Adaptazionismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugaztunen ureko adaptazioa

Biologian, adaptazionismoa ezaugarri gehienak hautespen naturalaren bidez eskuratu diren adaptazio optimoak direla esaten duen ikusmoldea da. John Maynard, W.D. Hamilton, Richard Dawkins eta Daniel Dennett bezalako biologilariek pentsamendu honi eutsi diote. Aurkako aldetik, Stephen Jay Gouldek edo eta Richard Lewontinek adaptazionismoaren kritika egin dute.

Adaptazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adaptazio hitzak biologian hiru esanahi desberdin ditu[1]. Lehenengoa, organismoak inguruneari moldatzea ahalbidetzen duen prozesu ebolutiboa da, biziraupena luzatuz eta haren ugaltze probabilitatea handituz. Bigarrena, populazio bera prozesuan zehar lortutako egoera da. Hirugarrena, ezaugarri fenotipikoa da, banakoan ekintza funtzional bat burutzen duena eta hautespen naturalaren bidez, denboran zehar mantentzen edota eboluzionatzen duena.

Organismoek egokitzeko erraztasuna izan behar dute, hazkuntzan zehar hainbat ingurumen-erronkari aurre egin behar diotelako.[2][3] [4]

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adaptazioak eta espeziazioak espezieen dibertsitatea azaltzen duten prozesuak dira. Espeziazioa, espezie berri bat sortzeko prozesua da eta normalean, ugalketa isolamenduaren ondorio izaten da.

Adaptazioa ez da beti zertan izan inguruneari moldatzeko fenotipo ideal bat. Are gehiago, eskuratutako ezaugarriak estrukturalak, jokabidezkoak edo fisiologikoak izan daitezke, baina guztiek organismoari bere habitatean bizirauten eta ugaltzen laguntzen diote.

  • Estrukturalak, ezaugarri fisikoak dira, hala nola; forma, barne-antolaketa, kolorea...
  • Jokabidezkoak, hereditarioak diren instintuak edo ikasteko ahalmen neuropsikologikoak dira. Adibidez; janaria bilatzea, ugalketa eta ahoskera.
  • Fisiologikoak, organismoak funtzio espezialak (pozoia sortzea, lirdinga jariatzea eta fototropismoa), zein ohikoak (hazkuntza eta garapena, tenperaturaren erregulazioa, ioien oreka eta homeostasia) burutzea ahalbidetzen dituztenak dira.


Honela definitzen du adaptazioa Theodosius Dobzhansky, biologo ebolutiboak:

  1. ''Adaptation is the evolutionary process where by an organism becomes better able to live in its habitat or habitats."[5]
  2. ''Adaptedness is the state of being adapted: the degree to which an organism is able to live and reproduce in a given set of habitats.''[6]
  3. ''An adaptive trait is an aspect of the developmental pattern of the organism which enables or enhances the probability of that organism surviving and reproducing.''[7]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitaten aldaketak eragindakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Darwinen aurkikuntzaren ostean, ikusi zen erlazio estu bat zegoela organismoen eta habitaten artean. Klima aldatzean habitata aldatzen da eta habitata aldatzean biota ere aldatzen da. Bestalde, habitatak biotako aldaketen menpe daude: adibidez, beste lekuetako espezieen inbasioa. Habitat baten espezieen kopuru erlatiboak etengabe aldaketak izaten ditu. Habitata aldatzen denean hiru gauza gerta dakizkioke bertako populaziori: habitat tracking[8], aldaketa genetikoa edo desagerpena. Izan ere, hiru gertaerak bata bestearen ostean gerta daitezke baina aldaketa genetikoa soilik adaptazioak ekar dezake.[9] Habitata aldatzean, populazioak toki egoki batera mugitzen dira; erantzun hau, habitat tracking izenekoa, oso tipikoa da intsektu hegalarietan edo ozeanoko organismoetan, mugitzeko ahalmen handia daukatelako. Habitat tracking-ak azaltzen ditu erregistro fosiletako gelditasun periodoak (oreka puntualeko teoria).[10]

