Aiurri (aldizkaria)
| Aiurri | |
|---|---|
| Mota | Tokiko informazioa |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | Euskara |
| Argitaratze lekua | Andoain eta Urnieta. Baita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul, eta Zizurkil ere |
| Argitaletxea | Aiurri |
| Banaketa | |
| Ekoizpen osoa | 4.000 (tirada) |
| Banatze-eremua | Buruntzaldea eta Beterri |
| Maiztasuna | Astekaria |
| Historia | |
| Zuzendaria | Jon Ander Ubeda |
| Erredaktoreak | Xabier Lasa, Mikel Arberas, Andoni Urbistondo |
| Identifikadoreak | |
| ISSN | 1698-4870 |
| www.aiurri.eus | |
Aiurri Gipuzkoako Andoain eta Urnieta herrietako aldizkaria da, 2004az geroztik astean behin argitaratua. Buruntzaldeko eta Beterriko beste herri batzuetako informazioa ere jasotzen du: Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil herrietakoa, alegia.[1] Lankidetzan aritzen da 28 irratiarekin eta 28 telebistarekin.[2]
2019an zuzendaria Jon Ander Ubeda zen, eta erredaktoreak Xabier Lasa, Mikel Arberas eta Andoni Urbistondo. Maketatzailea Maddi Trutxuelo zen.[3]
Etxez etxeko harpidetza-sistemaren bidez banatzen da. Ale batzuk eskuratu daitezke kiosko eta merkatalguneetan.
2013ko udazkenean arazo ekonomikoengatik hilabetez itxi behar izan zuten, eta langileak erregulazio-espedientea sartu ziren. Aldizkariak hiru zutoin nagusi zituen aurrera egin ahal izateko: erakundeen diru-laguntzak, publizitatea eta harpidedunak; eta hiru zutoinetatik lehen biek behera egin zuten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Andoaingo Aldizkariak - Andoain» www.andoain.eus (kontsulta data: 2019-10-07).
- ↑ «Aiurri aldizkariak eta 28 Kanala telebistak lankidetza hitzarmena sinatu dute -» Aikor.eus (kontsulta data: 2019-10-07).
- ↑ Aiurri aldizkaria. (2017). «Andoaingo bertsolaritzaren historia bildu du Xabier Lasa Bergarak liburuan» Argia (kontsulta data: 2019-10-07).
- ↑ ARGIA. (2013-10-24). «'Aiurri', hilabetez geldirik» Argia (kontsulta data: 2019-10-07).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldizkariaren webgunea
- "Tokikom, herri informazio batean"
- @Aiurri kontua Twitter-ren
| Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |