Edukira joan

Xabier Alberdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:48, 28 iraila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Xabier Alberdi

Bizitza
JaiotzaZarautz, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: xabier-alberdi-lonbide

Xabier Alberdi Lonbide (Zarautz, 1969ko maiatzaren 18a) Deusto Unibertsitatean Historian lizentziatua (1992). Albaola Elkartearen Ikerketa Saileko zuzendaria da eta Donostiako Euskal Itsas Museoan zuzendari zientifikoa. Horrez gain, Elkano Fundazioan aholkularia da eta hainbat ikerketa historiko-arkeologiko garatzen ditu[1].

Argitalpen ugari kaleratu ditu, horien artean azpimarratzekoa da EHUn 2006an[2] aurkeztu zuen doktore tesia Conflictos de intereses en la economía marítima guipuzcoana durante la Edad Moderna. 2012an argitaratu zen liburu formatuan[3].

Hain zuzen ere, itsas ekonomia da bere ikerketa-ildo nagusia, eta hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. 2006. urteaz geroztik, Zehazten Zerbitzu Kulturalak elkarteko kidea da, ikerketa historiko eta arkeologikoan diharduen enpresa[2].

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea ere bada[1].

Hauek dira bere argitalpen batzuk:

  • 2021. ¿Fue Elcano Un Accidente? Aportaciones Para La Construcción De Un Nuevo Marco Interpretativo Ajustado a La Importancia Internacional De La Historia Marítima Vasca, in Alberto Angulo Morales, Óscar Álvarez Gila, Álvaro Aragón Ruano eta Ana de Zaballa Beascoechea (koord): Más allá del mito y la epopeya: El País Vasco y la expedición Magallanes-Elcano en el contexto de la primera globalización. ISBN 978-84-1377-856-3, 219-258 or.
  • " 'Elkanoren Sindromea'ren gainditzea: euskal itsas historiaren ikerketa, ezagutza eta hedapena. Bultzatzearen beharra". Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina. ISSN: 0211-111X
  • 2018. "Las nasas del País Vasco. Investigación histórico-arqueológica". Arkeoikuska: Investigación arqueológica.
  • 2015. F. Javier Franco Pérez; I. Etxezarraga Ortuondo eta X. Alberdi Lonbide. "Los orígenes de la tecnología del hierro en el País Vasco: ferrerías de monte o haizeolak". Kobie Serie Paleoantropología, 34 zk.. 267-282 or.
  • 2014. Xabier Alberdi Lonbide, Iosu Etxezarraga Ortuondo: "Aintzinako burdingintza Andoainen eta Leitzaranen: bertako haizeolei buruz lehen datu eta ikerketak". Leyçaur, Andoaingo Ikerketa Historikoen aldizkaria, 13, 9-39 or.ISSN: 1130-2488

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Xabier Alberdi Lonbide» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  2. a b «Alberdi Lonbide, Xavier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  3. Lonbide, Xabier Alberdi. Conflictos de intereses en la economía marítima guipuzcoana. Siglos XVI-XVIII.. (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.