Aldaketa genetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazioak aldaketa genetikoa jazotzen du hautespen naturalak eta mutazioek aldakortasun genetikoan eragiten dutenean,[11] eta horrela egoera desberdinei genetikoki moldatzen dira. Emaitza estrukturak edo aktibitate fisiologikoko erregulazioak izan daitezke. Adaptazioaren prozesua ez da inoiz bukatzen biotak eta habitatak etengabe aldatzen ari baitira.[12] Denbora iraganik ingurunea pixka bat alda daiteke eta horrek espezieak ongi adaptatzea ahalbidetzen du. Baina batzuetan, aldaketa horiek oso azkar ematen dira eta orduan, espezieak gero eta gutxiago egokituta egotea ekartzen du. Honela ikusita, adaptazioa jarraipen prozesu genetiko bat da, zein momentu guztietan puntu finko batera joaten den, baina bereziki populazioa toki hobe batera mugitu ezin duenean. Nolako egoera demografiko espezifikoak, halako aldaketa genetikoak izatea nahikoa izango litzateke populazioa arrisku egoera batetik ateratzeko, prozesu horri eboluzio erreskatea deritzo. Ingurune egonkor batean egon arren, espezieak etengabe adaptatzen egon behar dira beren mailan mantentzeko (Leigh Van Valen). Fenomeno hau Erregina Gorriaren hipotesian ikus daiteke (bizkarroi-ostalari harremana).[13]

Ko-adaptazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie baten desagerpena beste espezie baten bizitzarekin oso estu lotuta egon daiteke ko-eboluzioan. Espezie baten adaptazio berriak beste espeziak dituen ezaugarrietan eragin zuzena dauka, harreman hau dinamikoa eta zenbait kasutan miloi urteko ibilbidea jarrai dezake (loreen eta intsektu polinizatzaileen arteko harremana, esate baterako)[14][15].

Mimetismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Mimetismo

Mimetismoa, inguruan dituzten beste izaki batzuen kolorea edo itxura hartzeko, jokabidea, hotsa edo usaina imitatzeko eta kokapen berean egoteko animalia eta landare batzuek duten ahalmena da. Harrapakarien erasoetatik babestea edo erasoa arrakastatsuagoa izatea helburu du. Adibidez, liztor arriskutsuen itxura hartzen dute lepidoptero, diptero eta koleoptero zenbaitek. Batzuetan espezie imitatzailearen mimetismoak espezie modelo edo imitatuari ere abantailak ekartzen dizkio.[16]

Adaptazio kaltegarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adaptazioek beren alde txarra daukate, moldapenak ezin dira perfektuak izan: zaldien hankak larretan korrika egiteko oso onak dira, baina ezin dute bizkarrean hatz egin; ugaztunen ilea tenperatura mantentzeko baliogarri da, baina ektoparasitoentzako habia da. Adaptazioak funtzio desberdinak jorra ditzake eta haien artean suntsikorrak izan daitezke.[17] Bestalde, gauza kontrajarriak ezin dira aldi batera optimizatu, hala nola, ostrukek hegaztien artean korrika egiten azkarrenak dira, hanketako giharrak oso indartsuak eta garatuta dituztelako, baina horrek hegan egitea galarazten die.

Irlandar oreinaren (Megaloceros giganteus) adarrak, batzuetan, larregi handiak izaten ziren. Oreinen adar tamainak alometria erlazio bat jarraitzen du gorputzarekin. Adarrak harrapakarien kontra defendatzeko eta urteroko ugalketa erritualean arrakasta izateko baliogarriak dira. Baina, hori kenduta adarrak banakoaren biziraupenerako traba suposatzen du.

Zenbat eta adar handiagoak izan, hainbat eta zailtasun gehiago izango ditu mugitzeko. Gainera, adarrak sortzeak baliabide gastu ikaragarria suposatzen du.[18]

Beste adibide bat, ugaltze aldietan izaki bizidun batzuen kolore biziak harrapakarietatik ezkutatzeko zailtasunak dakarzkie. Hona hemen bizitzeko arriskua eta ugaltzeko premiaren arteko balantza. [19]

Errekako arrabioak gorputz fin eta luzeak dituzte, mendietako errekako ertzetako lasterretan bizitzeko aproposak. Gorputz luzanga desabantaila bat dauka, lehortzeko arrisku handia daukate beren habilidadeak murriztea eragiten duena; ernalkortasunean ere eragin negatibo dauka.[20]

Adaptazio adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koalek eukalipto zuhaitzek hornitu diezaieketen janari bakarrari adaptatu dira. Eukaliptoak proteinetan oso eskasak dira eta zenbait animalientzako toxikoak dira. Eukaliptoa digeritzeko ahalmena izatea adaptazio bat da, lehia gutxiko janari iturri bat eskuratzea ahalbidetzen duena.
  • Pozoitsua ez den eskarlata suge erreginak koral sugearen koloreak eta patroiak imitatu ditu, alegia mimetismo adaptazio mota bat. Modu honetan, harrapakariek koral suge hilgarri bat dela pentsatzen dute eta, hortaz, ez diote erasotzen.
  • Rubi koloreko kolibria orojalea da, hau da, landareak zein animaliak jateko gai da. Txori hau, intsektu txikiak, adibidez, erlea, eta landaretako nektarra jatera adaptatua dago. Adaptazio honek janaria habitata iturritik lortzea ahalbidetzen dio.
  • Galapagoetako hamalau txori espeziek jatorri bera daukate. Beren arteko desberdintasun bakarra mokoetako zorroztasuna da, janariaren eta habitataren araberakoa dena. Adaptazio prozesuaren adibiderik onena da.
  • Txinako kopetedun oreinak ahotik ateratzen diren legatinak dituzte, arrak ugalketa denboraldietan beren artean lehiatzeko erabiltzen dituztenak.
  • Txikori belarrak modu oso eraginkorrean eboluzionatu du bere hazien zabaltzeko erari dagokionez: bere biloaren bitartez haziak kilometrotan barrena igor ditzake.
  • Pinguinoak laster eta ondo igeri egitera moldatuta daude beste hegaztiekin alderatuta, baina ezin dute hegan egin.

Adaptazioak ez diren banakoen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hare gainean igeri egiten dutelako, hankak bestigio bihurtu dituen musker espezie bat.

Ezaugarri batzuk adaptazioak ez direla dirudite, hau da, alboragarria edo neutrala den efektua daukate ingurumenean bizitzeko trebetasunean. Ezaugarri guztiak ez dute zertan funtzional izan: Gouldek eta Lewontinek "spandrels" deitzen diete ezaugarri horiei.[21] Beste posibilitate bat da, ezaugarria, organismoaren eboluzioaren historian zehar, iraganean adaptazio bat izan zela, baina habitataren aldaketa baten ondorioz, adaptazio hori ez beharrezkoa bilakatzea edo gaizki moldatuta egotea. Adaptazio asko aztarna organoak izaten bukatzen dute, arbasoetan funtzio garrantzitsuak egiten zituztenak baina gaur egungo organismoetan ezertarako balio ez duten hondarkiak dira. Aztarna estruktura hori organismoarentzat energia gastu handia suposatzen badu eta funtziorik ez badu, denbora pasata desagertu daiteke. Hala nola, azkenaginak.[22]

Adaptazionismoaren kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qatar-ko Akazia bat haizearen ondorioz etzanda.

Adaptazionismoaren kontrako eraso gehienak bere estatutu zientifikoarekin erlazionatuta egon dira. Eztabaida Gould eta Lewontin-en kritika klasikoarekin garatu egin da The Spandrels of San Marco lanean, adaptazionismoaren programak ezin duelako hautespen naturala ez diren faktore ebolutiboak kontuan hartu, bere ikerketaren argumentazioagatik. Bere argumentazioa soilik azalpen adaptatiboetaz edo suposatzen dituzten bitartekariez baliatzen da. Hori dela eta, adaptazionismoa errefusatu genezake, aldaketa ebolutibo guztiak adaptazioa ez direla esanez edo eboluzioa hautespen naturalaren produktua ez dela baieztatuz, gizakien mentoia ez duela ingurunearekiko beharrei erantzuten eta beste faktoreei esker eboluzionatu delako argumentua erabilita. Baina adaptazionismoa organismoari bizi irauteko edo ugaltzeko probabilitatea emendatzen dioten azalpen adaptatiboen bitartez aurka egiten du, bere eboluzioa hautespen naturalaren ondorioa izan dela azaltzen dutenak.

Adaptazionistek ezaugarri guztietan funtzio optimoa bilatzen dute, eta aurkitzen ez dutenean, paradigma berean beste azalpen bat bilatzen dute, behin eta berriz azalpen adaptatibora itzultzen. Adaptaziotik at dauden azalpenak saihesten dituzte sistematikoki eta azterketa sakonen beharretik aldentzen dira jarrera horrekin, azalpen falta jakintza faltari leporatuz.

