Ahuakateondo
Ahuakateondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Laurales |
Familia | Lauraceae |
Generoa | Persea |
Espeziea | Persea americana Miller, 1768 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | ahuakate, avocado seed (en) eta avocado oil (en) |
Ahuakateondoa (Persea americana) jatorriz Mexiko erdialdeko zuhaitza da, Lauraceae familiakoa kanela, kanforrondoa eta ereinotzaren antzera. Haren fruitua ahuakatea da (botanikoki hazi bakarreko baia), sukaldaritzan oso estimatua eta udare-itxurakoa, arrautza-itxurakoa edo esferikoa izan daitekeena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hosto iraunkorreko fruta-arbola da, eta 15 m garai izan daiteke. Adaburu zabala, eta adar ugariak ditu ahuakateondoak.
Zurtoina – Azala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zurtoina zimurtsua da, eta azala leuna eta gris argia.
Hostoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahuakateondoaren hostoak bakunak, txandakatuak, larrukarak, distiratsuak, obalak eta handiak dira.
Loreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loreak —horixkak— txikiak dira, eta mordoxkatan sortzen dira.
Fruituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruitua —ahuakatea— drupa motakoa da, mamitsua, eta hazi bakarrekoa.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahuakateondoa, jatorriz, Mexikokoa da. Ondo hazteko, lurzoru sakon eta iragazkorra behar du.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahuakate olioak ahalmen antioxidatzaileak ditu. Gantz-azido monoasegabeak ditu ahuakateak -organismorako osasuntsuak-, eta A, E, B1, B2 eta B3 bitaminak.
Oso kalorikoa eta olio ugarikoa denez, ahuakatea ez da sarritan jan behar. Ahuakateondoa apaingarri gisa erabiltzen da parkeetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.