Luxenburgoko lorategiak
Luxenburgoko lorategiak | |
---|---|
Jardin du Luxembourg | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 6. barrutia |
Koordenatuak | 48°50′49″N 2°20′14″E / 48.8469°N 2.3372°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1612 |
Kudeatzailea | Parisko Udala |
Izenaren jatorria | Luxenburgoko Jauregia |
Arkitektura | |
Azalera | 23 ha |
Webgune ofiziala | |
Luxenburgoko lorategiak (frantsesez: Jardin du Luxembourg) Parisen dagoen Luxenburgoko Jauregiaren lorategia da. Jauregia eta lorategia bera Frantziako Senatuari dagozkie. 6. barrutian kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa hiltzerakoan bere alargun Maria Medici semearen erreginaordea bihurtu zen. 1612an Pineyko Dukearen (François de Luxembourg) Hôtel particulier jauregia eta inguruko lurrak erosi zituen eta lorategia eraikitzeari ekin zion. 1612an bertan 2.000 zumar landatu zituen eta bere jaioterria zen Florentzian zeuden bezalako lorategiak sortzea agindu zuen. Tommaso Francini izan zen lorezain nagusia. 1620 urtean Medici iturria eraiki zen. 1630an lur gehiago erosi eta lorategiak handitu zituen, diseinu berria Jacques Boyceau-ri aginduz. Hurrengo monarkek ordea lorategiak alde batera utzi zituzten eta ez zen berrikuntzari egin.
Frantziako Iraultzaren ondoren Jean Chalgrin arkitektoak lorategia berritzeko ardura hartu zuen. Medici iturria berreraiki zuen eta frantziar estiloko lorategiak eraiki zituen. 1848an pertsonen eskulturak ezartzen hasi ziren, hasieran Frantziko erreginenak eta 1880 eta 1890 hamarkadetan idazle eta artisten eskulturak. 1865 urtean l'Abbé de l'Épée kalea luzatu zen eta lorategiak bitan banatu zituen. Axzalera txikitu egin zen orduan eta Medici iturria mugitu beharra ere izan zen. XIX menderako jadanik lorategiak bazituen hainbat eraikin, maiorette antzokia, musika kioskoa, negutegiak, erletokia, orangerie-a... fruitu-baratze bat eta larrosa lorategia ere bazeuden.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luxenburgoko lorategiak giro lasaiarengatik dira ezagun. Zuhaitz lerroek inguratutako etorbide luzeak ditu eta ehun eskultura inguru ere bai. Putzu zirkular bat du, barnean eskala txikiko belaontzien modeloak daude. Txontxongiloen antzokia ere badago eta Mediciren iturriak ere bertan dirau.
Hainbat ekintza egiten dira bertan. Erlezaintza eta baratze eskolak ematen dira Davioud pabiloian. Baratzeak 1000 fruitu arbola ditu eta sagarrondo eta madariondoen bilduma handia du. Gaur egungo orangeriea 1839an eraiki zen. Bertan 180 zuhaitz espezie gordetzen dira negu partean, udaberrian lorategira ateratzen direnak; zitriko ugari, datil-palmondoak, heriotzorriak, mingranondoak... 250 eta 300 urte dituzten laranja mingotsak ere badira. Negutegiak XVIII mendean eraiki ziren, lorategiak apaintzeko lorean hazten dira bertan. 1838tik aurrera 10.000 orkideatako bilduma du.
Kirolak egiteko ere badira tenis eta saskibaloi kantxak, Jeu de paume jokalekua, eta borroka arteak ere praktikatzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lorategiak Jauregiaren aurrean.
-
Medici iturria.
-
Belaontziak putzuan.
-
Orangerie.
-
Orangerie barnealdea.
-
Davioud pabiloia.
Eskulturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Askatasunaren Estatuaren modeloa.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helbidea: 15 Rue de Vaugirard, 75291 Paris, Frantzia
- Ordutegia:
- Neguan 8:15 - 16:30
- Udan: 7:30 - 21:30
- Geltokia: Luxembourg