Hortaz, Gould eta Lewontin ikuspuntu plural bat planteatzen dute izaki bizidunen forma, funtzio eta jokabidean barneratzeko:

Hautespen naturala soilik ez litzateke ezaugarri guztien agerpenaren jatorria. Horietako batzuk populazio baten aldaketen ondorioz agertutako alelo determinatu bat izan daitezke, aldakortasun genetikoaren ondorioa edo gene berbera partekatzen dituzten banakoen zorizko desagerpenaren ondorioa. Bestetik, ezaugarri batzuk ez lituzkete oinarri genetikorik, baizik eta organismoa ingurumenera moldatzeko doikuntza, hots, noranzko berberarekin jotzen duen haizearen menpe egon diren zuhaitzek forma arkatua hartzen duten moduan.[23]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GINNOBILI, Santiago  and  BLANCO, Daniel. 'Gould y Lewontin contra el programa adaptacionista: elucidación de críticas'. Sci. stud. [online]. 2007, vol.5, n.1, pp.35-48. ISSN 1678-3166.  http://dx.doi.org/10.1590/S1678-31662007000100003.
  • Hull, David L. (1982). "Philosophy and biology". In Fløistad, Guttorm. Philosophy of Science. Contemporary Philosophy: A New Survey. 2. The Hague: Martinus Nijhoff Publishers; Springer Netherlands. doi: 10.1007/978-94-010-9940-0. ISBN 978-90-247-2518-2[24]. LCCN 81003972. OCLC 502399533.
  • Pittendrigh, Colin S. (1958). "Adaptation, Natural Selection, and Behavior". In Roe, Anne; Simpson, George Gaylord. Behavior and Evolution. New Haven, CT: Yale University Press. LCCN 58011260. OCLC 191989
  • Darwin, C. The origin of species. 6. ed. London: John Murray, 1872.
  • Dawkins, R. Universal Darwinism. In: Bendall, D. S. (Ed.). Evolution from molecules to men. Cambridge: Cambridge University Press, 1983. p.
  • Monod, Jacques (1971). Chance and Necessity: An Essay on the Natural Philosophy of Modern Biology. Translation of Le hasard et la nécessité by Austryn Wainhouse (1st American ed.). New York: Knopf. ISBN 978-0-394-46615-6. LCCN 77154929. OCLC 209901.
  • Orzack, S.H.; Sober, E.R., eds. (2001). Adaptationism and Optimality. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-59166-9.
  • Pittendrigh, Colin S. (1958). "Adaptation, Natural Selection, and Behavior". In Roe, Anne; Simpson, George Gaylord. Behavior and Evolution. New Haven, CT: Yale University Press. LCCN 58011260. OCLC 191989.
  • Sober, E. (1998). "Six Sayings about Adaptationism". In D. Hull; M. Ruse. The Philosophy of Biology. Oxford: Oxford University Press. ISBN 978-0-19-875213-4.
  • Sober, Elliott (1993). Philosophy of Biology. Dimensions of Philosophy Series. Boulder, CO: Westview Press. ISBN 978-0-8133-0785-5.
  • Williams, George C. (1966). Adaptation and Natural Selection: A Critique of Some Current Evolutionary Thought. Princeton Science Library. Princeton, NJ: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-02615-2. LCCN 65017164. OCLC 35230452.
  • Cronin, H. (1992). The Ant and the Peacock: Altruism and Sexual Selection from Darwin to Today. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-32937-8.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1904-2005., Mayr, Ernst,. (1982). The growth of biological thought : diversity, evolution, and inheritance. Belknap Press ISBN 0674364457. PMC 7875904. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. Colin., Patterson,. (1999). Evolution. (2nd ed. argitaraldia) Comstock Pub. Associates ISBN 0801436427. PMC 39724234. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. J.,, Bowler, Peter. Evolution : the history of an idea. (Third edition, completely revised and expanded. argitaraldia) ISBN 0520236939. PMC 49824702. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. A dictionary of science.. (6th ed. argitaraldia) Oxford University Press 2010 ISBN 9780199561469. PMC 444383696. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. Climate change impact on livestock : adaptation and mitigation. ISBN 9788132222651. PMC 906025831. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. 1900-1975., Dobzhansky, Theodosius,. (1970 [i.e. 1971]). Genetics of the evolutionary process. Columbia University Press ISBN 0231028377. PMC 97663. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  7. Dobzhansky, Theodosius. (1956-3). «Genetics of Natural Populations. XXV. Genetic Changes in Populations of Drosophila pseudoobscura and Drosophila persimilis in Some Localities in California» Evolution 10 (1): 82.  