Alexander Koltxak
Alexander Vasilievitx Koltxak (errusieraz: Алекса́ндр Васи́льевич Колча́к; San Petersburgo, 1874ko azaroaren 16agreg./azaroaren 4ajul. – Irkutsk, 1920ko otsailaren 7a) errusiar ozeanografo, itsas armadako almirante eta politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparburuaren inguruko lurraldeetan barrena bidaiak egin ondoren, Errusiako guda-ontzidiaren gidari izan zen Baltikoan eta Itsaso Beltzean, Lehen Mundu Gerran. 1917an Estatu Batuetara jo eta boltxebikeen aurkako borrokarako prestatu zen. Urtebete geroago eta aliatuen laguntzarekin, errusiar gobernu bat antolatu zuen Omsken. Aliatuen gudarosteak buruzagi izendatu zuten Koltxak eta Moskuren aurkako ekinaldiak aurrera eraman zituen 150.000 soldadu zituela. Garaipen batzuen ondoren gainbehera egin zuen Koltxaken gudarosteak eta atzera egin behar izan zuen komunistek Omsk setiatzen zuten artean. Irkutsk hirian hartu zuen babesa, baina boltxebikeek, mentxebikeek lagundurik, preso hartu eta fusilatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/01/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Koltxak |