Aingira elektriko
Itxura
| Aingira elektriko | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Chordata |
| Klasea | Actinopteri |
| Ordena | Gymnotiformes |
| Familia | Gymnotidae |
| Generoa | Electrophorus |
| Espeziea | Electrophorus electricus Linnaeus, 1766 |
| Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Aingira elektrikoa (Electrophorus electricus) gimnotidoen familiako Electrophorus generoko espezie bakarra da .
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur gezatako hezur-arraina da, 2 m ingurukoa eta ezkatarik gabea. Aingiraren antzeko gorputza du. Ez du bizkar-hegalik, ez isats hegalik; sabelekoa, berriz, eztarri paretik ia isatserainokoa du. Oliba-kolorekoa du bizkarraldea eta sabelaldea gorri horixka. Isatsaren alde banatara bi elektrizitate-organo ditu, 600 volterainoko deskargak ematen dituztenak.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Ameriketako tropiko-eskualdean banaturik dago, Orinoko eta Amazonas ibaien arroetan. Ibai, erreka, urmael eta zingiretako hondo lohitsuetan bizi da. Itzalpe handiko eremuak nahiago ditu[1].
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Electrophorus electricus IUCN Red List