Aakenusjärvi

Koordenatuak: 67°44′56″N 24°29′35″E / 67.749°N 24.493°E / 67.749; 24.493
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aakenusjärvi
Datu orokorrak
Garaiera226 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak67°44′56″N 24°29′35″E / 67.749°N 24.493°E / 67.749; 24.493
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakKittilä
HustubideaAakenusjoki ibaia

Aakenusjärvi aintzira Kittilä udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da. Muonioko mugatik gertu dago, Äkäsjärvi aintziratik pare bat km-ra eta Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalaren mugan, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen parke nazionalaren mugan, hain zuzen; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak bezalako hegaztiak aurki daitezke.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Pallas-Yllästunturi Parke Nazionaletik datorren Aakenusjoki ibaiak betetzen eta husten du aintzira, gero Ounasjoki ibaitik Botniako Golkoraino iristeko. Gutxi gorabehera, azarotik maiatzera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]