Edukira joan

Aitzpea Leizaola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzpea Leizaola

errektore

2004 - 2005
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1971ko uztailaren 13a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaFermin Leizaola
AmaMiren Egaña Goya
Familia
Hezkuntza
HeziketaParis-Nanterre Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMartine Segalen (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: aitzpea-leizaola-egana Tabakalera: 135360

Aitzpea Leizaola Egaña (Donostia, Gipuzkoa, 1971ko uztailaren 13a) Euskal Herriko Unibertsitatean antropologiako irakaslea da. 2004 eta 2005 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen.

Antropologia eta hizkuntzalaritzan lizentziatua, Paris X eta Sorbonako unibertsitateetan. Bertan burutu zituen ere gradu-ondoko ikasketak bi jakintza esparru horietan. Antropologian doktoretza aurkeztu zuen Paris Nanterreko Unibertsitatean 2010ean, Muga politikoaren eragina Euskal Herrian, identitate eta lurraldetasuna gaitzat harturik. Gradu-ondoko formakuntza atzerriko hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrotan osatu du, hala nola Berlingo Freie Universität, Belfasteko Queen's University eta University of Reno (Nevada)ko Basque Studies Center-en. 2000-2001 ikasturtean irakasle gonbidatua izan zen Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's Collegen European Studies Centerari lotua (Basque Visiting Fellow).[1]

Doktorego tesia: Muga - Frontière, identité et territoire au Pays basque. Paris Ouest Nanterre Unibertsitatea. 2010eko abenduaren 18

Euskal Herriratuz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean antropologia eskolak eman ditu 2001 urteaz geroztik. Aurretiaz, Aranzadi Zientzia Elkartean ere aritu izan da, Gipuzkoako hainbat herritan burutu zen Zaharkiñak proiektuan.

Europako antropologian espezializatu zen eta bere ikerketa ardatz nagusiak identitatea, naziotasuna, antropologia politikoaren baitan border studies deritzona, memoria eta ondarea dira. Euskal Herrian, Espainian eta Turkian burutu du landa lana. Hainbat lan argitaratuak ditu artikulu eta liburu atalak euskaraz,[2] frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz, European Ethnology, Ethnologie française nazioarte mailako aldizkarietan besteak beste. Ankulegi aldizkariko edizio taldeko kidea da. Erromako VisualFest zine etnografikoko festibalean saritua izan den Abordatzera! Dokumental etnografikoa zuzendu zuen 2013an.

2017 eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen, Giza zientziak eta artea arloan.

Gure Ondarea kultur proiektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoako kultura aztertzen ari da beste hiru emakumerekin: Ihitz Iriart pastoral-errejenta eta Amaren Alabak taldeko kantariarekin, Xantiana Etxebest pastoral-errejentarekin, eta Joana Etxart historialari eta irakaslearekin.n.[3]

2021ean hasi zuten Gure ondarea egitasmoa, kulturgintzan aritu diren hainbat pertsonaren hitzak bilduz, filmatuz edo soinua grabatuz. Pastoraletan, maskaradetan edo kantagintzan aritu direnak ukan dituzte solaskide. Materiala bildu dute 2022tik 2024ra bitarte, eta gero analisi-faseari ekin diote. Kanalduderen laguntza ukan zuten filmatzen ikasteko, eta telebista horretako bide luze batean eman dituzte egitasmoaren inguruko xehetasunak.[4]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/leizaola-egana-aitzpea[Betiko hautsitako esteka] Aitzpea Leizaola] EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko webgunean.
  2. Aitzpea Leizaolaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Gure ondarea» kanaldude.eus (kontsulta data: 2025-02-01).
  4. Etxebarria, Joanes. (2025-01-31). «Plazaren memoria, elkarrizketetan» iparraldekohitza.eus (kontsulta data: 2025-02-01).
  5. «UEUren 2025/2026 ikasturtearen hasiera-ekitaldia» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-09-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]