Roy Orbison
Roy Orbison | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vernon, 1936ko apirilaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Nashville, 1988ko abenduaren 6a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Barbara Orbison (en) (1969ko martxoaren 25a - 1988ko abenduaren 6a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of North Texas (en) Paxon School for Advanced Studies (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, kantugilea eta egile abeslaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Traveling Wilburys (mul) |
Genero artistikoa | rock countrya Rockabillya |
Ahots mota | baritenor (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Sun Asylum Records MGM Records London Recordings (en) Mercury Records (mul) PolyGram (mul) Virgin Records |
royorbison.com | |
|
Roy Kelton Orbison, Roy Orbison gisa ezagunagoa, baita ere Lefty Wilbury gisa, (Vernon, Texas, 1936ko apirilaren 23a - Hendersonville, Tennessee, 1988ko abenduaren 6a) estatubatuar kantari eta musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]13 urte besterik ez zituen lehen taldea sortu zuenean, eta hasieratik, bere ahots beroak eta egiten zituen abesti bitxiek arrakasta handia izan zuten. 50eko hamarkadan grabatu zituen lehen abestiak, baina benetako arrakasta 60ko hamarkadaren lehen rtean, edo lehen urteetan, izan zuen. Urte haietan europarrei, batez ere Beatles taldeari aurre egiteko gai zen estatubatuar bakarrenetarikoa zen Orbison. Europan izan zenean, Beatlesekin batera kontzertua ere egin zuen, baina 1965ean hasi zen Roy Orbisonen aro beltza: diskoetxez aldatu zuen eta bere diskoen salmentak gutxitzen hasi ziren; gazteek beste zeozer nahi zuten, gauza berriak, eta Orbison-en ahotsa iraganari lotuta zegoen.
1966an bere emaztea hil zen errepide-istripu batean eta 1968an, 13 eta 8 urteko semeak, etxean izandako sutean. Bistan arazoak zeuzkan eta benetako eragozpenak zituen eszenariora igotzeko argien min egiten ziotelako. Urte benetan beltzak izan ziren, baina berak musika egiten segi zuen, tartean gero oso ezagunak egin ziren abestiak.
70eko hamarkada ere oso txarra izan zen Roy Orbisonentzat. 80ko hamarkadaren hasieran, ia erretiratuta eta ahaztuta zirudienean, zineak itzuli zion ospeaeta arrakasta. David Lynch zuzendariaren Blue Velvet pelikulak, baina batez ere Pretty Woman filmak berriro jarri zuten musikaren gailurrean. Country, rockabilly, pop, rock eta, batez ere, balada zoragarriak egin zituen. 1988an, berriro goi-goian zegoen kantari estatubatuarra. Bob Dylan, Tom Petty, George Harrison eta Jeff Lynne-kin batera, Traveling Wilburys taldea osatu zuen. Bi disko grabatu zituen eta arrakasta handia izan zuten, baina berriro zorte txarra: 52 urte zeuzkala berriro mundu guztia bere abestiak entzuten ari zela, infartu batek eraman zuen. 52 urte zituela hil zen, bere karreraren une onenean.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio albumak
- Lonely and Blue (1961)
- Roy Orbison at the Rock House (1961)
- Crying (1962)
- In Dreams (1963)
- Oh, Pretty Woman (non-US) (1964)
- There Is Only One Roy Orbison (1965)
- Orbisongs (1965)
- The Orbison Way (1966)
- The Classic Roy Orbison (1966)
- Roy Orbison Sings Don Gibson/Sweet Dreams (Africa) (1967)
- Cry Softly Lonely One (1967)
- Roy Orbison's Many Moods (1969)
- Hank Williams the Roy Orbison Way (1970)
- The Big O (1970)
- Roy Orbison Sings (1972)
- Memphis (1972)
- Milestones (1973)
- I'm Still in Love with You (1975)
- Regeneration (1976)
- Laminar Flow (1979)
- Class of '55: Memphis Rock & Roll Homecoming (Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Carl Perkinsekin batera) (1986)
- In Dreams:The Greatest Hits (1987)
Hil ondorengo albumak
- Mystery Girl (1989)
- King of Hearts (1992)
- One of the Lonely Ones (2015)
Remix albumak
- A Love So Beautiful (The Royal Philharmonic Orchestrarekin) (2017)
- Unchained Melodies (The Royal Philharmonic Orchestrarekin) (2018)