Al-Ahsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Al-Ahsa
Punturik altuena
Koordenatuak 25° 25′ 46″ N, 49° 37′ 19″ E / 25.429444°N,49.621944°E / 25.429444; 49.621944Koordenatuak: 25° 25′ 46″ N, 49° 37′ 19″ E / 25.429444°N,49.621944°E / 25.429444; 49.621944
Geografia

Al-Ahsa, Ahsa[1] edo Hadjar (arabieraz: الأحساء‎, al-Aḥsāʾ; bertakoek al-Ḥasāʾ) Saudi Arabiako ekialdeko eskualdea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persiar golkoaren ertzean dago, Kuwaiten eta Bahrainen artean. 60 kilometro zabal eta 500 kilometro luze den zerrenda bat hartzen du itsasertzean, eta 50.000 kilometro koadroko eremua du. Oasi eta aintzira asko daude. Al-Hufuf, Ad-Damman eta Dharan dira hiri nagusiak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiako penintsulako eskualderik emankorrena da (laboreak, fruituak, datilak). Beduino nomadek gameluak, asto zuriak eta, batez ere, ile motzeko ardiak hazten dituzte. Bestalde, Al-Hasako petrolio-hobiak munduko emankorrenetakoak dira (Abqaiq, Ayn Dar, Damman, Al-Qatif), eta handik abiatzen dira Arabian zeharreko petrolio-bideak. 1938an, petrolio-hobiak aurkitu zituzten Dammanen, eta ondorioz, eskualdeak modernizazio-prozesu azkarra izan zuen. 1960ko hamarkadaren hasieran, eguneko milioi bat barril petrolio (160.000 m3) ekoizten ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]