Toribio Altzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toribio Altzaga

Bizitza
JaiotzaDonostia1861eko apirilaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1941eko maiatzaren 27a (80 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 317

Toribio Altzaga Anabitarte (Donostia, 1861eko apirilaren 16a - ib., 1941eko maiatzaren 27a) euskal idazlea izan zen. Batez ere antzerkigintza landu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Karlistaldia zela eta, Ziburura joan eta han ikasi zuen batxilerra. Mutil koxkorretan, Ziburun bertan, Iriyarena gaztelaniazko komedian esku hartu zuen Martzelino Soroaren agindupean, eta handik aurrera antzertiari lotu zitzaion behin betiko.[1]

Lapurdiko herri horretan hasi zen idazten 1888an antzeztu zen bere lehen euskal obra: Aterako gera. Martzelino Soroak urraturiko bideari jarraitu zion, antzerkiarekin zerikusia duten lanei etengabe ekinez. 1915ean Donostiako «Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola» delakoa zuzentzeko hautatu zuten. Bertako taldearekin antzezten zituen obrak ez ziren Donostian bakarrik ematen, probintzia osora zabaltzen ziren, euskal giroa eta grina non-nahi sortuz.

Altzagaren antzerkiak, bestalde, behin eta berriro antzeztu dira Euskal Herri osoan. Asko idatzi zuen: operak, komediak, itzulpenak eta abar, guztia euskaraz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patri Urkizu[2] Toribio Altzagaren antzerkigintzaren inguruan (Ahotsak.eus proiekturako)

Kritikarien iritziz, Toribio Altzagak goratu egin zuen euskal antzerkia bere aurrekoek utzitako maila apaletik, halako gaitasun eta duintasunera ekarriz.

Altzagak antzerki laburrean erakusten du bere balioa, bai egoera eta bai pertsonaien erabileran. Jendeari barre eragiten zion elkarrizketaren bizitasunaz baliaturik. Altzaga ez da murgiltzen ez obra luzean, ez traman, eta ez katramilan.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen haietariko batzuk: Santo Tomase´ko feriya (1892); Axentxi ta Kontxexi (1914); ; Oleskari berriya (1916); Txiribiri (1918); Ramuntxo, Pierre Lotiren eleberriaren moldaketa (1920); Andre Joxepa Tronpeta (1921), Eleizatxo´ko ardazlea, Arpuxa kalian, Bost-urtian (1922); Etxietan, Zalaparta, Amantxi, Tan tarrantan, Zanpantzar (1923); Neskazar (1924); Burruntziya (1931), etab. Orobat opera libretoak idatzi zituen: Txanton Piperri (1899), Anboto (1909) eta Gli cornamenti (argitaragabea). Halaber, 1926an Shakespeareren Macbeth itzuli zuen, Irritza izenburupean antzeztuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Toribio Alzaga Anabitarte» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).
  2. «Toribio Altzagari buruzkoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Toribio Altzaga