin, atsegingarri»;
  • kh – /x/ – gipuzkerazko jota: tumunzakh [tumun'zax] «beldur»;
  • khl – /ɬ/ – galesezko LL hotsa, khleyn [ɬɛjn] «udazken»;
  • t – /t/, toiva ['tojva] «eduki (aditza), zerbait egin behar izan»;
  • tt – /t:/, chukuttu [t͡ʂu'kut:u] «nahiko», chukut-ta [t͡ʃu'kut:a] «ez nahiko»;
  • m – /m/, murhichi [muɾi't͡ʂi] «atsegin izan, gogoko izan»;
  • n – /n/, shenaki [ʂɛ'naki] «kontrolatu, bideratu»;
  • nn – /n:/, enna ['ɛn:a] «benetako, egiazko»;
  • n' – /ɲ/ – euskarazko ñ: kishin'yaki [kiʂi'ɲjaki] «gaur egun»;
  • y – /j/, cakheyrhu [t͡sa'xɛjɾu] «arima»;
  • i – /i, j/, in [in] – ingelesezko it hitza, veiga ['vɛjga] «nahi izan»;
  • ii – /i:/, nasiitka [na'si:tka] «gutxi gorabehera, inguru»;
  • v – /v/, viaguk [via'guk] «gauza, gauzaki»;
  • vv – /v:/, savvaku [sa'v:aku] «lore»;
  • z – /z/ – ingelesezko z, dovalzag [dovaɫ'zag] «onetsi»;
  • zh – /ʐ/ – erruserazko Ж hotsa, kizhminyogelʹ [kiʐmin'jogɛlʲ] «bat-bateko»;
  • J j – /dʒ/ – zubererazko jota, jala [dʒa'la] «ero, zoro»;
  • ' – /ʕ/, na'achiika [naʕa't͡ʂi:ka] «bat etorri, ados egon».
Testua irakurtzea

Krutxierazko testuaren adibide bat (testu honetan orainaldi bakuna erabiltzen da eskuarki):

  • Krutxiera: Arrazhel'ya otomuza deen mounkhissadum, ishokhla dzeikhlu satuma shingo avguzya, idum — cakheyrhu yek velkha. Velkhamura tomuza a-shegami froz-doch, idum dzeikhlu baazdulach. Lingradum feo baazdul osarhumi door-do, i kisse toikhokka, narhutoivigu nechi a-khozhel'yozet. En lungshood-yonu Lura biarhoku yomekhlarhi Eguski-do. Eguskikudum dzeikhlu chinookoch. Fearhuvedzo, aksh efekhlarhi munchul'go deirhuen: a-amecha domasko oveiga chinooka icumeshi, zereel', jal'torhi seigo, varhum yochadzego, ishokhla — amegoch. Amego en sarhagel'ya gica — gica tukurotkha-yonu; tarhokuyo tukurok amegotas. Dzou tukuroku tayo, fingilla velkhash tomuza a-royven, idum varhum khleykh; derokato, khleykh en boshe dzevug shingu, i domagekhla nechi. Tukuroke khlyeatoivacen yozhi undratoiva shigo chogiliizhe. Śikhlego corgali en undra cheakhla. Zu tarhvez boncen aika undratoiva? Ta, aika undratoiva tukuroke khlyeatoivacen, e sarhami feo-ta. En śikhlege sakuuma oollzuk, śikhlegu dzolzuk en yochavegu ikhlarha. Gurhi śikhlego dzeikhlu chirengadum venarhu. Viadzuśika narhu fliddayoki yollashao poog, ide koski dolmarhi shigo, icen Zorochugol otoiva. Zu aiga khliare vokhla dum ferho sarhami?
  • Euskara: «Dena izadiarekin hasten da eta gero lehenengo bizitza agertzen da; horrekin arima eta gizakiak agertzen dira. Gizakiak hitz egiten hasten dira eta horrekin hizkuntzak agertzen dira. Gero hizkuntza bakoitza musikaz betetzen da eta musika hauek alaitzen gaitu. Gure etxea Lurra da, beti Eguzkiak berotutakoa. Eguzkiaren argiak basoak haziarazten ditu. Ziur nago ohartu zaretela jadanik: baso batean beti amets egiteko nahia dugu, beraz, esan dezakegu inspirazioa eta horrekin ametsak datozela. Amets bat, zalantzarik gabe, giltza da — gure zorionerako giltza; ez dago zorionik ametsarik gabe. Zoriona ez dagoenean gizakiak haserretzen hasten dira sarritan eta horrekin tristura dator; hala eta guztiz ere, tristura bizitzaren zatia da bakarrik, indartzen gaituena. Zoriona iristeko asko lan egin behar da. Egiazko lana sekretu handia da. Dirua irabazteko soilik lan egiten al dugu? Ez, guk zoriona iristeko lan egiten dugu, baina ez guztiek horri buruz dakite. Sekretu bat gordetzea araua da eta sekretu bat esatea errua da. Sekretu bakoitza sortzen da zerbait egiten denean. Buruzagiak besteak baino gehiago egin behar du, baina buruzagiak atsedena behar du ere, beraz, larunbata dugu. Ulertzen al duzue ordena zuzena orain?»

Testuan krutxierazko idazketari buruz hitz egiten da eta horren hizkien ordena zuzena azaltzen da; horrelakoa da: M (mounkhissa «izadi») ― Sh (shingo «bizitza» edo shlizg «ur») ― C (cakheyrhu «arima» edo coiga «gizakiaren gogoa») ― V (velkha «gizaki») ― F (froz «hitz») ― B (baazdul «hizkuntza») ― D (door «musika, eresi») ― K (kissa «bozkario, alaitasun») ― Kh (khozhel'yok «azkartasun, energia») ― L (Lura «Lurra») ― E (Eguski «Eguzkia») ― Ch (chinooko «baso») ― Y (yochadzego «inspirazio») ― A (amego «amets») ― G (gica «giltza») ― T (tukurok «zorion») ― R (royven «haserretu») ― Khl (khleykh «tristura, goibeltasun» edo khleyn «udazken») ― Dz (dzevug «zati») ― U (undra «lan») ― Ś (śikhlego «sekretu») ― O (oollzuk «arau») ― I (ikhlarha «erru») ― N (narhu «egin») ― P (poog «buruzagi») ― Z (Zorochugol «larunbat») ― S (sarhami «ulertu»). J (zh), Rh, Ye eta Ll hizkiak ez ditugu testuan sartzen.

Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krutxierak, euskara batuak bezala, bost bokal bakarrik ditu: [a], [o], [e], [i] eta [u]. Horietako bakoitza luzea izan daiteke, baina bokalen iraupena gehienetan ez da garrantzitsua krutxieran, finlandiera edo hungarieran ez bezala. Batzuetan hitzek hiru edo gehiago bokal batera dituzte: Veidzota a-aakhligekhla «Ez dut orain sukaldu nahi», Orre toidzo a-oikhlekhla «Orrialdea itzuli behar dut».

