Carlos Terribili
Carlos Terribili | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Alberto Terribili |
Jaiotza | Caballito (Buenos Aires), 1936ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | 2016ko abuztuaren 21a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, marrazkilaria, muralist (en) eta margolaria |
Carlos Terribili ( Buenos Aires, 1936ko abuztuaren 5 – 2016ko abuztuaren 21) argentinar horma-irudigile, afixagile eta irudigile izan zen. Haren bizitzan 350 erakusketa baino gehiago egin zuen: Argentinan, Mexikon, Perun, Venezuelan, Uruguain, Ameriketako Estatu Batuetan, Kuban eta Espainian. 2007an «Buenos Airesko Hiri Autonomoaren Hiritar Ospetsua» izendatu zuten.[1] 2008an «Kulturaren Pertsona Nabaria».[2]
Biografia
Carlos Terribili Belgranoko Arte Ederren Eskola Nazionaletan eta Prilidiano Pueyrredón Arte Ederren Eskola Nazionalean ikasi zuen. Bigarren horretan, besteak beste, irakasle hauek izan zituen: Ideal Sánchez, Luis Barragán, Onofrio Pacenza, Juan Batlle Planas, Héctor Cartier eta Víctor Chab. Terribilik inoiz ez zuen lehiaketetan esku hartu. Bere lanak beti herri-borrokekin eta gizarte-aldarrikapenekin egon ziren lotuta. Irakasle ere aritu zen, Estímulos de Bellas Artes institutuan, Buenos Airesko zaharrenetariko bat.
Lana
Bere lan-esparru nagusiak erretratuak eta afixak izan ziren. Marrazkiak egin zituen hainbat egileren testuen gainean: Atahualpa Yupanqui, Jorge Luis Borges, Armando Tejada Gómez, Homero Expósito, Héctor Negro, Horacio Guaraní, Raúl González Tuñón, Nicandro Pereyra, Hamlet Lima Quintana, Osvaldo Pugliese, Celedonio Flores, Homero Manzi, Enrique Santos Discépolo, Alfredo Gobi, Astor Piazzolla, Domingo Zerpa, Elvio Romero, Elías Castelnuovo eta beste asko.
Horma-irudigile gisa bere lanak garrantzi handia du. Bere lanak Argentinako, Espainiako, Kubako eta Boliviako museoetan ikus daitezke.
Hedabideetan ere jardun zuen, bereziki La Prensan eta Tucumángo Norten.
Erreferentziak
- ↑ http://parlamentario.com/noticia-15092.html
- ↑ http://parlamentario.com/noticia-15092.html. Parlamentario.com (30/5/2008).
Kanpo-estekak
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Carlos Terribiliri.
- (Gaztelaniaz):Carlos Terribiliren biografia.
- (Gaztelaniaz):Carlos Terribiliren webgune ofiziala.