Abraham Abulafia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abraham Abulafia
Abraham abulafia.jpg
Bizitza
Jaiotza Zaragoza1240
Herrialdea  Espainia
Heriotza Comino eta Sizilia1292 (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak hebreera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, zientzialaria, errabinoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa

Abraham ben Samuel Abulafia (hebreeraz: אברהם בן שמואל אבולעפיה‎; Zaragoza, 1240-Comino, 1291 eta gero), aragoiar rabbia izan zen, "Kabala profetikoa" eskolaren sortzailea.[1]

Gaztetan Tuteran bizi zen eta 1260an Lur Santua aldera joan zen. 1271 eta 1273 artean, Italian, Bartzelonan eta Grezian bizi zen. Estasi mistiko bat izan ondoren, 1280an Erromara joan zen Nikolas III.a aita santua judaismora aldatzeko asmotan.[2] Aita santua bera ailegatu baino lehen hil zen eta Abulafia frantziskotarren eskolan 28 egun eman ondoren, ia sutzarrean amaitu zen. Sizilian zegoela, Mesias 1290. urterako etorriko zela zabaldu zuen. Bere burua ere aldarrikatu zuen mesias. 1273an Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuari buruzko Sefer ha-Ge’ulah izeneko iruzkina idatzi zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Jewish Encyclopedia Abulafia Abraham Ben Samuel .
  2.   Giulio Busi eta Elena Loewenthal (1995) Mística hebraica Torino: Einaudi 175. orrialdea .
  3.   Gershom Scholem (1965) Principales tendencias en el misticismo judío Milano 181. orrialdea .


Biografia
Aragoi
Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.