Edukira joan

Manuel Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:07, 7 martxoa 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Manuel Alonso

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Alonso de Areyzaga
JaiotzaDonostia1895eko azaroaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1984ko urriaren 11 (88 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEscuela Técnica Superior de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos (Universidad Politécnica de Madrid) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria eta bideetako ingeniaria
Tenis
Jokaeraeskuina
 
Lateralitateaeskuina
Jasotako sariak
IMDB: nm11645183 Edit the value on Wikidata

Manuel Alonso Areizaga (Donostia, 1895eko azaroaren 12a - Madril, 1984ko urriaren 11a) euskal tenislaria izan zen, 1977an Hall of Famen sartu zuena[1].

1921ean Wimbledongo txapelketaren finalean eta Roland Garroseko finalaurrekoan egon zen. Lehendabizikoak ospe handia eman zion finalaurrekoan Zenzo Shimidzu bost setetan (3-6, 7-5, 3-6, 6-4, 8-6) irabazi eta gero finalean Brian Nortonen kontra galdu zuenean (5-7, 4-6, 7-5, 6-3, 6-3)[2].

1920ko hamarkadan Estatu Batuetara joan zen non Open USAren final-laurdenetara 1922, 1923, 1925 eta 1927an ailegatu zenean[3].

Estatu Batuetako Top 10ean egon zen 1925, 1926 eta 1927. urteetan, 1926an bigarrena izanik. Munduko Top 10ean ere izan zen, 1927an 5.a izanik.

Davis Kopa ere jokatu zuen[4].

1920 eta 1924ko Olinpiar Jokoetan egon zen. Parisen diploma lortu zuen binakakoetan, José María anaiarekin batera 5.a postua lortu zuelako[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]