Óðr
Itxura
Óðr | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Óðr |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Freyja |
Seme-alabak | Gersemi (en) , Hnoss (en) eta Iðunn |
Kidetza | Æsir |
Óðr edo Od, Freyjaren senarra da eskandinaviar mitologian. Esanahi mitologiko zehatza ezagutzen ez den arren, hitzak, berez, "irudimena, arima" esan nahi du, eta konposatuetan erabiltzen da "botere basatia, energia" esateko (protogermanierazko *wōþuz hitzetik. Alderatu, baita ere, Odinen etimologiarekin).
Snorri Sturlusonek, honela deskribatzen du bere Edda prosaikoan:
« | "Freyja, jentilenetik jaioa da, (Friggekin batera): Odr izeneko gizon batekin ezkondua dago. Bere alaba Hnoss da: bera hain da ederra, ederrak diren gauza guztiak, hnossir deituak direla. Odr, bidaia luzeak egitera joaten zen, eta Freyjak, horregatik, negar egiten zuen, eta bere malkoak urre gorria ziren. Freyjak izen asko ditu, eta hau da arrazoia: bere buruari, zenbait izen eman zizkion, ezezagunen artetik Odren bila irten zenean: Märdoll, Hörn, Gefn eta Sýr deitzen zen | » |
.
Askok, Freyja eta Frigg, jainkosa bakarraren ia bi bertsio zirela azpimarratu dute. Gainera, Odr, Odinen izenetako bat zen, eta hau Friggen senarra zen. Odinek ere bidaia luzeak egiten zituen izen ezberdinak hartuz. Badu zentzurik zati honek, Frigg eta Odinen arteko harremana deskribatzen duela pentsatzeak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |