Dagerrotipo
Itxura
Dagerrotipoa edo dagerrotipia[1] argizkigintzaren aurrenetako prozedura izan zen, Louis Daguerrek eta Joseph-Nicéphore Niepcek asmatutakoa. Objektuaren irudia zilar iodurozko geruza bat zeukan kobrezko xafla batean finkatzen zen. Irudi positiboa xaflari merkuriozko lurruna aplikatuz lortzen zen[2]. 1837an lortu zuen Louis Daguerrek lehen argazkia teknika hau erabiliz; horretarako 50 kgtik gorako ekipoa baliatu zuen, 20 minutuko esposizioarekin[3]. 1839an Frantziako Gobernuak patentea erosi eta askatu zuenetik, dagerrotipiak zabaltze handia izan zuen. Hala ere, prozedura garestia zenez eta ezinezkoa baitzen kopiak egitea, 1860 arte baino ez zen erabili[2].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Dagerrotipo Zehazki, ehu.eus
- ↑ a b Bustillo, Fernando. Argazkigintzaren historia. Euskarazko Ikasmaterialen Gordailua, eimagordailua.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-27).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Nogeras, Itziar. Argazkigintza: sarrera-artikulua. Elhuyar aldizkaria, zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-27).
Kanpo estekak
Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |