Agameda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agameda
Bizitza
Familia
AitaAugias
Bikotekidea(k)Poseidon
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Agameda antzinako grezieraz: Ἀγαμήδη; ca. K. a. XII. mendea) Antzinako greziar mitologia eta elezaharretako emakumea zen, Homeroren arabera Lurrean hazten diren landare guztiak sendatzeko ahalmena zuen mediku grekoa[1].

Elis edo Elide estatu independentean jaio zen, Augias Epeanoen erregearen alaba zaharrena zelarik[2]. Mulius-ekin ezkondu zen, Elide eta Pilos-en arteko gudan Nestorrek hil zuen lehen gizona[3]. Hyginus autorearen arabera, Poseidonekin batera Belus, Actor eta Dictys-en guraso da[4]. Propertzio eta Teokritok Perimede deitu zuten[5][6]. Garai helenistikorako (ca. K. a. IV-I. mendeak) Zirtze edo Medea bezalako sorgin pertsonai ospetsu bezala ezaguna zen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Homer, The Iliad, Scroll 11, line 668» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  2. Ogilvie, Marilyn Bailey; Harvey, Joy Dorothy. (2000). The biographical dictionary of women in science : pioneering lives from ancient times to the mid-20th century. New York : Routledge (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  3. Smith, William. (2005). A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. By various writers. Ed. by William Smith. Illustrated by numerous engravings on wood.. (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  4. «HYGINUS, FABULAE 150-199 - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  5. Propertius, Sextus. (1912). Propertius. With an English translation by H.E. Butler. London Heinemann (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  6. «THEOCRITUS, IDYLLS 1-4 - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  7. (Ingelesez) Dickie, Matthew W.; Dickie, Matthew W.. (2004-03-09). Magic and Magicians in the Greco-Roman World. Taylor & Francis ISBN 978-0-203-45841-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).