Diptongoak honako hauek dira: ou (rou «ni»), ao (kao? «zer?»), eu (dzeu «nola»), au (zau «edo, ala»), oa (roaaza «orro egin»), eo (feo «bakoitza»), ea (beakhlug «irakasle»), ei (veiga «nahi izan»), ai (khlaaigo «bizkor, arin»), ui (rui «hura, bera»), oi (toivas «eman»).

Kontsonanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krutxierazko kontsonante ahostunak ez dira hitz baten amaieran ahoskabeak bihurtzen (hori, adibidez, alemanieran jazotzen da): beakhlug [bɛa'ɬug]. Krutxierazko kontsonanteek ez dute hasperenketarik.

Geminazioa garrantzitsua izan daiteke: falguudum «haitzuloari buruz» ― falguddum «haitzuloarekin».

Krutxierazko azentua ez da egonkorra, errusieran bezala. Hau da, hitz bakoitzaren azentu zuzena ikasi behar da; horrez gain, hitzak aldatzen direnean azentua ere aldatu daiteke: rUmigrumIgach «lagun ― lagunak», shegAshEdzo «izendatu ― izendatzen ari naiz». Hala ere, errusieran ez bezala, azentuak ez dezake hitz baten esanahia aldatu (alderatzeko eran, errusierazko стЕны stEny «harresiak» ― стенЫ stenY «harresiaren»). Nolanahi ere, batzuetan (baina gutxitan) azentua garrantzitsua da: bUrhu «buru» ― burhUU «burhuaren», Baldzo mEkhlaze «Esanahia ulertzen dut» ― Vishaamdzo mekhlAAze «Beroa nabaritzen dut», Aiga toiva tarhven sat voshuge «Zuek lagun bakarra duzue» (azentua sat «bat, bakar» hitzean dago) ― Aiga toiva tarhven sat voshuge «Zuek bakarrik lagun bakarra duzue» (azentua aiga «zuek» hitzean dago).

Krutxiera, euskara bezala, hizkuntza eranskaria da. Izenek kasuak (25 gutxi gorabehera, baina hizkuntzak ez du ergatiborik) eta numero (hiru: singularra, plurala eta «denak, guztiak» adierazten duen numeroa) dituzte; ez dute generorik (baina izenordainek generoak dituzte hala ere) ez eta artikulurik. Aditzek denborak (bakunak, irauten dutenak eta perfektuak), moduak (hiru) eta ahotsak (bi) dituzte.

Krutxierazko izenek hiru numero dituzte: singularra, plurala eta «guztiak, denak» adierazten duen numeroa. Hirugarrena gutxitan erabiltzen da.

Pluralaren adierazle nagusiak -ach (kontsonante baten ondoren) eta -ch (bokal baten ondoren) dira; izena -kh(a)-rekin amaitzen denean pluralaren adierazlea -ash bihurtzen da: avun «lehio» — avunach «lehioak», ibi «ibai» — ibich «ibaiak», velkha «gizaki, pertsona» — velkhash «gizakiak, pertsonak, jende».

Hirugarren numeroaren adierazle nagusiak -(a)chi eta -(a)shi dira: bikhlaag «sendagile» — bikhlaagach «sendagileak» — bikhlaagachi «Lurreko sendagile guztiak», dukh «harri» — dukhash «harriak» — dukhashi ina-medu «Mendi honen harri guztiak»; deegu «guztiak, denak» hitzak aldaera berezia du –deengu− «guztiak / denak Lurrean (munduan)» adierazten duena: Inum balza deengu «Lurrean guztiek horretaz dakite» (alderatzeko eran, Inum balza deegu «Guztiek horretaz dakite, agian»). Numero hau izaten duten izenek nominatiboaren adierazlea bakarrik izan dezakete.

Krutxierazko izenek oso kasu ugari dituzte, baina horietako batzuk gutxitan erabiltzen dira.

Ooda «hodei» eta adzuk «harresi, horma» hitzak kasu ia guztien arabera (lehenengo zerrendak singularreko formak ditu eta bigarrenak, berriz, pluralako formak ditu; ikusten denez, atzizki ezberdinak dira hitzaren azken hotsaren arabera):

  • ooda «hodei(a)» (nominatiboa) — oode «(ikusten dut) hodei(a)» (akusatiboa) — oodu «odeiaren» (genitiboa) — oodad «hodeiari» (datiboa) — ooda-do «hodeiaz» (instrumentala) — oodum «hodeiari buruz» («-ri buruz» adierazten duena) — oodadum «hodeiarekin» (komitatiboa) — oodava «hodeiaren barruan» (inesiboa) — oodatukh «hodeiaren atzean» («atzean» adierazten duena) — oodatuz «hodeian zehar» (prolatiboa) — oodatekh «hodeiaren goian» («-ren goian» adierazten duena) — oodacekh «hodeiaren azpian» («-ren azpian» adierazten duena) — oodacuk / oodamal «hodeian (hodeiaren gainean)» (adesiboa) — oodacen «hodeiarako» (benefaktiboa) — ooda-(d)an «hodei bat bezala (hodeia bezala)» (komparatiboa) — ooda-don «hodei bat gisa (hodeia gisa)» («norbait / zerbait gisa» adierazten duena) — oodave «hodeiaren ondoan, hodeitik hurbil» (aproximatiboa) — oodatas «hodeirik gabe» (abesiboa) — oodatkha «hodeira, (sartu / eseri) hodeian» (adlatiboa) — oodako «hodeiko» (elatiboa) — oodaśik «hodeiaren zati bat» (partitiboa) — oodatkhave «hodeiraino» (terminatiboa) — ooda-dotkha «(bihurtu) hodei bat / hodeia» (translatiboa; ez da beharrezkoa eta haren beharrean instrumentala gehienetan erabiltzen da);
  • oodach «hodeiak, hodei batzuk» — oodache «(ikusten dut) hodeiak» — oodachu «hodeien» — oodachad «hodeiei» — ooda-doch «hodeiez» — oodachum «hodeiei buruz» — oodaduma «hodeiekin» — oodavach / oodacha «hodeien barruan» — oodatukha «hodeien atzean» — oodatuza «hodeietan zehar» — oodatekha «hodeien goian» — oodacekha «hodeien azpian» — oodacuka / oodamala «hodeietan (hodeien gainean)» — oodacena «hodeietarako» — ooda-(d)ana «hodeiak bezala» — ooda-dona «hodeiak gisa» — oodavech «hodeien ondoan, hodeietatik hurbil» — oodatasa «hodeiak gabe» — oodatkhash «hodeietara» — oodakoch «hodeietako» — oodaśika «hodeiaren zati batzuk» — oodavetkhash «hodeietaraino» — ooda-dotkhash «(bihurtu) hodei batzuk / hodeiak»;
  • adzukadzukeadzukuadzukadadzuk-doadzukumadzukdumadzukaadzuktukhadzuktuzadzuktekhadzukcekhadzukcuk / adzukmaladzukcenadzuk-danadzuk-donadzu(k)veadzuktasadzutkhaadzukoadzuśikadzu(k)vetkhaadzuk-dotkha;
  • adzukachadzukcheadzukchuadzukachadadzuk-dochadzukchumadzukadumadzukchaadzukatukhadzukatuzadzukatekhadzukacekhadzukacuk / adzukamaladzukacenadzuk-danaadzuk-donaadzu(k)vechadzukatasadzutkhashadzukochadzuśikaadzu(k)vetkhashadzuk-dotkhash.

