Ainara Maia
| Ainara Maia | |
|---|---|
(2019) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Irun, 1976ko ekainaren 6a (49 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea UNED |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa alemana ingelesa txekiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, itzultzailea, editorea, didaktikaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | UNED |
Ainara Maia Urrotz —espainiar dokumentu ofizialetan, lehen abizena Maya izanik— (Irun, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 6a) euskal idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an.[1] Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.[2]
2006 eta 2008 bitartean, Idazle Eskola graduondokoa egin zuen Bergarako UNEDen.
2008tik 2014ra, Brnoko Masaryk unibertsitatean (Txekian) aritu zen, Euskarako irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.
2025eko maiatzaz geroztik, Euskal Filologiako irakaslea da UNED unibertsitatean.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galtzea metodo kontua da (jatorrizko izenburua: Perder es cuestión de metodo), 2004, Txalaparta argitaletxea.
Poesia kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hatsaren poesia olerki bilduma, 2001. Senpere: Hatsa Elkartea, 2001. 2002. 2003. 2004. 2005. 2006. 2007. 2008. 2009. 2010. 2011. 2012. 2013. 2014. 2015. 2016. 2017. 2018. 2019. 2020. 2021. 2022. 2023. 2024. 2025. ISBN 978-2-919740-07-9
- Europaren bihotzean / V srdci Evropy.[4] Calaméo. Egile editore. Brno. 2011.[1]
- Hitzetatik harago.[5] Askoren artean (Jalgi Hadi Mundura taldeko kideak). Zortziko argitaletxea. 2022. ISBN 979-10-95492-59-7
Poesia-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chansons d'amour, ilargi beterik gabeko gauak[6], Maiatz argitaletxea, Baiona, 2012. ISBN: 9782906241985.
- Muxuak[7], 2018. Zortziko argitaletxea, Angelu, 2018. ISBN-13: 979-1095492122
Eleberriak: haur- eta gazte-literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Igandeak Interneteko artxiboa. ePub. Egile editore. Irun. 2015. https://www.entreescritores.com/es/biblioteca/juvenilinfantil/igandeak/12-65-0/
- Oroiminezko Igandeak[8]. Dakit argitaletxea, Zarautz, 2020. https://www.dakit.eus/oroiminezko-igandeak.html
Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ainara Maia Urroz» Idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartea) (kontsulta data: 2020-07-09).
- ↑ «Ainara Maya: "Sei hizkuntzatan komunikatu ahal naiz, baina euskarak nau ni egiten"» Info7 irratia 2016-09-02 (kontsulta data: 2020-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La profesora Ainara Maya Urroz obtiene la plaza de Profesora Asociada de Filología Vasca (mayo 2025)» UNED.es.
- ↑ «Maia» www.idazten.com (kontsulta data: 2025-08-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Hitzetatik harago - Biblioteca - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-05-15).
- ↑ «Chansons d'amour, ilargi beterik gabeko gauak» EKE (kontsulta data: 2025-08-27).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2018-12-03). «'Muxuak'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-27).
- ↑ «Oroiminezko igandeak - Ainara Maia Urroz» www.dakit.eus (kontsulta data: 2025-08-27).
- ↑ «'Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta' liburuaren aurkezpena ortziralean Amaiurren - Baztan - 2019-05-03» Erran.eus (kontsulta data: 2025-08-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Ainara Maia Urrotz» Ahotsak.eus (kontsulta data: 2020-07-09).
- Joseba Aurkenerena: Oroiminezko igandeak, sentimendua iturri. [2]
- Joseba Aurkenerena: Kattalin Landabururen oroiminezko igandeak: [3]
- Joseba Aurkenerena: Oroiminezko igandeak barne sentimenduez haratago.[4]