Mendebaldeko Siberiako ordokia
Itxura
Mendebaldeko Siberiako ordokia | |
---|---|
Mota | ordoki, Koniferoen baso epel eta Russian Large Landscape (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°N 76°E / 62°N 76°E |
Leku geografikoa | Siberia |
Mendebaldeko Siberiako ordokia (errusieraz: За́падно-Сиби́рская равни́на, translit.: Zapadno-Sibirskaya ravnina) erdialdeko Errusian dagoen zabaldi handia da. Munduko ordoki handienetako bat da, 3.000.000 km²ko eremua hartzen baitu.
Geografia
Mendebaldean Uralak ditu, iparraldean Kara itsasoa, ekialdean Jeniseiren harana, eta hegoaldean Turgaiko goi-ordokia, Kazakhstango goi-ordokia (Saryarka) eta Altai mendiak. Ob, Irtyx eta Jenisei ibaiek, eta haien adarrek, drainatzen dute lautada[1]. Oso eskualde zingiratsua da; Vasiugango zingira, esate baterako, munduko hezegunerik zabalenetako bat da (53.000 km²)[2].
Hiri nagusiak Barnaul, Omsk, Tomsk, Novosibirsk, Tiumen, Surgut eta Pavlodar dira.
Erreferentziak
- ↑ West Siberian Plain[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ Great Vasyugan Mire Greenpeace.org
Kanpo estekak
Kategoriak:
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2022
- Errusiako geografia
- Siberiako geografia
- Altai kraia
- Krasnoiarsk kraia
- Txeliabinsk oblasta
- Kemerovo oblasta
- Kurgan oblasta
- Novosibirsk oblasta
- Omsk oblasta
- Sverdlovsk oblasta
- Tomsk oblasta
- Tiumen oblasta
- Altaiko Errepublika
- Khakasia
- Tuva
- Khanty-Mansi
- Jamalia-Nenetsia
- Banaketa fisiografikoak