Abel Azcona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abel Azkona» orritik birbideratua)
Abel Azcona

(2018)
Bizitza
JaiotzaMadril1988ko apirilaren 1a (35 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaLisboa
New York
Hezkuntza
HeziketaIruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista eszenikoa, argazkilaria, eskultorea, idazlea eta contemporary artist (en) Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaArte kontzeptuala
performance artea
Arte garaikidea
process art (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

abelazcona.art
IMDB: nm5222128 Twitter: abelazcona Edit the value on Wikidata

Abel Azcona (Madril, 1988ko apirilaren 1a) artista ospetsu eta polemikoa da, performancean espezializatuta. Madrilen jaio arren, Iruñean bizi izan denez egun gutxi zituenetik, euskal artistatzat hartzen da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azcona bazterketa egoeran daudenentzako klinika madrildar batean erditu zuen amak 1988an, bertan utzi zuelarik semea. Amaren orduko bikotekideak umea hartu eta Iruñera eraman zuen. Han hazi zen eta beranduago adoptatu zuen familia ultrakatoliko batek.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere biografiari loturiko gaiak lantzen ditu ekintza artistikoetan: sexu-abusuak, drogak, prostituzioa, mina… baita bestelako gai politiko-sozialak ere bai: Palestinako lurralde okupatuak, errefuxiatuak, 1936ko Gerrako desagertuak…

Liburu ugari argitaratu ditu eta 80 herrialde baino gehiagotan erakutsi ditu bere obra artistikoak: Koranaren orriak jan ditu; galerian biluzik jarri eta bere gorputzarekin nahi dutena egiteko eskatu die ikusleei; kargaturiko pistola baten aurrean eseri da, mehatxu egin dioten kolektiboei adieraziz tiro egin diezaioketela; "pederastia" hitza idatzi du ostia kontsakratuak erabiliz; “Make America Great Again” tatuatu du ipurtzuloan[1]

2015ean haren Desenterrados («lurpetik atereak») erakusketak muturreko katolikoen protestak eta salaketak eragin zituen, bereziki «pederastia» hitza 242 ostiekin idazteagatik. Ondorioz, aurkariek erakusketa kentzea eskatu zuten, eta erakusketa salatzeko arrosarioak, mezak eta elkarretaratzeak antolatu zituzten.[2] Halaber, heriotz mehatxuak jaso izan ditu.[3] Abokatu Kristauen Elkarteak erakusketaren aurkako kereila jarri zuen.[4] Iruñean (Nafarroa Garaian) bizi da.

Artistaren ekintza batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonak bere lanetan probokazioa erabiltzen du, jendearengan erreakzio bat eragiteko. Hona hemen ezagunenak egin direnak:

  • 2015eko martxoan, Iruñeko goi mailako arte irakaskuntza publikoa defenditzeko, kalean biluzik perfomancea egin zuen. Iruñeko udaltzainekin arazoak izan zituen, eta 300 euroko isuna jarri zioten. Artistaren esanetan poliziek bortizkeriaz tratatu zuten.[5]
  • 2015eko maiatzean Enterrados («lurperatuak») perfomancea antolatu zuen, 1936ko gerran fusilatuak eta haien familiak omentzeko.

Obra idatzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]