Edukira joan

Apries

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kilkerra (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:04, 28 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Apries

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. VII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 567 ( urte)
Hobiratze lekuaSais
Familia
AitaPsametiko II.a
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXVI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Apriesen obeliskoa, Erromako Minervaren plazan
Jauregiaren hondakinak, Menfis.

Haaibra Uahibra edo Apries (K.a. 589-K.a. 570, Egiptoko XXVI. dinastiako laugarren faraoia izan zen.

Apries (grezieraz Απριης), Herodotok eta Diodoro Sikulok ematen dioten izena da. Manetonen Uafris (Ουαφρης)ekin lotzen da, hark, errege honek 19 urteko erregealdia izan zuela esan zuelarik, Sexto Julio Afrikanoren epitomearen arabera, edo 25, Eusebio Zesareakoaren arabera. Biblian, Jeremias 44:30en, Hofra deitua da.

Apriesek, bere aita Psametiko II.aren tronua heredatu zuen, bere arrakastarik gabeko kanpaina militarra jarraituz. Judako erreinuan parte hartzeko zapuztutako saiakeren jarraian, Asuango bere soldaduen matxinada bat gertatu zen. Libia greziarren erasoetatik babesteko kanpaina batek ere porrot egin zuen, eta itzulian zetozen tropek, errege boterearen aurka borrokatu zuten.

Ekialdeko erregeei lagundu zien hazi eta hazi ari zen Babiloniako inperioaren boterearen aurka, garai honetan oso boteretsua izan zena. Juduen presoaldia eta Jerusalemen hartzea, biztanleria, Babiloniara bidaliz, Apriesen erregealdian gertatu zen, K.a. 586an. Askok, Egiptora ihes egin zuten, beste herri batzuen artean, Elefantinan finkatuz.

K.a. 570ean, faraoiak, Zireneko tokiko buruzagi bati lagundu zion, greziarren aurkako bere borrokan. Erregeak, bere jenerala zen Ahmose bidali zuen, baina honek, bere burua errege izendatu zuen. Apries erbesteratu egin zen, eta babiloniar armada batekin itzuli zen arren, garaitua izan zen.

Apries, bere oinordeko izan zen Ahmose II.aren aurkako gatazkan hila izan zen, bere burua faraoi izendatu zuen antzinako jenerala. Ahmosek berak lurperatu zuen, errege gisa, Saisen.

Eusebio Zesareakoak, Tales Miletokoaren eklipsea K.a. 585ean kokatu zuen, Apriesen erregealdiaren zortzi edo hamabigarren urtean.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apriesek, bere errege jauregia, Menfisen eraiki zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Psametiko II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXVI. dinastia
Ondorengoa
Ahmose II.a