Adelbert von Chamisso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adelbert von Chamisso
Chamisso Adelbert von 1781-1838.png
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Charles Adélaïde de Chamissot de Boncourt
JaiotzaChâlons-en-Champagne1781eko urtarrilaren 30a
Herrialdea Frantziako Erresuma
 Prusiako Erresuma
BizilekuaFriedrichstraße
HeriotzaBerlin1838ko abuztuaren 21a (57 urte)
Hobiratze lekuaBerlin
Heriotza modua: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Antonie Piaste (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Französisches Gymnasium Berlin (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, poeta, pteridologoa, bryologist (en) Itzuli, idazlea, naturalista, zoologoa, esploratzailea eta arte kontserbadorea
Enplegatzailea(k)Botanic Garden and Botanical Museum Berlin (en) Itzuli
Lan nabarmenakPeter Schlemihl (en) Itzuli
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

chamisso-gesellschaft.de
IMDB: nm1644627 Allocine: 434456
Spotify: 44Ny90mWou5hEkV1S9uTqH Musicbrainz: 3d6468ae-f7a2-44e1-a176-5bfa38eb7ead Discogs: 1755933 IMSLP: Category:Chamisso,_Adelbert_von Find a Grave: 6825678 Edit the value on Wikidata
Chamisso Signature.gif

Adelbert von Chamisso de Boncourt edo Louis Charles Adélaïde de Chamissot (Boncourt, Champagne, Frantzia, 1781eko urtarrilaren 30a - Berlin, Alemania, 1838ko abuztuaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz frantziarra zen; Izuaren garaian joan zen Alemaniara (1792). 1815ean itsasoratu zen mundu osoan barrena, naturari buruzko ikerketak egiteko asmotan. Bidaldia amaitu eta Berlingo Botanika Museoaren zuzendari izendatu zuten. Bidaia horren fruitu, Reise um die Welt ("Munduaren inguruko bidaia") liburua eman zuen argitara geroago, 1836. urtean.

Peter Schlemihls wundersame Geschichte (1824, "Peter Schlemihlen istorio miresgarria", Asun Garikanok euskaratua) lana erbestean dagoenaren aitorpena da, itzala galdu zuen gizon baten historia; bertan, errealitatea eta fantasia nahasten dira etengabe eta badu kutsu autobiografikorik. Olerki ugariren egilea da: Frauenliebe und Leben ("Emakumeen maitasun eta bizitza"). 1833. urtean Musen Almanaka aldizkariko zuzendari izendatu zuten. 1828. urtean Des Basquen Etcheons Klage ("Etxahun euskaldunaren kexua") olerkia Etxahun Barkoxe Zuberoako koblakariari idatzi eta eskaini zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adelbert von Chamisso Aldatu lotura Wikidatan