Aditzei ere gehitzen zaizkie kasuen adierazleak (banefaktibo, adlatibo eta abesiboaren adierazleak bakarrik): shaltuk «lo egin» — shaltukcen «lo egiteko», lyeashoga «bildu» — lyeashogatkha «biltzera», shlidzuumi «negar egin» — shlidzuumitas «negar egin gabe».

Instrumentala denbora adierazteko erabiltzen da (euskarazko «-(et)an» atzizkia bezala): shigill «goiz, goizalde» — shigill-do «goizean», ittumur «negu» — ittumur-do «neguan», sheom «bosgarren» — sheom-do «bostetan».

Krutxierazko izenondoek lau kasuen adierazleak bakarrik izan ditzakete: instrumentala, translatiboa, «zerbait / norbait bezala» adierazten duena eta «zerbait / norbait gisa» adierazten duena; bestela ez dira inoiz aldatzen. Izenak kasu baten adierazlea duenean izenondoak ez dira aldatzen ere:

  • gel'ved aakhlizh «janari on(a)» — gel'ved aakhlizh-dan «janari ona bezala» — gel've-dan «(zerbait / norbait) ona bezala»;
  • Rou balza kara gel’ved bikhladzeeg ashi, tau ina gel’ve-dan ashita «Badakit nola sendagai onak laguntzen du, baina sendagai honek ez du laguntzen», zehazki itzuliz: «Badakit nola sendagai onak laguntzen du, baina (sendagai) honek ez du ona bezala ekiten».

Izenondoak alderatzea izenondoaren azken hotsaren arabera egiten da krutxieran; aurrizkiak edo atzizkiak gehitzen dira:

  • -lʹ eta -l: -la (euskarazko «-ago») — -khe edo -zok (euskarazko «ena»), adibideak: śizurre «izugarri» — śizurrella «izugarriago» — śizurrelʹkhe / śizurrelʹzok «izugarriena», sanmʹyoshel «zoragarri» — sanmʹyoshella «zoragarriago» — sanmʹyoshelkhe / sanmʹyoshelzok «zoragarriena»;
  • -ll: -a-zok, adibidea: otumaall «garrantzitsu» — otumaalla «garrantzitsuago» — otumaallzok «garrantzitsuena»;
  • -i: -aorhi-, adibidea: veeli «alai» — veelia «alaiago» — orhiveeli «alaiena»;
  • -u eta -e: -aorhi- / -zok, adibideak: mizutoru «maltzur» — mizutorua «maltzurrago» — mizutoruzok / orhimizutoru «maltzurrena», mekhlate «epel» — mekhlatea «epelago» — mekhlatezok / orhimekhlate «epelena»;
  • -o: -aorhi-, adibidea: kiisko «gazte» — kiiskoa «gazteago» — orhikiisko «gazteena»;
  • -a: -rhuorhi-, adibidea: sakorra «zakar, gogor» — sakorrarhu «zakarrago, gogorrago» — orhisakorra «zakarrena, gogorrena»;
  • -r eta -n: -aorhi-, adibideak: shigor «garrantzitsu, beharrezko» — shigora «garrantzitsuago» — orhishigor «garrantzitsuena», dayogon «zehatz» — dayogona «zehatzago» — orhidayogon «zehatzena»;
  • -z: -a-ok, adibidea: daaz «lodi» — daaza «lodiago» — daazok «lodiena»;
  • salbuespenak: gel'ved «on» — samkhet «hobe» — gel'vezok «onena», domasii «indartsu» — domassa «indartsuago» — domazok «indartsuena».

Krutxierazko aditzek forma ugari izan ditzakete.

Ikachi «ikasi» aditza forma guztietan:

  • Rou ikachi «(Beti) ikasten dut» (orainaldi bakuna, hau da, ekintza bat beti edo egunero egiten da);
  • Naiś ikachi «(Lehenago beti) ikasten nuen» (lehenaldi bakuna, hau da, ekintza bat beti edo egunero egiten zen lehenaldian);
  • Rouyo ikachi / Ikachiyo rou «(Etorkizunean beti) ikasiko dut» (etorkizun bakuna hau da, ekintza bat beti edo egunero egingo den etorkizunean);
  • Roiva ekachi «Ikasi dut / nuen» (orainaldi perfektua, hau da, emaitza azpimarratzen da);
  • Roivayo ikachi / Ikachiyo roiva «Ikasiko dut» (etorkizuneko perfektua);
  • Ekachi naiś «Beti bezala ikasi dut / nuen» (orainaldi perfektua, «beti bezala» azpimarratzen duena);
  • Ikachime roiva / ikachine roiva «(Orain eta berehala) ikasiko dut» (aldi hau ekintza bat orain eta berehala (zalantzarik gabe) jazoko denean erabiltzen da);
  • Ikadzo «Ikasten ari naiz» (irauten duen orainaldia);
  • Ikadzokhe / Ikadzo naiś «Ikasten ari nintzen» (irauten duen lehelandia);
  • Ikadzoyo «Ikasiko dut» (irauten duen etorkizuna, hau da, «Etorkizunean denbora zehatz batez ikasiko dut»);
  • Ikadzo roiva «Ikasten / ikasi nuen» (irauten duen perfektua, hau da, «Ikasten nuen eta ekintza horren emaitza ikusi ahal dut orain»);
  • Ikadzokheyo «Ikasiko dudan bakoitzean»;
  • Okhlikachi rou «Ikasiko nuke (beti)» (bakuna, hau da, ekintza bat askotan jazoko zela azpimarratzen duena);
  • Okhlikachi roiva «Ikasiko nuke» (perfektua, hau da, ekintza bat behin bakarrik jazoko zela azpimarratzen duena);
  • Okhlikadzo «Ikasiko nuke» (irauten duen orainaldia, hau da, ekintza bat denbora zehatz batez eta orain jazoko zela azpimarratzen duena);
  • Okhlikadzokhe «Ikasiko nuke» (irauten duen lehelandia, hau da, ekintza bat denbora zehatz batez eta lehenaldian jazoko zela azpimarratzen; duena);
  • Okhlikadzoyo «Ikasiko nuke» (irauten duen etorkizuna, hau da, ekintza bat denbora zehatz batez eta etorkizunean jazoko zela azpimarratzen duena);
  • Ikachigu «Ikasten duen» (lehenengo partizipioa (inperfektua));
  • Ikachiyarhu / Ikayarhu «ikasten» (ekintza gehigarria);
  • Veikachi «ikasitako» (bigarren partizipioa (perfektua));
  • Oikachi («norbaiten burua» esanahia sartzen duen aditza);
  • Ikachin'! «ikasi!» (inperatiboa);
  • Irhakachi «ikastera behartu» (kausatiboa).

Krutxierazko aditz ia guztiek forma guztiak izan ditzakete. Aditz batzuek ez dute oranaldi perfektuaren formarik (ek «joan, ibili» aditzak, adibidez).

Aldi bakunetan aditzak inoiz ez dira aldatzen. Aldi horiek berregiten diren/berregiten ziren/berregingo diren edo etengabeko ekintzak adierazten dituzte.

Orainaldi bakunean izenordainen orainaldiko forma erabiltzen da:

Orainaldiko forma
Krutxiera Euskara
Rou Ni
Miku / aga, mi Zu / hi
Rui (gizonezkoa) / eiva (emakumezkoa) / in (singularreko neutroa) / ichu (pluralako neutroa) Hura / bera / hau, hori / hauek, horiek
Aika Gu
Aiga Zuek
Rouku (izaki bizidun eta landarekin erabiltzen da) Haiek
  • Adibidea: Rou balza ina-velkhe «Gizon hau ezagutzen dut».

Lehenaldi bakunean izenordainen lehenaldiko forma erabiltzen da:

Lehenaldiko forma
Krutxiera Euskara
Naiś Ni
Cu Zu / hi
Yechi / aiśi / ine / inne Hura / bera / hau, hori / hauek, horiek
Dorhua Gu
Aicu Zuek
Cayemi Haiek
  • Adibidea: Naiś balza ina-velkhe «Gizon hau ezagutzen nuen».

Etorkizun bakunean izenordainen orainaldiko forma erabiltzen da eta -yo atzizkia esaldiko edozein hitz bati gehitzen zaio (baina hitzaren azken silaba -ya denean ezin da hitz horri atzizkia gehitu).

  • Adibidea: Shigillya mikhlachiyo rou / Mikhlachi rouyo shigillya «Goizero lasterka egitera joango naiz (beti etorkizunean)».
Irauten duten aldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi horiek osatzeko aditzen erroak eta konjugazioa behar dira. Izenordainak aldi horietan gutxitan erabiltzen dira konjugazioak zein pertsonak (nik, hik, zuk, berak, guk, zuek ala haiek) jarduten duen esaten duelako. Konjugazioaren atzizkiak aldi eta aditz guztietarako berdinak dira:

Konjugazioaren atzizkiak
Izenordaina Atzizkia
Rou -dzo
Miku / aga, mi -dza
Rui, eiva, in -dzel' / -dze (hitzak -l, -l' edo -ll dituenean)
Aika -dzu
Aiga -dzal'
Rouku, ichu -dzol'

Konjugazioaren atzizkiak aditzen erroei eransten zaizkie. Aditz baten erroa jasotzeko arau ezberdin asko daude (eta salbuespenak daude):

  • shamdzokhla «itxaropen izan, espero izan» — sham- (salbuespena);
  • balza «jakin, ezagutu (norbait)» — bal-;
  • khlyeatoiva «iritsi, erdietsi, lortu» — khlyeatoi-;
  • sarhami «ulertu» — sarham-;
  • mikhlachi «lasterka egin, korrika egin» — mikhla-;
  • mautorukhla «bizkortu» — mautorukhla- (ez da aldatzen);
  • innerhi «barre egin» — innerhi- (ez da aldatzen ere);
  • eta besteak.

Lehenaldia osatzeko -khe atzizkia edo izenordainen lehenaldiko forma erabiltzen dira. Etorkizuna osatzeko -yo atzizkia erabiltzen da.

  • Adibideak: Mikhladzo «Lasterka egiten ari naiz» (orainaldia) — Mikhladzokhe / Mikhladzo naiś «Lasterka egiten ari nintzen» (lehenaldia) — Mikhladzoyo «Lasterka egingo dut (denbora zehatz batez)» (etorkizuna).

Aditz batzuk, ingelesan bezala, ezin da irauten duten aldietan erabili; haien artean: shamdzok «erabaki», sarhamekhla «ondo jakin, ondo ezagutu», mekhlvas «izendatu», caan «etzan», dzolg «ireki» eta besteak.

Irauten duten aldien adierazleak izen, aditzondo, izenordain eta izenondoekin erabiltzen dira sarritan ere eta esanahiak oso ezberdinak izan daitezke, adibidez, arhkye «hemen» — Arhkyedzo «Orain hemen nago», vokhla «zuzen» — Vokhladza «Arrazoi duzu / Zuzen zaude», ashagel' «eder» — Ashagel'dze kishiin' l'youk «Mutila ederra da gaur», dukh «harri» — Dukhdzal' zu? «Harriak bihurtu al zarete?», Zu aikadumdzayo? «Gurekin izango al zara?».

Aldi perfektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi horiek osatzeko izenordainen forma perfektua behar da:

Forma perfektua
Krutxiera Euskara
Roiva Ni
Teirhu Zu / hi
Keirhu / eiśi / chin' / chinni Hura / bera / hau, hori / hauek, horiek
Dorhu Gu
Deirhu Zuek
Chigo Haiek

Orainaldi perfektuan e- aurrizkia behar da ere; aditzaren lehenengo hizkia i- denean hizki hori e- bihurtzen da.

  • Adibidea: Gel'vedya teirhu baazdule Eushkartol' ekachi «Euskara ondo ikasi duzu / zenuen» (ikachi «ikasi»).

Izenordain bat ez dagoenean esaldian du (singularra) edo duk (plurala) hitzak amaieran jartzen dira: L'youk evarhum du «Mutila etorri da», L'youkach evarhum duk «Mutilak etorri dira». Esaldian bi edo gehiago ekintzaile daudenean duk amaieran jartzen da: Evarhum reylung dzou, eyeśi ruylung duk «Arreba etorri zenean nebak alde egin zuen» (eta ez Evarhum reylung dzou du, eyeśi ruylung du).

Etorkizun perfuktuak bi mota ditu:

  1. lehenengoa osatzeko izenordainen forma perfektua eta -yo atzizkia (esaldiko edozein hitz bati gehitzen zaio) behar dira: Sarhamiyo roiva «Ulertuko dut», Dorhuyo chinooke lyeachuga «Basoa aurkituko dugu», Aikadumyo coigakhli chigo frozuge «Liburua gurekin irakurriko dute»;
  2. bigarrena ekintza bat orain eta zalantzarik gabe jazoko denean erabiltzen da; -me / -ne atzizkia aditzari gehituz osatzen da: Amege yaazume / yaazune dorhu «Zalantzarik gabe ametsa beteko dugu orain».
«Izan» aditza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Izan» aditza adierazteko bi era daude krutxieran:

  1. lehenengoa iritzi bat, egoera bat edo sentipen bat adierazteko erabiltzen da eta ni- aurrizkia horretarako behar da; nominatiboko izenordainak ez dira inoiz erabiltzen kasu honetan: turnrooki «zoragarri» ― Ni-turnrooki «Zoragarria da», iklaash «hotz» ― Roua / Nokhla ni-iklaash «Hoztu naiz» (zehazki itzuliz: «Nire barruan hotza da»);
  2. bigarrena euskarazko «izan» aditza adieraztearen antzekoa da, baina izenordainei (e)n- aurrizkia gehitzen zaie aditza aldatzearen beharrean: nrou «ni naiz», naga / enmi «hi haiz», Enmiku «zu zara», nrui «hura, bera, hau, hori da» (gizonezkoa), neiva «bera, hau, hori da» (emakumezkoa), nin «hau, hori da» (singularreko neutroa), nichu «hauek, horiek dira» (pluralako neutroa), naika «gu gara», naiga «zuek zarete», nrouku «haiek dira», adibidez, Naga rumig-yon gel'vezok «Zu nire lagunik onena zara»; esaldi batek izenordainik ez duenean en hitza erabiltzen da: En Pavel rumig-yon gel'vezok «Pavel nire lagunik onena da», M'yokach en yon «Katuak nireak dira»; izen batek ina- «hau» aurrizkia duenean ś- aurrizkia erabiltzen da en gisa: Śina-m'yokach yon «Katu hauek nireak dira».
«Ahal izan» adierazten duten aditzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krutxierazko «ahal izan» adierazten duten aditzek baimena, aukera edo ahalmena (zerbait egiteko gaitasuna izatea) adierazi ditzakete.

Baimena adierazteko (ta)seigo hitza erabiltzen da (eta objektuak datiboaren atzizkia hartzen du); hitz hori orainaldi, lehenaldi edo etorkizunean egon daiteke: Adu yokashi ya'acoge arhkye taseigo «Ezin duzu hemen jantzia utzi (ez duzu baimenik hori egiteko)», Arhakhe fishuaka khlicama seigo «Haragia dendan saldu daiteke», Goondzu noi seigoyo undratoiva «Laster lan egiteko baimena izango dut».

Aukera (alegiazkoa ere bai) adierazteko izenordainen forma berezia erabiltzen da:

Ahalbide adierazteko erabiltzen den forma
Krutxiera Euskara
Roivaza Dezaket, nezake
Teiza Dezakezu, hezake / zenezake
Keiza, eiza, chiyaza Dezake, lezake
Dorheza Dezakegu, genezake
Chigoza Dezakete, lezakete
Deirheza, deirhaza Dezakezue, zenezakete

Esaldian izenordain bat ez dagoenean dea erabiltzen da horretarako (singularreko forma da; pluralarako chigoza erabiltzen da).

  • Adibideak: Coigakhli tuvumgel'ya roivaza «Azkenik irakurri dezaket (horretarako aukera izaten dut orain)», Voshugche deirheza ferho toivachi «Gero lagunak izan zenitzakete», In'yaki bekhli ikachi baazdule dea «Iñakik hizkuntza ere ikas dezake (horretarako aukera du)».

Azkenik, ahalmena (zerbait egiteko gaitasuna izatea) adierazteko shayooki edo gayel' hitzak behar dira, baita (e)n- aurrizkia (hau da, «izan» aditza) ere: Nrou gayel' a-shoiva ashagel'ya «Ederki idatzi ahal dut» («Ederki idazteko gaitasuna dut»), En shayooki akhla-yen a-fadzokhla «Bere alabak dantza egin ahal du».

«Behar izan» aditza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Zerbait egin behar izan» adierazteko (ta)shigo eta toiva hitzak erabiltzen dira. (Ta)shigo hitzak beti egin behar diren (beti egin behar ziren / beti egin beharko diren) gauzak adierazten ditu, ez da inoiz aldatzen (baina objektuak datiboaren atzizkia hartzen du): Kao vokhluk mukachad vidulum shigo «Lege bat zer den haurrei azaldu behar da», Doorum sagami tashigo «Ez da behar musikari buruz ahaztu»; toiva aditzak, berriz, denbora zehatz bateko beharrak adierazten ditu eta beti numero eta pertsonen arabera aldatzen da: Toidzal' a-yeśi «Orain alde egin behar duzue», Kaco a-yeśi toidzal'khe? «Zergatik alde egin behar zenuten?».

«Zerbait eduki behar izan» adierazteko khliizda aditza erabiltzen da: Mi khliizda ake naceeyrhu makhel'teve «Zalantzarik gabe etxe handi bat behar duk», Fuekhladzo sha khliizdzo shlizge «Egarri naiz eta, beraz, ura behar dut orain».

Ekintza gehigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditz bakoitza ekintza gehigarri bat bihur daiteke, -yarhu atzizkia aditzaren erroari gehitu behar da horretarako: chugami «garbitu» (chugam- erroa da) ― chugamyarhu, adibidez, Afaike chugamyarhu ecoigekhla keirhu aacogel' tukhlage «Gela garbitzen bitartean atzoko bidaiaz gogoratu zen» (coigekhla aditz nagusia da eta chugami aditz gehigarria da), lyeachuga «aurkitu» (lyeachu- erroa da) ― Aika lyeachuyarhu aflizede vokhla gareikhlet «Guk era zuzena aurkituz garaitzen dugu» (Aika «Guk», lyeachuyarhu «aurkituz», aflized «era, modu», vokhla «zuzen», gareikhlet «garaitu»). Hori askotan agertzen da krutxieran.

«Norbaiten burua» esanahia sartzen duten aditzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O- aurrizkia duten aditzek «norbaiten burua» esanahia sartzen dute: Rou berha akhle ya'acorhu «Nire alaba janzten dut» — Rou oya'acorhu «Nire burua janzten dut». Horrelako aditzak aldi guztietan egon daitezke.

Substantibazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krutxierazko substantibazioa ez da euskaran bezain sarri erabiltzen, baina garrantzitsua da ere. Gehienetan -(a)z (aditzei) eta -yok (izenondoei) atzizkiak gehitzen dira substantibazioa osatzeko: ozhakhlami «gezurra esan» ― ozhakhlamiz «gezurra esatea», vidulum «azaldu» ― vidulumaz «azaltzea», ek «ibili, joan» ― ekaz «ibiltzea, joatea», ashagel' «eder» ― ashgel'yok «edertasun», featoru «arin» ― featoruyok «arintasun»; aditza -g(a), -za edo -chi-rekin amaitzen denean -zuk gehitzen da: lyeachuga «aurkitu» ― lyeachuzuk «aurkitzea», shodvagolza(g) «ulertu» ― shodvagolzuk «ulertzea», toimalzog «onartu» ― toimalzuk «onartzea», toivaichi «lortu, jaso» ― toivazuk «lortzea, jasotzea».

Batzuetan atzizkiak aditzen substantiboei gehitzen zaizkie, adibidez, toivarhu «eskaini» ― toivarhuz «eskaintzea» ― toivarhuz-do «eskaintzerakoan».

Krutxierazko inperatiboa aditzen azken hotsen arabera osatzen da; inperatiboaren atzizkiak ez dira aldatzen numero edo pertsonen arabera:

  • aditza bokal batekin amaitzen denean -n' gehitzen da: narhu «egin» ― narhun'! «egizu!»;
  • hala ere, amaieran -na dagoenean bestelako araua dugu: vakhona «ekarri» ― vakhon'! «ekarri!»;
  • aditzaren amaieran -m, -k, -n edo -kh daudenean biguntzen dira hots horiek: varhum «etorri» ― varhum'! «etor zaitez!», shamdzok «erabaki» ― shamdzok'! «erabaki ezazu!», divyenrokh «gogoratu» ― divyenrokh'! «gogoratu!, ez ahaztu!», shaan «esan» ― shaan'! «esaidazu!»;
  • aditzaren amaieran -t dagoenean -an' gehitzen da: gulomshet «entzun» ― gulomshetan'! «entzuidazu!»;
  • aditzaren amaieran -s edo -sh daudenean bihurtzen dira hots horiek: toivas «eman» ― toivaś! «eman!», lyeash «jarraitu» ― Lyeaś routukh! «Jarrai nazazu!»;
  • badaude salbuespenak ere: vungi, nevunga «ikusi» ― vune, vun'! «begira!, ikus!», guloma (gulomshet) «entzun» ― gule! «entzuidazu! aizu!».

Krutxierazko kausatiboa -(rh)a- artizkiaren bidez osatzen da: narhu «egin» ― na'arhu «egitera behartu», śikhmi «lapurtu, ebatsi» ― śirhakhmi «lapurtzera behartu». Narhutoiva edo narheki «behartu» aditzak ere erabil daitezke: Ina-mokhvadzuk enarheki dokhlu a-shlidzuumi «Jazoera horrek negar egitera behartu nau».

Krutxierazko partizipio inperfektuak (krutxierazko partizipioak orainaldian bakarrik egon daitezke, euskaran ez bezala) osatzeko erabiltzen diren arauak honako hauek dira:

  1. aditza -m, -sh, -v, -r, -rh edo -i-rekin amaitzen denean -igu gehitzen da (azkeneko -a beti kentzen da): varhum («etorri») ― varhumigu («etortzen den / diren»), gel'vetosh («hobetu») ― gel'vetoshigu («hobetzen duen / duten»), sarhami («ulertu») ― sarhamigu («ulertzen duen / duten»), shoiva («idatzi)» ― shoivigu («idazten duen / duten»);
  2. aditza -ru edo -rhu-rekin amaitzen denean -gu gehitzen da (azkeneko -u beti kentzen da): narhu («egin») ― narhgu («egiten duen / duten»); mikaru («lagundu») ― mikargu («laguntzen duen / duten»);
  3. aditza -k, -g, -d, -kh, -z, -s, -khl edo -n-rekin amaitzen denean -u gehitzen da: shaltuk («lo egin») ― shaltuku («lo egiten duen / duten»), bazda («kokatu, jarri») ― bazdu («jartzen duen / duten»), shaan («esan») ― shaanu («esaten duen / duten»), divyenrokh («gogoan izan») ― divyenrokhu («gogoan izaten duen / duten»), balza («jakin, ezagutu») ― balzu («ezagutzen duen / duten»), toivas («eman») ― toivasu («ematen duen / duten»), dovalzag («onetsi») ― dovalzagu («onesten duen / duten»), shingyokhla («bizi izan») ― shingyokhlu («bizi den / diren»);
  4. aditza -t-rekin amaitzen denean -tu gehitzen da (eta geminazioa agertzen da): bikhlaaizet («sendatu») ― bikhlaizettu («sendatzen duen / duten»);
  5. aditzaren amaiera -gami denean -dzu gehitzen da: shegami («hitz egin») ― shegamidzu («hitz egiten duen / duten»).

Krutxierazko partizipio perfektuak (horri «ahots pasiboa» deritzo ere) osatzeko erabiltzen diren arauak honako hauek dira:

  1. aditzak v ez duenean ve- aurrizkia gehitzen da: utayarru «suntsitu» ― azhkhlutta en veutayarru «herrixka suntsituta dago» ― azhkhluttach en veutayarru «herrixkak suntsituta daude» ― veutayarru azhkhlutta «suntsitutako herrixka» ― veutayarru azhkhluttach «suntsitako herrixkak»;
  2. aditzak v duenean yo- aurrizkia gehitzen da: vakhmi «hartu» ― viadzuk en yovakhmi «gauza hartuta dago» ― viadzukach en yovakhmi «gauzak hartuta daude» ― viadzuk yovakhmi «hartutako gauza», tarhviyooka «baztertu» ― en yotarhviyooka tangillefroz «teoria baztertuta dago» ― en yotarhviyooka tangillefrozach «teoriak baztertuta daude» ― yotarhviyooka tangillefroz «baztertutako teoria»;
  3. aditzak m- edo f- hasieran dituenean yo- aurrizkia gehitzen da ere: fekhlarhi «ikusi» ― iklaayz en yofekhlarhi «elurra ikusita dago» ― iklaayz yofekhlarhi «ikusitako elurra», mazurhi «hautsi» ― en yomazurhi ato «atea hautsita dago» ― en yomazurhi atoch «ateak hautsita daude» ― yomazurhi ato «hautsitako atea».

Krutxierazko aditzondoak -ya atzizkiaren bitartez osatzen dira; azken bokala gehienetan galtzen da: mautoru «bizkor, azkar» ― mautorya «azkarki», avguz «motel» ― avguzya «geldiro, astiro», khlarra «berandu (izenondoa)» ― khlarya «berandu (aditzondoa)». Batzuetan azken bokala aldatzen da (eta ez da galtzen): ashka «aste» ― ashkeya «astero», ikhla «hilabete» ― ikhleya «hilero», enna «egiazko, benetako» ― enneya «benetan, egiatan».

Salbuespenak: tomishoogel' «erabateko» ― tomishootu «erabat, batere», ravidzoki «larri» ― ravituko «larriki», domasii «indartsu» ― domasko «biziki, larriki, gogorki», dayogon «zehatz» ― dayogo, dagongo «zehazki» eta besteak.

Postposizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krutxierak postposizio ugari erabiltzen ditu.

«Oso, txit» eta «nire, hire, zure, bere, gure, zuen, beren» adierazten duten postposizioak garrantzitsuenak dira:

  • -yol' postposizioak «oso, txit» esanahia du eta izenondoak L, L' edo LL ez dituenean erabiltzen da: katoru «on, eskuazabal» ― katoru-yol' «oso on, oso eskuzabal»; -toki postposizioak esanahi berdina du, baina izenondoak L, L' edo LL dituenean erabiltzen da, baita aditzondo guztiekin ere (domasko izan ezik): śiugella «jakintsu» ― śiugella-toki «oso jakintsu», turhveya «ausarki» ― turhveya-toki «oso ausarki»;
  • -yon «nire», -yan «hire, zure», -yen «bere», -yonu «gure», -yan' «zuen», -yon' «beren», adibidez, zaag «mahai», zaag-yon «nire mahaia», zaaga-yon «nire mahaiaren barruan», zaagdum-yan «zure / hire mahaiarekin», zaagadum-yan «zure / hire mahaiekin».

Hitzak bikoiztea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzak bikoiztea batzuetan erabiltzen da krutxieran. Izenondo bat edo aditzondo bat bikoiztu ondoren «oso, txit» esanahia gehitzen da: furhgu «polita» — furhgu-furhgu «oso polita», avguzya «astiro» — avguzya-avguzya «oso astiro»; hala ere, hainbat aditzondoak bikoizten direnean esanahia batere aldatzen da: dokhi «jadanik» — dokhi-dokhi «ia», aina «ba-» — aina-aina «nolanahi ere»; izenordainak ere bikoiztu daitezke: Roiva-roiva ni-efliizda «Nik neuk egin dut hori».

Krutxierazko hitz ordena ez dago mugatua, hau da, «Nik euskara egiatan maite dut» esaldia Eushkartol' baazdule enneya murhichi rou gisa, Baazdule Eushkartol' rou murhichi enneya edo Eushkartol' baazdule murhichi enneya rou gisa idatz daiteke eta esanahia ez da aldatzen (Eushkartol' baazdul «euskara», -eakusatiboaren adierazlea, enneya «benetan, egiatan», murhichi «maite (zerbait) izan, gogoko izan», rou «ni»).

Badaude arau batzuk halere, esanahia nahastu ez dadin:

  • izenondoak beren izenetatik hurbil daude: Koulushi velkha, i keelidze tarhkye, en rumig-yon «Hor dagoen gizon garaia nire laguna da»;
  • silaba bat bikoiztu ezin da: Miku shegami «Zuk hitz egiten duzu» (eta ez Shegami Miku, okerra da);
  • norha «izan» aditza esaldi baten amaieran jartzen da beti: Zu aga okhlveiga beakhlug-do a-norha? «Nahiko al zenuke irakaslea izan?».

Krutxierazko ukapena beti -ta postposizioaren bitartez egiten da; atzizki guztien ondoren jartzen da: Veidzota a-shegami «Ez dut orain hitz egin nahi», Ni-gel've-ta iflized «Horrela ez dago ondo», Ashagel'-ta śina-chinooko «Baso hau ez da ederra», Okhe torhin', shlizge-ta «Hartu ogia, ez ura». Hitza -tta edo -da-rekin amaitzen denean azken silaba -dda bihurtzen da: Nin drotta «Toki bat da» — Nin dro-dda «Ez da toki bat», torusheda «erabili» — Ina-ake mi torushedda «Hik ez duk etxe hau erabiltzen». Hitza -z(a), -va edo -khla-rekin amaitzen denean -eta gehitzen da (eta -a galtzen da): balza «jakin, ezagutu» — Aika balzeta «Ez dakigu», shingyokhla «bizi izan» — Shingyokhleta arhkye droylungach «Gurasoak ez dira bizi hemen», shoiva «idatzi» — Miku shoiveta frozugche daukhla zu? «Ez al dituzu oraindik idazkiak idazten?»; hitza -t-rekin amaitzen denean hots hori bikoizten da (eta bokal luzeak galtzen dira): bikhlaaizet «sendatu» — Bikhlaizetta eiva ina-maziloofe «Ez du eritasun hau sendatzen».

Esaldi batean ezin da bi ezezko hitz (edo bi ezezko postposizio) sartu, ingelesan bezala, hau da, «Ez dut inoiz ikusi» bezalako esaldiak ezinezkoak dira krutxieran.

Instrumentalaren atzizkia aldatzen da ukapena egiterakoan: ina-uka-do «aurten» — ina-uka-da, lyeashigu-do «aurten ez, hurrengo urtean baizik».

Krutxierazko galderazko hitz nagusia zu «al» da, baina ez da beharrezkoa: Zu varhumyo teirhu? «Etorriko al zara?» = Varhumyo teirhu?.

Galderetan «izan» eta «egon» aditzak ez dira inoiz erabiltzen: Gao Miku? «Non zaude zu?», Kao in? «Zer da hau?».

Gaur egun hizkuntzak 2.500 hitz gutxi gorabehera ditu mailegu eta hitzen aldaera guztiekin.

Maileguak eta garbizaletasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren lexikoa ia osorik garbia da, horri «purismoa» deritzo hizkuntzalaritzan; euskaratik hartutako hitz batzuk –mailegu ageriak eta ez ageriak, adibidez, sabell «sabel», oyn «oin», deengu «denak, denok, guztiak» (ageriak), chori «aire» — euskarazko «txori», mazi «birus» — euskarazko «hazi» (ez ageriak)– ditu bakarrik, baina beste hizkuntzetako hitzak gutxitan hartzen dira; horrelako hitzak, euskaratik eratorri ez zirenak, adibidez, ja «te» edo islam dira.

Hitz moderno guztiak erro jatorretatik sortzen dira mailegatu ordez: balgoozvul «ordengailu» = balza «jakin» + goozvul «makina, gailu», berhedarekhi «kotxe, beribil, autombil» = berhez «berak» + dareka «mugitu, higitu», naceycarri «Internet» = naceeyrhu «handi» + carri «sare» eta besteak.

