Ahti Karjalainen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ahti Karjalainen
Ahtikarjalainen.jpg
Finlandiako lehen ministroa


Finlandiako parlamentaria

Bizitza
Jaiotza Hirvensalmi1923ko otsailaren 10a
Herrialdea  Finlandia
Heriotza Helsinki1990eko irailaren 7a (67 urte)
Hobiratze lekua Hietaniemi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (Pankreako minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak Finlandiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria eta bankaria
Lantokia(k) Helsinki
Sinesmenak
Alderdi politikoa Finlandiako Zentroko Alderdia

Ahti Kalle Samuli Karjalainen (Hirvensalmi, Finlandia, 1923 - Helsinki, Finlandia, 1990) finlandiar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia politikoko ikasketak egin zituen Helsinkiko Unibertsitatean. 1946an Nekazarien Alderdiko kide egin zen, eta ministro-kargu ugari bete zituen: Finantzetakoa (1957-1958), Merkataritza eta Industriakoa (1959-1961) eta Kanpo Arazoetakoa (1961-1962 eta 1963-1967).

Lehen aldian Kanpo Arazoetako ministro zela, Finlandiako neutraltasun politika erabat aldatu zuen, Stalinen ondorengo Sobiet Batasunari hurbildu baitzitzaion. 1962an Lehen Ministro izatera iritsi zen, baina 1963an kargua utzi zuen, berriz ere Kanpo Arazoetako ministro izateko. 1967 arte jardun zuen zeregin horretan. 1970-1971 bitartean berriro Lehen Ministro aukeratu zuten, Berde-gorri izeneko koalizio aurrerakoiaren gobernuko buru. Epe horretan bere herriko politika neutralzalea indartu zuen, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoarekiko erlazioak izan zituen.

1979an Finlandiako Bankuaren zuzendaritza hartu zuen eta 1982an Sobiet Batasunarekiko Harremanetarako Batzordeko presidentetza.

1989an bere oroimenak argitaratu zituen Gizon presidentea izenburupean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahti Karjalainen Aldatu lotura Wikidatan