Passau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Passau
Alemania Alemaniako udalerria
285px
Wappen Passau.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Bavaria
Eskualdea Bavaria Beherea
Barrutia Passau
Udalerria Wappen Passau.svg Passau
Postakodea 94032, 94034, 94036, 94001
Udal kodea 09262000
Geografia
Koordenatuak 48° 34′ 00″ N, 13° 28′ 00″ E / 48.566666666667°N,13.466666666667°E / 48.566666666667; 13.466666666667Koordenatuak: 48° 34′ 00″ N, 13° 28′ 00″ E / 48.566666666667°N,13.466666666667°E / 48.566666666667; 13.466666666667
Bavaria PA (town).svg
Passau hemen kokatua: Alemania
Passau
Passau
Eremua 69,57 km²
Demografia
Biztanleria 49.454 biztanle
Dentsitatea 710,85 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0851
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Passau (aurretik latinez Batavis edo Batavia) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Behereko bigarren hiria hain zuen ere.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Passau izena Batavis kolonia erromatarraren aldaera da. Batavis aldi berean bertan bizi ziren Batavi germaniarren omenez ipinitako izan da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru ibaien hiria izenaz ezagutzen da, Danubio, Inn eta Ilz ibaiek bat egiten baitute bertan. Danubio eta Enok osatzen duten penintsulan kokatzen da hiriaren alde zaharra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tène kulturako herrixka zelta bat izan zen bertan erromatarrak iritsi aurretik. Hauek Retia probintzian Batavis kolonia sortu zuen, hiru ibaien elkargunea toki estrategikoa zela iritzita. 476an erromatarrek lur hauek utzi egin zituzten.

739an apezpikutza eskuratu zuen, urteetan zehar Germaniako Erromatar Inperio Santuko zabalena izan zena, eta Frederiko I.a Bizargorriak Niedernburgeko Konbentua eraiki zuen bertan XII mendean. 1225ean hiri aske bihrutu zen Passau.

XI mendetim aurrera Passau famatu bihurtu zuen bertan egiten ziren ezpaten kalitateak. Armarriko otsoaren irudia grabatzen zuten eta mitikoa bihurtu zen Passauko otsoa. Ipar Renania-Westfaliako Solingen hiriak ere kalitatezko armak egiten zituen eta azkenean Passauko otsoa ezarri behar izan zuen bere ezpatetan.

Sute batek hiria suntsitu zuen 1662an. Italiatik arkitektoak ekarri ziren hiria berreraikitzeko eta honen ondorioz eraikin barrokoetan kutsu mediterranearra nabari zaio hiriari. Ibaiek ere sarritan uholdeak sortu izan dituzte, larriena 1954ean.

Adolf Hitler eta bere familia bertan bizi izan ziren 1892 eta 1894 artean. 1920ko hamarkadan gutxienez lau hitzaldi eman zituen bertan eta Bigarren Mundu Gerraren garaian Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparruaren hiru azpiesparru izan ziren bertan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Esteban katedrala (Dom St. Stephan): 1688an eraikitako eliza katoliko barrokoa.
  • Veste Oberhaus: Apezpikuaren gotorlekua, 1219an eraikia Danubio eta Ilz ibaiek bat egiten duten tokian.
Passau eta Veste Oberhaus gotorlekutik begiratuta. Aurrean Danubio ibaia
Passau hegoaldetik begiratuta. Aurrean Inn ibaia

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Passau Aldatu lotura Wikidatan