Hitzak sortzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzizki batzuk hitz berriak sortzeko erabiltzen dira:

  • -(u)g atzizkia euskarazko -kide eta -(tzai)le atzizkien antzekoa da: suvanekha, torusheda «erabili» — suvanug, torushedug «erabiltzaile», kosheda «sortu» — koshedug «sortzaile», undratoiva «lan egin» ― undratoivug «lankide, langile», dzevakhtuma «esku / parte hartu» — dzevakhtug «esku / parte hartzaile»;
  • -ak atzizkia («etxe, eraikin» esan nahia duena) euskarazko -tegi atzizkiaren antzekoa da: kosheda «sortu» — kosheak «lantegi, fabrika», lyeashoga «bildu» — lyeashoak «biltegi»;
  • -(g)elʹ atzizkia («nolakotasun egonkor» esan nahi duena) izenondoen atzizki zabalduena da: shuk «su» — shuigelʹ «bero», minʹgo «min» — minʹgelʹ «mingarri», maakh «malko» — maakhgelʹ «triste», goibel», mroysh «hegoalde» — mroyshgelʹ «hegoaldeko», fyorh «ezberdintasun» — fyorhgelʹ «ezberdin», dakhlu «haize» ― dakhlugelʹ «haizetsu», dumgi «gehitu, erantsi» — dumgelʹ «osagarri, gehigarri»;
  • -mura («guztiak, denak» esan nahi duena) atzizkiak batasuna adierazten du: velkha «gizaki, pertsona» — velkhamura «jende, herri», rokhlim «hizki, letra» — okhlimura «alfabeto», chingo «txiste, txantxa» — chingmura «umore»;
  • -(a)z, -yok eta -zuk atzizkiek substantibazioa osatzen dute; -ya atzizkiak aditzondoak osatzen ditu.

Hitz asko bi edo gehiago erroez osatuta daude:

  • shlizg, shlikh «ur» = shin- «bizitza» + khliiz, khliikh «behar», hau da, «bizitzarako beharrezkoa dena»;
  • micumekhla «udaberri» = micu- «berri» + mekhla(z) «zentzu, esanahi»,
  • Shamdzoikhla «apirila, jorraila» = sham- «itxaropen» + ikhla «hilabete»,
  • rokatoiva «iraindu» = rok «kolpe» + toiva «eduki (aditza)»,
  • ashafuekhlaz «estetika» = ash- «edertasun» + fuekhlaz «egarri»,
  • amegorri «erromantiko, amodiozko» = amego «amets» + gorri «gorri»;
  • tarhkye «han, hor» = ta «ez» + arhkye «hemen»;
  • arochaakhlizh «afari» = arocha «arrats» + aakhlizh «janari»;
  • murukatoru «egunon, kaixo» = muru- «guztia, dena» + katoru «on»;
  • Satomuzol «astelehen» = sat «bat» (baina «lehen» esan nahi du hitz honetan) + tomuza «hasi» + bagol «egun»;
  • kouluchiak «unibertsitate» = koulushi «garai (izenondoa)» + ikachi «ikasi» + ak «eraikin, etxe».

Swadesh zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swadesh zerrenda krutxierarako (ehun hitz):

  1. Rou (orainaldia), naiś (lehenaldia), roiva (perfektua) «ni»;,
  2. aga, mi («hi»), Miku («zu»), cu/Cu (lehenaldia), teirhu/Teirhu (perfektua);
  3. aika «gu», dorhua (lehenaldia), dorhu (perfektua);
  4. ina- «hau, hauek»;
  5. na- «hori, horiek»;
  6. norhk? «nor?»;
  7. kao? zu? «zer?»;
  8. ta (-ta), tar «ez»;
  9. deegu, deengu, murgu «denak, denok, guztiak»;
  10. yozhi, cori «asko»;
  11. sat «bat»;
  12. bau «bi»;
  13. naceeyhu, corgali «handi»;
  14. seekhe, khlusee «luze»;
  15. chungu «txiki»;
  16. shuba «emakume»;
  17. rukha «gizon»;
  18. velkha «gizaki, pertsona»;
  19. aran «arrain»;
  20. myekhotar «txori, hegazti»;
  21. shu'ul «txakur, or»;
  22. eurhi «euli»;
  23. zuaykh «zuhaitz»;
  24. chul «hazi (izena)»;
  25. oosto «hosto, orri»;
  26. erho «erro»;
  27. llor «(zuhaitz baten) azal»;
  28. azall «(izaki bizidun baten) larru, azal»;
  29. arhakhi «haragi»;
  30. vashlikh, vashlizg «odol»;
  31. imgo «hezur»;
  32. daakha «gantz»;
  33. arrauca «arrautza»;
  34. koca «buztan»;
  35. adarh «adar»;
  36. khlim «luma»;
  37. chonrokh «ile»;
  38. burh, burhu «buru»;
  39. gulo «belarri»;
  40. vun «begi»;
  41. burhkoyg «sudur»;
  42. afo «aho»;
  43. im «hagin, hortz»;
  44. iska «mihi»;
  45. tufgiaca «atzapar»;
  46. oyn «oin»;
  47. bekhlauni «belaun»;
  48. koyg «esku»;
  49. sabell «sabel»;
  50. lyebo «lepo»;
  51. ugaca «ugatz»;
  52. tur(g) «bihotz»;
  53. gizell «gibel»;
  54. funga «edan»;
  55. naak «jan»;
  56. biokhla «kosk egin»;
  57. vungi, nevunga, fekhlarhi «ikusi»;
  58. guloma «entzun»;
  59. balza «jakin»;
  60. shaltuk «lo egin»;
  61. gul'shiida, tumukhla «il (aditza)»;
  62. ma'ashiida, tarhekhla «erail»;
  63. feka «igeri egin»;
  64. shukaru «hegan egin»;
  65. ek «ibili, joan»;
  66. varhum «etorri»;
  67. yallu «jarri»;
  68. teerhi «eserita egon»;
  69. keeli «zutik egon»;
  70. toivas «eman»;
  71. shaan, shekasum «esan, erran»;
  72. Eguski «Eguzki»;
  73. Ikhlaku «Ilargi»;
  74. odeigo «zeru, ortzi»;
  75. shlizg, shlikh, iicha «ur»;
  76. khukhla «euri»;
  77. dukh «harri»;
  78. jaakh «hondar»;
  79. ega «lur»;
  80. ooda «hodei»;
  81. shukhliigo «ke»;
  82. shuk «su»;
  83. shuyokh «errauts»;
  84. vezharhi «erre»;
  85. tukhla, tuzek «bide»;
  86. medi «mendi»;
  87. gorri «gorri»;
  88. oostogel' «berde, orlegi»;
  89. yorhi «hori»;
  90. sourhi «zuri»;
  91. bel'ca «beltz»;
  92. shaal «gau»;
  93. shuigel' «bero»;
  94. iklaash, ittume «hotz»;
  95. sarhuk «bete»;
  96. micu-, micuyoki «berri»;
  97. shufuri, gel'ved «on»;
  98. bicaagel' «biribil»;
  99. tuugi «lehor»;
  100. shegaar, gaar, satugaar «izen».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]