Edukira joan

Agurtzane Obregozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agurtzane Obregozo
Bizitza
JaiotzaBaztan1979ko apirilaren 9a (45 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerrugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Nafarroako Unibertsitate Publikoa-2003
La Única Rugby Taldea2003-2010
Association Sportive Bayonnaise2010-2011
Emakumezkoen Espainiako errugbi selekzioa2003ko martxoaren 9a-2011
32
Emakumezkoen Espainiako zazpiko errugbi selekzioa2005eko ekainaren 25a-2011
45
 
Posizio edo espezialitateaerdikoa

Agurtzane Obregozo Bereau (Lekaroz, Baztan, 1979ko apirilaren 9a) nafar errugbilari-ohia da, erdiko postuan aritzen zena. Hamabosteko eta zazpiko errugbiko Espainiako selekzioetan jokatu zuen.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NUPeko taldean hasi zen errugbian, hori baitzen garai hartan Nafarroa Garaiko emakumeen talde bakarra. 2003-04 denboralditik aitzina, zazpi urtez parte hartu zuen Euskal Ligan La Unicarekin (2006-07koan BRT-La Unica izan zen taldea),[2] 2010ean Baionak kontratatu zuen arte.[3]

2003ko martxoaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, Ingalaterraren aurka, Sei Nazioen Txapelketan.[1] Horren ostean, beste hiru urtez parte hartu zuen Sei Nazioen Txapelketan, bost urtez Europako Errugbi Kopan, eta baita 2006ko Munduko Errugbi Kopan ere;[4] guztira, 32 partida jokatu zituen.[1]

Zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin, berriz, 45 partida jokatu zituen, 2005eko ekainaren 25ean hasirik. Zazpi aldiz parte hartu zuen Europako txapelketan, eta behin irabaztea lortu: 2010ean, Moskun.[5] Horrez gain, 2009an Dubaiko Munduko kopan aritu zen.[4]

Espainiako hamabosteko errugbi selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako zazpiko errugbi selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Europako txapelketa
    • irabazlea: 2010
    • bigarrena: 2005, 2009, 2011

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Agurtzane Obregozo Bereau. rugbyfemenino.com.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
  2. Arozena, Aitor. Emakumeen taldea zelairatuko du Baztan Rugby Taldeak. Ttipi-ttapa, 2006-09-21, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
  3. Euskadiko Errugbi Federazioa: historikoa. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
  4. a b Histórico internacional. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
  5. García, Gregorio. España se proclama campeona de Europa... ante Holanda. Marca, 2010-7-11, marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
  6. Agurtzane Obregozo, campeona de Europa. Noticias de Navarra, 2010-05-16, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]