Osvaldo Pugliese

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osvaldo Pugliese

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1905eko abenduaren 2a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1995eko uztailaren 25a (89 urte)
Hobiratze lekuaLa Chacarita hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoatango music (en) Itzuli
Argentinako tangoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaOdeon
EMI
Philips
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaArgentinako Alderdi Komunista

IMDB: nm1099506 Facebook: osvaldopugliese Spotify: 2HO9rAU2R7CRnmhx0ytN41 Musicbrainz: 813a79f0-1878-466a-831b-cec332ba510c Songkick: 159465 Discogs: 777492 Find a Grave: 7306191 Edit the value on Wikidata

Osvaldo Pedro Pugliese (Buenos Aires, 1905eko abenduaren 2a - Buenos Aires, 1995eko uztailaren 25a) argentinar piano jotzaile, musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen. Haren musika ideiengatik, teknika aberastasunarengatik, eta emozioen ñabardura ugari eskaintzeko gaitasunagatik, tangoaren estilista handienetakotzat daukate, batez ere piano-jotzaile gisa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ángel D'Agostinorekin lehenbizi, eta Vincenzo Scaramuzzarekin gero, egin zituen musika-ikasketak. 1926an Roberto Firpo taldearekin hasi zen jotzen, 1927an Pedro Maffiaren seikotearekin, eta 1929an Elvino Vardarorenarekin, Aníbal Troilo eta Alfredo Dobbirekin batera, besteak beste. 1934, 1935 eta 1936. urteetan Pedro Laurenz, Roberto Firpo eta Miguel Calóren orkestretan jo zuen, hurrenez hurren. Azkenik, 1939an, bere orkestraren buru jarri zen Nacional de Buenos Aires kafetegian.

1943an lehen diskoa grabatu zuen, "El rodeo" eta "Farol" abestiekin. Kontzertu asko eskaini zituen Argentina eta Uruguaiko kafetegi, irrati, zinema, antzoki eta telebistetan, eta bi kontzertu-bira handi egin zituen bere orkestrarekin, bata 1960an, Sobietar Batasunean eta Txinan zehar, eta bestea 1965ean, Japonian.

Musikagile gisa 1940ko hamarkadan egin zituen obrarik biribilenak: La Yunba (1943), Negracha (1942), Malandraca (1948).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]