doi:10.2307/2406099. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  8. Raia, P.; Passaro, F.; Fulgione, D.; Carotenuto, F.. (2012-02-23). «Habitat tracking, stasis and survival in Neogene large mammals» Biology Letters 8 (1): 64–66.  doi:10.1098/rsbl.2011.0613. ISSN 1744-9561. PMID 21849310. PMC PMCPMC3259969. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  9. Eldredge, Niles.. (1985). Time frames: the rethinking of Darwinian evolution and the theory of punctuated equilibria. Simon and Schuster ISBN 0671495550. PMC 11443805. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  10. Eldredge, Niles.. (1995). Reinventing Darwin: the great debate at the high table of evolutionary theory. Wiley ISBN 0471303011. PMC 30975979. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  11. «Mutation - The Encyclopedia of Earth» editors.eol.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  12. Mayr, Ernst, 1904-2005.. (1982). The growth of biological thought: diversity, evolution, and inheritance. Belknap Press ISBN 0674364457. PMC 7875904. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  13. (Ingelesez) Ebert, Dieter; Yoshimura, Jin; Morita, Satoru; Kakishima, Satoshi; Uehara, Takashi; Ito, Hiromu; Tubay, Jerrold M.; Rabajante, Jomar F.. (2016-03-01). «Host-parasite Red Queen dynamics with phase-locked rare genotypes» Science Advances 2 (3): e1501548.  doi:10.1126/sciadv.1501548. ISSN 2375-2548. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  14. Coevolution. Sinauer Associates 1983 ISBN 0878932283. PMC 9041886. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  15. Thompson, John N.. (1994). The coevolutionary process. University of Chicago Press ISBN 9780226797670. PMC 593240132. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  16. Dalziell, Anastasia H.; Welbergen, Justin A.. (2016-6). «Mimicry for all modalities» Ecology Letters 19 (6): 609–619.  doi:10.1111/ele.12602. ISSN 1461-0248. PMID 27117779. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  17. Jacob, F.. (1977-06-10). «Evolution and tinkering» Science (New York, N.Y.) 196 (4295): 1161–1166. ISSN 0036-8075. PMID 860134. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  18. Gould, Stephen Jay. (1974-6). «THE ORIGIN AND FUNCTION OF "BIZARRE" STRUCTURES: ANTLER SIZE AND SKULL SIZE IN THE "IRISH ELK," MEGALOCEROS GIGANTEUS» Evolution; International Journal of Organic Evolution 28 (2): 191–220.  doi:10.1111/j.1558-5646.1974.tb00740.x. ISSN 1558-5646. PMID 28563271. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  19. Garcia, Jair E.; Rohr, Detlef; Dyer, Adrian G.. (2013-11-15). «Trade-off between camouflage and sexual dimorphism revealed by UV digital imaging: the case of Australian Mallee dragons (Ctenophorus fordi)» The Journal of Experimental Biology 216 (Pt 22): 4290–4298.  doi:10.1242/jeb.094045. ISSN 1477-9145. PMID 23997198. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  20. Tarkhnishvili, David N; Thorpe, Roger S; Arntzen, J.W. (2000-03). «Pre-Pleistocene Refugia and Differentiation between Populations of the Caucasian Salamander (Mertensiella caucasica)» Molecular Phylogenetics and Evolution 14 (3): 414–422.  doi:10.1006/mpev.1999.0718. ISSN 1055-7903. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  21. Wagner, Günter P.. (2014-04-13). «The Intellectual Challenge of Morphological Evolution: A Case for Variational Structuralism» Homology, Genes, and Evolutionary Innovation (Princeton University Press) ISBN 9780691156460. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  22. Darwin, Charles, 1809-1882.. (1987). Charles Darwin's notebooks, 1836-1844. Cambridge University Press ISBN 0521350557. PMC 16469952. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  23. «The spandrels of San Marco and the Panglossian paradigm: a critique of the adaptationist programme» Proceedings of the Royal Society of London. Series B. Biological Sciences 205 (1161): 581–598. 1979-09-21  doi:10.1098/rspb.1979.0086. ISSN 2053-9193. (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  24. Contemporary philosophy : a new survey = La philosophie contemporaine : chroniques nouvelles. Nijhoff 1981- ISBN 9024724368. PMC 668257473. (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]