Genitibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Genitiboa gramatika-kasu bat da, jabegoa eta izenaren erlazioa adierazten dituena.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, genitiboa NOREN kasua da:

  • mugagabean: -(r)en: Zein bertsolariren lana? / Zein mutilen aita?
  • singularrean: -aren: bertsolariaren lana
  • plural urrunean: -en: bertsolarien lana
  • plural hurbilean: -on: Euskaldunon Egunkaria

Lekuzko zein denborazko funtzioa duenean, NONGO kasua erabiltzen da:

  • mugagabean: -(e)tako: Zein ordutako arazoa? / Zein egunetako lana? / lau etxetako teilatuak / lau zuhaitzetako adarrak
  • singularrean: -(e)ko: astearteko lana / ostiraleko zeregina / etxeko sukaldea / zuhaitzeko habia
  • plural urrunean: -etako: igandeetako sermoia / ostegunetako filmak / etxeetako kontuak / zuhaitzetako hostoak
  • plural hurbilean: -otako: igandeotako sermoia / ostegunotako filmak / etxeotako kontuak / zuhaitzotako hostoak

Indoeuropar hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indoeuropar hizkuntzetan ere genitiboak jabegoa zein harremana adierazten ditu.

Jabegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genitibo kasuak jabegoa adierazten du.

  • Errusieraz: карандаш Антона - Antonen lapitza
  • Ingelesez: John's shirt - Johnen alkandora
  • Latinez: gladii militum - soldadoen ezpatak

Harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenen arteko harremanak ere adierazten ditu.

  • Ingelesez: the town's road - herriko bidea
  • Latinez: - Moenia Romae - Erromako / Erromaren harresiak

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.