Moonstruck
Moonstruck (euskaraz: Ilargiaren lilura) amodiozko komedia filma da, Norman Jewison kanadar zinemagileak 1987an zuzendu zuena. Cher, Nicolas Cage, Olympia Dukakis, Vincent Gardenia eta Danny Aiello izan ziren antzezle nagusiak.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, eta hiru irabazi: emakumezko aktore onenarena (Cher), taldeko emakumezko aktore onenarena (Olympia Dukakis) eta jatorrizko gidoi onenarena (John Patrick Shanley). Hiru Urrezko Globo ere jaso zituen, eta Berlingo Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza (Norman Jewison) bereganatu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New York hiriko Brooklyn auzoa. Loretta Castorini (Cher) estatubatuar-italiar emakumea Johnny Cammareri (Danny Aiello) izeneko estatubatuar-italiar gizonareekin ezkontzeko hitzemana dago, azken hau ezkontza ospatu aurretik Siziliako Palermo hirian hiltzorian dagoen bere ama bisitatzekotan da. Lorettaren aita ez dago ezkontzarekin oso gustura, bere alabak ezkontzarako batere zorte onik ez duela pentsatzen baitu, lehenbiziko ezkontzako senarra autobus batek jota hil baitzen.
Siziliara joan aurretik, Johnnyk emaztegaiari bere anai Ronny (Nicholas Cage) ezkontzara gonbidatu dezan eskatuko dio, bost urtetik Johnnyren erruz Ronnyk esku bat galdu eta bi anaiak elkar hitzegin gabe baizeuden. Ilargi beteko gau batez Lorettak Ronny bisitatu eta ustekabean biak elkar maiteminduko dira, baina hasiera batean, Lorettak ez du maitemindua dagoela onartuko. Egun horretan berta, Lorettaren gainontzeko senideak ere ilargiaren liluraren eragina jasan eta euren bizitzek bapateko aldaketa jasango dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cher: Loretta Castorini
- Nicolas Cage: Ronny Cammareri
- Olympia Dukakis: Rose Castorini
- Vincent Gardenia: Cosmo Castorini
- Danny Aiello: Johnny Cammareri
- Julie Bovasso: Rita Cappomaggi
- Louis Guss: Raymond Cappomaggi
- John Mahoney: Perry
- Feodor Chaliapin, Jr.: Aitona Castorini
- Anita Gillette: Mona
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Moonstruck filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1987ko filmak
- Norman Jewisonek zuzendutako filmak
- John Patrick Shanleyk idatzitako filmak
- Cherrek antzeztutako filmak
- Nicolas Cagek antzeztutako filmak
- Olympia Dukakisek antzeztutako filmak
- Vincent Gardeniak antzeztutako filmak
- Danny Aiellok antzeztutako filmak
- Julie Bovassok antzeztutako filmak
- John Mahoneyk antzeztutako filmak
- Feodor Chaliapinek antzeztutako filmak
- Helen Hanftek antzeztutako filmak
- Joe Grifasik antzeztutako filmak
- Leonardo Ciminok antzeztutako filmak
- Robin Bartlettek antzeztutako filmak
- Catherine Scorsesek antzeztutako filmak
- Anita Gillettek antzeztutako filmak
- Paula Truemanek antzeztutako filmak
- Norman Jewisonek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Amodiozko filmak
- Umorezko filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Brooklynen girotutako filmak