Otto Ender
Itxura
Otto Ender (Altach, 1875eko abenduaren 24a - Bregenz, 1960ko ekainaren 25a) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1930etik 1931ra.
Innsbruck, Viena, Praga eta Freiburgeko unibertsitateetan ikasi ondoren abokatu lanetan aritu zen eta hurrengo urteetan administrazio publikoan inplikatu zen.
Politikan Alderdi Sozial Kristauko kidea izan zen eta Vorarlberg estatuko gobernadorea izan zen 1918tik 1930era eta 1931tik 1934ra. 1930eko hauteskundeen ondoren Ender kantziler bihurtu zen abenduaren 4an. Hala ere, gobernuak 1931ko maiatzera arte baino ez zuen iraun, Creditanstalt bankuaren kolapsoa zela eta.
Anschlussaren ondoren, Gestapok espetxeratu eta herrialdetik kanporatu zuen.