Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Espainiako trantsizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Trantsizio Demokratikoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Espainiako trantsizioa
Transición Española
1975 – 1982
Monarkia absolutua (1975-1978)
Monarkia parlamentarioa (1978tik aurrera)

bandera

armarria

EU-Spain.svg
Espainiaren kokapena Europan
Geografia
Hiriburua Madril
Ekonomia
Dirua Pezeta
Kultura
Hizkuntza(k) gaztelania, euskara, katalana, galiziera, asturiera, aragoiera eta beste hainbat
Historia
Francoren heriotza 1975eko azaroaren 20a
Konstituzioa 1978ko abenduaren 29a
Estatu-kolpe saiakera 1981eko otsailaren 23a
Aurrekoa
Flag of Spain (1945–1977).svgFranco
Ondorengoa
Espainiako ErresumaFlag of Spain.svg

Espainiako trantsizioa Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta Mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da. Espainiaren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza eguna da (1975eko azaroaren 20a); eta amaiera, berriz, PSOE hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna (1982ko urriaren 28a). Trantsizio horrekin kritikoak diren hainbatek Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza izenaz aipatzen dute (nahiz eta, berez, Borboi leinuak Espainiako erregetzan izan duen hirugarren berrezarkuntza den), eta aldia oraindik ez dela bukatu deritzote.[1][2][3] Halaxe, Espainiak aldi hartan eta geroago izan zuen erregea Francok izendatu zuen, ondorengotza legean. Bestetik, prozesu horrekiko aldekotasuna erakutsiz, Espainiako trantsizio demokratikoa izenaz ere aipatzen da.

Espainiako trantsizioak ez zuen ekarri diktadurarekiko etenik. Gerra Zibilean Errepublikaren aurka matxinatutakoek eta erregimen frankistak egindako krimenei amnistia eman zitzaien, artean guztiz frankistak ziren Espainiako Armadako buruen mehatxupean, eta geroztik Espainiako Gobernuak ez du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi.[4] Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura garaiko Estatu terrorismoa ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude. Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik hobi komunetan ehortzita dauden 88.000 gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien dituztenetan bigarrena: Kanbodiak baizik ez dio aurrea hartzen.[5] Espainiako Justiziak, frankismoaren krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.[6]

Aldiaren mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizioak iraun zuen aldiaren mugei dagokienez, hasierari buruzko adostasun zabala dago, baina talde txiki batzuek beste batzuk proposatzen dituzte, hala nola:[7]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi data hartu ohi dira aintzat; bigarrena askoz onartuagoa da lehenengoa baino, Espainiako trantsizioaren hasieratzat.

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaierarako ez dago adostasun handirik: Espainiako 1978ko Konstituzioaren onarpena, 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea edo Espainiako 1982ko hauteskunde orokorrak dira datarik erabilienak.

  • 1977ko ekainaren 15ean, frankismoaren ondorengo lehen hauteskunde demokratikoetan: alde batetik, demokrazia parlamentarioa lortu zen, nahiz eta ezkerreko alderdi batzuk legeztatu ez ziren.[8] Bestetik, «demokrazia» hori oso gaztea eta konstituziogabea zen.
  • 1978ko abendua: hil horretan Konstituzioaren erreferenduma eta onarpena egin zen.
  • 1979ko martxoaren 1ean, frankismoaren ondorengo lehen hauteskunde demokratiko eta konstituziodunak. Halere, ez zuten ekarpen handirik egin; emaitzak ia berdinak izan ziren.
  • 1981eko otsailaren 23an, estatu-kolpean: larritasun une bat gainditu zuen Espainian berrezarri berria zen demokraziak. Estualdi hark Espainiako Errege Etxea eta demokrazia parlamentarioa sendotu zituen.
  • 1982ko urriaren 28an: UCD gobernutik kanpo utzi zuten hauteskunde orokorrak. Trantsizioa zuzendu zuen alderdia bota zuten, eta alderdi antifrankista bat sartu zen Gobernuan.
  • 1986ko urtarrilaren 1ean: Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeak Europak Espainia demokraziatzat onartzen zuela esan nahi zuen.
  • Oraindik ez da bukatu: trantsizio honekin kritikoak diren hainbatek Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza izenaz aipatzen dute aldia (nahiz eta, berez, Borboi leinuak Espainiako erregetzan izan duen hirugarren berrezarkuntza den). Beraz, tesi horri jarraituz, Francok berriro erregetzan ezarritako leinu horrek estatuburu izaten jarraitzen duenez, hautesleek zuzenean horri buruzko erabakia hartzeko aukerarik gabe, aldia oraindik ez da bukatu.[1][2]

Juan Carlos I.aren erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francok eta geroago Konstituzioak izendatutako erregea, Juan Carlos I.a.

Juan Carlos I.ak bere erregetza frankismoaren legalitatea apurtu gabe hasi zuen. Mugimenduaren Printzipioei zin egin zien, eta frankismoan onartutako gorteen aurrean koroatu zen.[9] Estatuaren Lege Organikoa errespetatu zuen bere lehen gobernuburua izendatzeko. Bere lehen hitzaldian sistema politikoa aldatzeko borondatea adierazi zuen.

Franco jenerala hiltzean, Juan Carlos Borboikoa Espainiako Erresumako errege izendatu zuten 1975eko azaroaren 22an, Francok indarrean jarritako oinordekotza legeari jarraituz. Ordutik aurrera, plan bati jarraituz eraman zen trantsizio izeneko prozesua. Plan hori mendebaldeko herriek, Espainiako eta nazioarteko kapitalismoak, oposizioko alderdi nagusiek eta frankismoaren erregimenaren barruko koadroek jarri zuten martxan. Helburua, estatu frankista homologatutako estatu demokratiko bihurtzea izan zen.

Plan horren arazoa beste bat zen: Aldaketa proposatzen zuten mugimenduek gehiegizkotzat har zitezkeen garaipenak ez lortzea hain zuzen. Horrela, frankismoaren koadro guztiek bere lekuetan jarraituko zutela ziurtatu zen, funtzionarioen mailatik hasi (irakasle, polizia, epaile, mediku... izan), eta militarretaraino iritsiz. Halaber, koadro politiko gehienek ere ziurtatua zuten bere jarraipena, "zentroko" partidu berrian (UCDn). Jarraipena zainduko zen, estatuburutik hasi eta estatuaren azken ordezkariraino. Eliza Katolikoaren estatus bereziari eusteko asmoz pauso bat eman zen konkordatu berri baten bitartez, 1978ko konstituzioa baino lehen hitzartua. Konkordatu horrek, Eliza Katolikoari estatus fiskal berezia ematen zion, hezkuntzan eta diru laguntzetan pribilegio egoera mantentzen ziona.

Gauzak horrela, sustraitutako botere hauen guztien eta aldaketazale ziren besteen arteko lehia gisa jokatu ziren urte horietako aldaketa guztiak. Gehiegizko eskaeren aurrean Armadaren mehatxu inplizitu eta esplizituak gertatu ziren, oraindik jendearen memorian zirauen 1936ko gerrak eta haren osteko errepresio bortitzak eragindako beldurra baliatuz, gizartea posizio mugatu batzuetan mantentze aldera.

Jarrera hau Torcuato Fernández Mirandak jarri zuen hitzetan zera esanda: "legetik legera joan behar da legearen bitartez".[10] Jarrera honen aurka baziren erregimenean inolako aldaketarik nahi ez zuten sektoreak, "ultrak" eta armadako zenbait buru. Platajunta oposizio demokratikoko alderdien batura (Junta Democrática de España eta Plataforma de Convergencia Democrática), hasiera batean lege hausturaren alde zegoen.[11]

Monarkiaren lehen gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Arias Navarrok 1976eko urtarriletik uztailera lehen gobernua eratu zuen. Hasiera batean argi eta garbi jo zen jarraipenaren alde zegoen gobernu bat osatzera:[12] Manuel Fraga Iribarne (Gobernazioa), Jose Maria Areiltza (Atzerri Arloak), Antonio Garrigues, (Justizia). Kristau-demokrata bat ezarri zen, Alfonso Osorio (Presidentetza), eta frankismoaren aparatuetako bi aditu: Rodolfo Martín Villa (Sindikatuak) eta Adolfo Suárez (Mugimenduko ministro). Defentsan frankista amorratu bat ezarri zen: Fernando de Santiago.

Aldaketak oso xumeak izan ziren, Batzartze eta Elkarretaratze Legea (“ley de Reunión y Manifestación”), baimenik gabeko bilerak onartzen zituena eta Elkarte Politikoen Legea (“ley de Asociaciones Políticas”) alderdi politikoak onartzen zituena, partiduak izan gabe.

Aldi hartan, gero eta manifestazio gehiago zeuden amnistiaren alde. ETAk atentatuekin jarraitzen zuen. 1976ko urtarrilean sei mila langilek greba hasi zuten Gasteizen lan baldintza hobeen alde eta gehienezko soldaten dekretuaren aurka. Martxoan greba orokorrerako deialdia egin eta aho batez bete zen martxoaren 3an. Egun horretan, Gasteizko San Frantzisko elizan sartu zen polizia armatua.[13] Langileen batzar bat egitea zegoen pentsatua eta poliziak eliza husteko agindua eman eta betearazi zuen, elizako erretorearen hitzei eta konkordatuaren edukiei jaramonik egin gabe. Gas negar eragileak jaurtiki zituzten. Langileak elizatik korrika atera zirenean, borra kolpeka hartu zituzten alboetatik zihoazenak eta aurrez aurre aurkitutakoak metraileta eta pistola tiroka. Hildakoak hauek izan ziren: Pedro María Martínez Ocio, Forjas Alavesasko langilea, hogeita zazpi urte; Francisco Aznar Clemente, okina eta ikaslea, hamazazpi urte; Romualdo Barroso Chaparro, “Agrator”ekoa, hemeretzi urte; José Castillo, “Basa”koa (Grupo Arregui), hogeita hamabi urte. Bi hilabeteren buruan hil zen Bienvenido Pereda, “Grupos Diferenciales”koa, hogeita hamar urterekin. Lau oso larriki zaurituak. Hirurogei baino gehiago larriki zaurituak, erdiak bala tiroz. Ehundaka arinki zaurituak.[14]

Alemaniako PSDko zuzendariak bertan behera utzi zuen Fraga Iribarnerekin hitzartutako bilera, hau nazioartean erreforma “saltzeko” ahaleginak egiten ari zela. Hilabeteak iraun zuten protestaldiek eta gobernuaren aurkako greba eta mobilizazioek.

Jurramendiko gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jurramendiko hilketak»

1976ko maiatzaren 9an, karlismoa Frankoren partidu bakarreko erregimenaren osagarrietako bat zen, Falangearekin batera. Urte hauetan karlismoaren bi adar elkarrengandik aldentzen ari ziren eta frankismo osteko aparatuak karlismoa kontrolpetik galtzeko arriskua ikusten zuen.[15][16]

Hortaz, talde paramilitarrek frankismotik aldentzen ari zen adarra zigortu zuten Jurramendin urtero karlistek egiten zuten Viacrucisean. Iratxeko monasteriotik karlisten prozesioa irtetear zegoela harrika eta borra kolpeka hartu zituzten. Erasotzaileetako batek pistola atera eta karlista bat hil zuen. Hori guztia Guardia Zibila eta Polizia Armatua hantxe zeudelarik gertatu zen, haiek ezertxo ere egin gabe.[17]

Prozesioak aurrera jarraitu zuenean, mendi gailurrera iristen ari zela, beste hildako bat eta zauritu batzuk izan ziren beste eraso batean. Inguruan hainbeste polizia egonik, gobernua erasotzaileen babesle izan zela salatu zuen oposizio demokratikoak. Oso gutxi auzipetu ziren eraso horiengatik eta denak 1977ko amnistiak askatu zituen.

Estatuaren legeak terroristatzat izendatutako erakundeen ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskadi Ta Askatasuna»
Sakontzeko, irakurri: «GRAPO»

GRAPO ezker marxistako taldeak, 1977ko urtarrilean bi polizia eta guardia zibil bat hil eta Villaescusa jenerala eta Antonio Oriol Estatu Kontseiluko burua bahitu zituzten.[18]

ETA, eusko abertzalea eta marxismo-leninismoan oinarritutako iraultzaren aldekoa, Espainiako estatuaren aparatuen aurkako erasoan jarraitu zuen.

Ultraeskuindarrek komunisten aurka egin zuten batez ere. Atochako sarraskian, 1977ko urtarrilaren 24an, Espainiako Alderdi Komunistako eta Langile Komisioetako (CCOO) bost lan arloko abokatu hil zituzten eta lau zauritu.[19]

Oposizioko alderdiak "Coordinación Democrátican" elkartu ziren, gobernuak sektore moderatuenak erakartzeko mugimenduak egiten baitzituen, katalan eta eusko abertzaleak eta PCE kanpoan utziz. Gobernu barruan tentsioak areagotzen hasi ziren, Carlos Arias Navarrok alde batetik eta Fragak eta Areiltzak bestetik, partidu politikoen lege berria indarrean jarri nahi baitzuten. Fernandez Mirandak azkenean legearen alde egitea erabaki zuen. Honekin, erregea eta bere ingurua gobernuburua aldatzearen alde zeudela agerian gelditu zen, eta 1976ko uztailaren 5ean Arias Navarrok dimisioa eman zuen.[20]

Adolfo Suárezen lehen gobernua (1976ko uztaila – 1977ko ekaina)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torcuato Fernández-Miranda Erresumako Kontseiluko presidenteak proposaturik, Adolfo Suárez ezarri zen gobernuburu. Helburua, frankismoan izendatutako gorteek aldaketak onartzea zen, baina aldi berean, Francoren legalitatea onartuz, armada beti atzean egonda.

Fraga eta Areiltza gobernutik atera ziren,[21] eta Suárezek bere programa aurkeztu zuen:

  • Erreforma Politikorako Legea (Ley para la Reforma Política) egitea, gorteek onartu ondoren herritarrek erreferendumean bozkatu beharrekoa. Ondoren prozesu konstituziogile bat irekitzea.

Suárezen programa gauzatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977ko erreforma politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko irailean onartu zuten gorte frankistek Erreforma Politikorako Legea (gaztelaniaz: Ley para la Reforma Política), praktikan sistema frankistaren atea irekitzen zuena eta prozesu demokratiko bateranzko bidea errazten zuena. Fernández-Mirandaren mugimenduei esker, 425 boto izan zituen alde lege honek Frankok aukeratutako gorteetan, 59 aurka eta 13 abstentzio.[22][23]

Ondorengo Erreferendumean, hauteskundeetako erroldaren % 77,72k parte hartu zuen eta % 94k baiezko botoa eman zuten.[24] Ondoren, bidea irekita zegoen Gorte Konstituziogileetako diputatuak aukeratzeko eta Konstituzio demokratiko berria egiteko. Elkarte Politikoen Legea aldatzea izan zen hurrengo pausua, oposizioko partiduek hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan zezaten. Horretarako, Zigor Kodea ere aldatu behar izan zen, haren arabera delitua baitzen Espainiarren batasunaren aurkako alderdietan (abertzaleak) eta nazioarteko mugimenduen parte zirenetan (PCE) militatzea.

Epe horretan, honako partidu hauek legeztatu ziren:

Eskuin muturra
Eskuina
Erdikoa
  • Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD). Adolfo Suárezek sortua. Kristau demokratak, sozialdemokratak, liberalak eta zentroko eskuin eta ezkerreko jendea barnean hartzen zituen. Bertan sartu ziren errejimena irekitzearen aldeko frankista batzuk.
Ezkerra
Ezker muturra

Suarezen gobernuaren harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko uztailan amnistia partzial bat eman zuten, 1977ko martxoan handitua, eta erabatekoa 1977ko maiatzean. 1976ko abenduan Tribunal de Orden Público auzitegiari amaiera eman zitzaion. 1977ko martxoan greba eskubidea legala zen eta apirilean sindikatuak ere bai. 1977ko martxoan Hauteskundeen Legea jarri zen indarrean.[25]

Horrek guztiak oposizioko alderdiei sinetsarazi zien aldaketa aurrera zihoala. 1976ko abuztuan, Suarezek Felipe González PSOEko idazkari nagusiarekin bilera eduki zuen. Honen jarrera posibilistek bultzada eman zioten Suárezen proposamenei. Dena den, prozesuaren sinesgarritasuna Alderdi Komunistaren onarpenaren inguruan zegoen. Espainiako Alderdi Komunista (PCE) alderdi antolatuena zen, alderdikide gehien zituena. Baina militarrak berau legeztatzearen aurka zeuden, 1976ko irailean Suarezi argi adierazi ziotenez.

1976an PCEk aurrerakuntza gehiago eskatzen zituen gorte konstituziogileei sinesgarritasuna ematearen truke. PSOEk, aldiz, 1976ko abenduan Madrilen egindako XXVIII. Kongresuan gorte horietan parte hartuko zuela erabaki zuen. Beraz, Suarez 1977an Santiago Carrillo PCEko idazkari nagusiarekin biltzen hasi zen, eta negoziazioen ondoren, 1977ko apirilean PCE legezko egin zuen, trantsizio garaiko pausorik arriskutsuena emanez.[26]

Suárezen gobernua eta armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suárezen urratsak aldaketen aurkako militarrak alboratze aldera eman ziren. Horiek indartsuak ziren gobernuaren eta armadaren baitan. Honela, bere aldeko militarrez inguratu zen, Manuel Gutierrez Mellado haien buru.

«Bunkerra» izenekoa zen aldaketen aurkako sektorea, eta politikoki Blas Piñarrek eta José Antonio Girónek gidatzen zuten. Hedabideetan, El Alcazar egunkaria zen haien bozeramailea, eta gobernuan Fernando de Santiago jeneral eta Defentsa ministroak ordezkatzen zuen. Sindikatuen legeztatzearen ondoren presio handia egin zuten, eta Suarezek kargutik kendu zuen De Santiago ministroa, haren ordez Gutiérrez Mellado ezartzeko.[27] Ondoren, PCE legeztatu zuen. Aldaketek iraultza ez zutela ekarriko demostratzea zen Suarezen helburua. Carrillok lagunduko zion horretan; ETAk, aldiz, ez.

ETAren eta GRAPOren erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ia iraultza-egoera bizi zen. Herri mugimenduen bultzadak amnistia aldarrikatzera bultzatu zuen gobernuburua 1977an.[28] Kale istiluak larriak ziren manifestari eta polizien artean. ETAk, 1976 udako barne eztabaida sutsuen ondoren, erasoaldi bortitz bati ekin zion 1976ko amaiera eta 1977ko hasiera bitartean

GRAPOk leherkariak ezartzeaz gainera, Jose Maria Oriol Estatu Kontseiluko Presidentea eta Villescusa jenerala bahitu zituen.[29][30] Bitartean, Atochako sarraskia gertatu zen, non ultraeskuindarrek PCEko eta Langile Komisioetako sei abokatu hil zituzten.

Francoren garaietara itzultzearen aldekoak egoera larri hartaz baliatu nahi izan zuten, eta kaosa salatu zuten.

Hala ere, 1977ko ekaina iritsi zenean, Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren.

Lehen hauteskundeak eta Konstituzioaren idaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak»

1977ko ekainaren 15ean hauteskunde konstituziogileak egin eta lau alderdi nagusitu ziren:[31]

UCD hauteskundeak irabazi eta gero, Juan Carlos I.a Espainiako erregeak Adolfo Suárez lehendakari bezala baieztatu zuen; lege elektoralak irabazleari ematen zion Gobernua, inbestidurarik gabe.

Bi alderdi nazionalista garrantzitsu agertu ziren zein bere hauteseremuan: Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eta Pacte Democràtic per Catalunya (PDC).[32]

Gorteetan konstituzioa berria idatzi zen 1977ko udan, eta erreferendumean onartu 1978ko abenduaren 6ean. Hego Euskal Herrian abstentzioa % 51,2 eta baietza % 34,8 izan ziren.[33]

UCDren bigarren gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ronald Reagan Estatu Batuetako presidenteak eginiko bisita Espainiara (1981), Antonio Tejeroren estatu-kolpetik gutxira.
Konstituzioaren idatzi bat.

1977ko ekainean eta 1979ko martxoan UCDk izan zituen boto gehien eta bere eskuetan eduki zituen gobernuak urte haietan. Hala ere, parlamentuan gehiengo osoa izateko hitzarmenak egin behar izan zituen.

Autonomia aurreko erkidegoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autonomiak indarrean jarri baino lehen, hauteskundeetako emaitzak ikusita, autonomia aurreko erakundeak sortu ziren Katalunia eta Euskal Herrian.

Katalunian, 1977ko irailaren 29an Kataluniako Generalitatea berreskuratu zen, Josep Tarradellas lehendakari izendatuta.

Euskal Herrian, nafar parlamentariek uko egin zioten Hego Euskal Herriko parlamentarioen biltzarrean parte hartzeari. Bertan, gobernuarekin negoziatu ondoren, Eusko Kontseilu Nagusia sortzea erabaki zen, 1978ko urtarrilaren 6an, ondoren Eusko Jaurlaritza bihurtuko zena.[34]

Galizian, UCDren gehiengoarekin, Galiziako Xunta sortu zen 1978ko martxoan.

Gorte konstituziogileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako 1978ko konstituzioa»

Parlamentua ez zen hastapenetan konstituzioa egiteko xedearekin osatu, baina lan horri ekin zioten berehala.

1978ko uztailean Manuel Fragaren AP eta Santiago Carrilloren PCE barne, gehiengo batek onartu zuen proiektua parlamentuan. Muturreko ezkerrak, eskuin muturrak eta euskal nazionalistek eman zioten ezetza edo abstentzioa egitasmo honi.[35] Senatuak onartu ondoren, urrian onartu zuten erabat. 1978ko abenduaren 6an egin zen erreferenduma eta erabateko baiezkoa lortu zuen Espainian.[36] Euskal Herrian ez: ezezko bozek eta abstentzioak, biak batuta, baiezko botoak gainditu zituzten. Hau zela eta; eta mugimendu independentistak ez hazteko, ekonomia ituna jarri zen Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan; eta Arabakoa aldatu zen.

Espainiako Erregeak abenduaren 27an onartu zuen Konstituzioa, eta 29an EAO-ean argitaratu zen (ez zen 28an egin inuzente-eguneko broma zela pentsarazteko).

Suárezen hirugarren gobernua eta Calvo-Sotelo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko lehen hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak»

1979ko urtarrilaren 2an, Konstituzioa onartuta izanda eta gero, Adolfo Suárezek lehen hauteskunde konstituzionaletara deitu zuen, martxoaren 1ean.

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Zentro Demokratikoaren Batasuna 6.268.593 34,84 168 +2
Espainiako Langile Alderdi Sozialista 5.469.813 30,40 121 +3
Espainiako Alderdi Komunista 1.938.487 10,77 23 +4
Alderdi Popularra 1.088.578 6,05 10 -6
Konbergentzia eta Batasuna 483.353 2,69 8 +8
Euzko Alderdi Jeltzalea 296.597 1,65 7 -1
Lehen bozketa: 1979ko martxoak 30 Gehiengo osoa (176/350) beharrezkoa[37]
Hautagaia: Adolfo Suárez
Aukera Bozketa
Alderdiak Bozak
YesYBai UCD (168), CD (9), PSA-PA (5), PAR (1)
183 / 350
Ez PSOE (116), PCE (23), EAJ (6), EE (1), ERC (1), UPC (1), UN (1)
149 / 350
Abstentzioak CiU (8)
8 / 350
Hutsik: PSOE (5), CD (1), EAJ (1), Herri Batasuna (3)

PSOEren krisialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskunde orokorretako porrota ez zen ondo hartu alderdi sozialistan, eta eztabaida handia sortu zuen. Felipek alderdiko ideologiatik marxismoa kentzea proposatu zuen;[38] baina PSOEren XXVIII. Batzarrean, 1979ko maiatzean, ez zen onartu. Ondorioz, Felipe González ez zen idazkari nagusirako berrautaketara aurkeztu; orduan, PSOEk ez zuen bururik. Batzorde Kudeatzaileak hartu zuen boterea.

Urte bereko irailean ezohiko batzar bat egin zen. Horretan, marxismoa kendu zuten alderdiaren ideologiatik, eta Felipe González idazkaritza nagusira itzuli zen, sendotuta.

Zentsura-mozioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko maiatzaren 21ean talde sozialistak Adolfo Suárez-en kontrako zentsura-mozio bat aurkeztu zuen. Ondo joateko itxaropenak txikiak ziren, baina mozioaren helburu nagusiak Felipe Gonzalezen entzutea igo, PSOE-a gobernu-aukera bezala aurkeztu eta Suárez usteltzea zen. Eta lortu zuten. Zentsura-mozioa porrot egin zuen, baina, handik aurrerako inkesta guztiak Felipe Gonzalez ematen zuten hauteskunde hipotetiko batzuen irabazle, eta hoberen baloratutako politikoa bihurtu zen. Gainera, UCD mozioaren kontra bozkatu zuen bakarra izan zen; bakarrik gelditu zen.[39]

Bozketa: 1980ko maiatzak 30Gehiengo osoa (176/350) beharrezkoa[37]
Hautagaia: Felipe González
Aukera Bozketa
Alderdiak Bozak
Bai PSOE (120), PCE (23), PSA-PA (5), EE (1), ERC (1), UPC (1), esleitu gabea (1)
152 / 350
NEz UCD (166)
166 / 350
Abstentzioak CD (9), CiU (7), esleitu gabeak (2), UPN (1), PAR (1), UN (1)
21 / 350
Hutsik: EAJ (7), HB (3), CiU (1)

Ezegonkortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernuaren ohiko jardueretan zailtasunak azaleratzen hasi ziren, UCD joera anitzetako jendeen koalizioa izatearen ondorioz. Honek Suárezen buruzagitza higatu zuen eta tentsioak agerikoak izan ziren 1981ean. Honi gehitu behar zitzaion porrota Andaluzia, EAE, Katalunia eta udal-hauteskundeetan, eta gainera, inkestek PSOE-ari ematen zioten garaipena, zentsura-moziotik. Azkenean, Suarezek dimisioa eman zuen. Geroago, Erregeak Leopoldo Calvo-Sotelo proposatu zuen gobernuburu bezala.[40] Sozialdemokratek, Fernández Ordóñezen gidaritzapean, UCD utzi zuten, eta talde mistora joan ziren, esleitugabetzat.

Lehen bozketa: 1981ko otsailak 20 Gehiengo osoa (176/350) beharrezkoa[37]
Hautagaia: Leopoldo Calvo-Sotelo
Aukera Bozketa
Alderdiak Bozak
YesYBai UCD (165), CD (3), UPN (1)
169 / 350
Ez PSOE (116), PCE (23), EAJ (7), esleitu gabeak (4), PSA (3), EE (1), ERC (1), UPC (1), UN (1)
158 / 350
Abstentzioak CiU (9), CD (6), Herri Batasuna (3), PSOE (2), PSA (2), PAR (1)
23 / 350

Otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea»

ETAk erasoekin jarraitzen zuen eta militarrek bere desadostasunak gero eta ageriago azaltzen zituzten. Honela, 1981eko otsailaren 23an estatu-kolpe bat eman zuten, Calvo-Soteloren inbestiduraren bozketaren bitartean.[41] Milans Del Bosch jenerala Valentzian errebelatu zen eta tankeak kalera atera zituen. Espainiako Diputatuen Kongresua Guardia Zibilek hartu zuten, Antonio Tejero teniente koronelak gidatuta. Erregearen parte hartzea luze eztabaidatu izan da. Dena dela, Espainian, denek adostu dute erregeak salbatu zuela demokrazia gau hartan egindako telebistako hitzaldiarekin.[42]

Calvo-Soteloren gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren bozketa: 1981ko otsailak 25 Gehiengo soila ("bai" gehiago "ez" baino) beharrezkoa[37]
Hautagaia: Leopoldo Calvo-Sotelo
Aukera Bozketa
Alderdiak Bozak
YesYBai UCD (165), CD (9), CiU (9), PAR (1), UPN (1), esleitu gabea (1)
186 / 350
Ez PSOE (116), PCE (23), EAJ (7), PSA (5), esleitu gabeak (3), EE (1), ERC (1), UPC (1), UN (1)
158 / 350
Abstentzioak PSOE (3), Herri Batasuna (3)
6 / 350

Inbestidura 23an izango zen, baina, estatu-kolpea zela eta, 2 egun atzeratu zen, bozketa horretan, bakarrik gehiengo soila behar bazuen ere, aurreko bozketan lortu ez zuen gehiengo osoa lortu zuen.

Tentsio larriak zirela eta Leopoldo Calvo-Sotelok parlamentua desegin eta hauteskundeetarako deialdia egitea erabaki zuen 1982ko urrirako.

PSOE gobernuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko urriko hauteskundeetan PSOEk gehiengo osoa lortu zuen parlamentuan. Ordurako aldaketa sakonak izan zituen bere programan alderdi honek. 1979ko maiatzeko XXVII. Kongresuan joera iraultzaile oro alboratu zuen Felipe González idazkari nagusiak. Dimisioa aurkeztu eta gero, bera itzultzeko kondizio gisa aldaketak onartzea exijitu zuen. 1979ko iraileko ezohiko biltzarrean, berriz hartu zuen kargua, baina berak ezarritako baldintzekin.

PSOE gobernuan egoteko prestatzen ari zen. SPD alemaniarraren laguntza ekonomikoarekin eta Fernández Ordóñezen sozialdemokratak beragana hurbiltzearekin sektore asko erakarri zituen, bai nazioartean bai frankismoko koadroetatik.[43]

Hala, 1982, 1986 eta 1989ko hauteskundeen ondoren, inolako hitzarmenik egiteko beharrik gabe gobernatu zuen PSOEk, gehiengo osoarekin. Honela, bere programako puntu asko lege egin zituen eta autonomia eta udalerri askotako kontrola lortu zuen. Horrekin, trantsizio garaian berria zen egonkortasuna eman zitzaion gobernuari. Frankismoaren azken defendatzaileak konbentzitu egin ziren iraultzaren arriskurik ez zegoela eta aldaketa lasaia gertatu zela.[44]

PSOE gobernuan lau legegintzaldietan egon zen. Haietan gertatu zen Europar Batasunean sartzea, lan arazoetako erreforma, hezkuntzaren eta osasunaren unibertsalizatzea eta autonomien garapena. Baina baita ondokoak ere: krisi ekonomiko larria, industriaren birmoldatze larri eta bortitza, estatuaren zorra handitzea eta batez ere, Euskal Herrian gerra zikina eta ustelkeria kasuen erabateko azaleratzea.

1985ko ekainaren 2rako, estatu-kolpe baten konspirazioa zegoen, baina, Gobernua konturatu zenean, ez zuen ezer esan; planak desegin zituen sekretuki. Dirudienez, Europako Ekonomia Erkidegoan sartzea hurbil zegoenez Gobernuak ez zuen espainiar demokraziaren hauskortasuna erakutsi. Hala ere, Espainiako azken estatu-kolpe konspirazioa izan zen.

Europar Batasunean eta NATOn sartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NATOren sarrera urtearen arabera.
Espainia eta Europako banderak Diputatuen Kongresuan.

Lehen eskaeratik hogei urteren buruan, Europako Ekonomia Erkidegoak Espainia sartzea onartu zuen. Negoziazio lasterren ondoren sarrera 1986ko urtarrilaren 1ean egin zen, UCDren azken gobernualdian. Calvo-Sotelok parlamentuaren baimena lortu zuen. Protokoloa 1981eko abenduaren 10ean izenpetu zen Bruselan, iritzi publikoaren gehiengoa aurka egon arren.[45][46]

Gobernuan sartu baino lehen, PSOE Espainia NATOn egotearen aurka zegoen ofizialki. Behin gobernuan zegoela, ordea, nazioarteko konpromisoek lotuta, PSOEk iritzia aldatu eta gai horren gainean erabakitzeko erreferendumean NATOn jarraitzearen aldeko kanpaina gogorra egin zuen, eta baiezkoa atera zen erreferendumean.[47]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza eskubidea zabaltzea izan zen helburua. 1983an onartu zen Unibertsitatearen Legea, beraiei autonomia ematen ziena eta pribatuak sortzea errazago egiten zuena, sarrera tasak asko merkeagotuz.

Lehen eta bigarren hezkuntzan, derrigorrezko hezkuntzaren adina 14ean utzi zuen 1985ean eta 16ean 1990ean LOGSE ezartzean.[48]

Hiru sare sortu ziren, pribatua, publikoa eta itunpekoa (azken hori enpresa pribatuena da, baina Estatuak ordaintzen ditu instalakuntzak, irakasleak eta matrikulak).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko krisiak, 1979an berrindartuak, industriaren erabateko gainbehera ekarri zuen. Zaharkitze batek ondoratuta. Langabezia %20raino igo zen 1985ean, prezioak igo eta igo ari ziren (%25 urte batean izateraino).[49]

Industria-birmoldaketa derrigorrezkoa zen baina modu leunean egin beharrean oso azkar eta eraginak neurtu gabe egin zen, ontzigintza, oihalgintza eta siderurgian.[50]

Inflazioaren aurka egiteko gobernuak interes tasak asko igo ziten (%15eraino) eta soldaten igoera asko murriztu zuen.

1988ko abenduaren 14ean greba orokorra egin zen sindikatuen erantzuna adieraziz. Arrakasta osoa izan zuen.[51]

Errepideetan 1985etik bikoiztu egin ziren autopista eta autobien kilometroak aurreko urteetako utzikeriari buelta eman nahian. Trenbide sarea aldiz nahiko utzita gelditu zen, kilometro asko utzi ziren bertan behera eta linea berri eta ikusgarrien alde egin zen benetako gertuko sare funtzional bati ekitea alboratuz.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aznar eta Bush Etxe Zurian.

1996an, José María Aznarren Alderdi Popularrak irabazi zituen hauteskundeak.[52] Bere bigarren legegintzaldian agerian gelditu zen frankismoaren baitako zenbait sektore erabat eraldatu gabe zeudela eta justizia, eliza, ekonomia eta komunikabideetan lehengo diktaduraren baitako ohitura, jokaera eta legeak azaleratzen hasi ziren. Espainiako Gerra Zibilaren erribisioa egitea helburu zuten lanek agerian utzi zuten frankismoarekin erabat hautsi nahi ez zuen talde zabal bat zegoela Espainian.

Kontrako joera ere bortitzagoa izan zen 2000 urtetik aurrera eta Aznarrek George W. Bushen ultraeskuinarekin egindako aliantzak[53] bere hauteskundeen galera ekarri zuten 2004an, Espainiako politikan trantsizioa amaitzeko borondatea agertzen duten sektoreak indartuz. Gerra Zibilaren oroitzapenaren aldeko mugimenduak libreki sortzearen aldeko joerak ere agertzen hasi dira, eta frankismoaren osteko politikak airean utzitako arazoak erabat konpontzeko borondatea ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz)  Gómez Villar, Antonio (2007-05-04) «Entrevista a Julio Anguita: "La Transición o la segunda restauración borbónica"» Rebelión .
  2. a b (Gaztelaniaz)  Molina, Pablo (2009-02-20) «Otra Restauración que se acaba» Libertad Digital .
  3. Euskal Herriko ikuspegitik datak zehazteko zailtasunaz, edo euren justifikazioaz, ikus (Gaztelaniaz) Fito Rodriguez: Justizia Interditaren Poetika, Donostia, Utriusque Vasconiae, 2013. Bertan, aipatu Trantsizioari Frankismo berantiarra deitzen dio.
  4. (Ingelesez)  Ahlers, Leon (2015) «The Spanish Transition: Tradeoff Between Short-Term Compromise and Long-Term Problems» The SAIS Europe Journal of Global Affairs .
  5. (Gaztelaniaz)  Torrús, Alejandro (2012-08-30) «Al menos 88.000 víctimas del franquismo continúan sepultadas en fosas comunes» Público .
  6. (Gaztelaniaz)  Amnesty International (2013) El tiempo pasa, la impunidad permanece .
  7. (Gaztelaniaz)  «Historia de España: La Transición política» www.historiasiglo20.org . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .
  8. (Gaztelaniaz)  «'Sin los partidos republicanos, las primeras elecciones generales carecieron de legitimidad'» Público . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .
  9. (Gaztelaniaz)  Gil Pecharromán, Julio (2008) Con permiso de la autoridad. La España de Franco (1939-1975) Madril: Temas de Hoy 316. orrialdea ISBN 978-84-8460-693-2 .
  10. (Gaztelaniaz)  Urbano, Pilar (2014) La gran desmemoria Madril: Planeta 38. orrialdea ISBN 9788408121459 .
  11. (Gaztelaniaz)  Juliá, Santos (1999) Un siglo de España. Política y sociedad Madril: Marcial Pons 217-218. orrialdea ISBN 84-9537903-1 .
  12. (Gaztelaniaz)  Gil Pecharromán, Julio (2008) Con permiso de la autoridad. La España de Franco (1939-1975) Madril: Temas de Hoy 329. orrialdea ISBN 978-84-8460-693-2 .
  13. (Gaztelaniaz)  Muriel, Eduardo (2012-01-18) «El día en que la policía de Fraga disparó contra una asamblea» Público .
  14. (Gaztelaniaz)  Txasko, Andoni (2010-03-04) «3 de marzo, sinónimo de impunidad» Gara .
  15. (Gaztelaniaz)  Aoiz, Floren El jarrón roto ISBN 84-8136-329-4 .
  16. (Gaztelaniaz)  Carcedo, Diego Sáenz de Santamaría: el general que cambió de bando ISBN 84-8460-309-1 .
  17. (Gaztelaniaz)  Rodríguez Jiménez, José Luis (1994) Reaccionarios y golpistas: la extrema derecha en España : del tardofranquismo a la consolidación de la democracia, 1967-1982 CSIC 112. orrialdea ISBN 84-00-07442-4 .
  18. (Gaztelaniaz)  Juliá, Santos (1999) Un siglo de España. Política y sociedad Madril: Marcial Pons 224-225. orrialdea ISBN 84-9537903-1 .
  19. (Gaztelaniaz)  «Tras el salvaje atentado al despacho laboralísta de Madrid» La Vanguardia 1977/01/26 .
  20. (Gaztelaniaz)  Martínez, Jesús (1998) Historia de España. Siglo XX (1939-1996) 169-238. orrialdea .
  21. (Gaztelaniaz)  Tusell, Javier (1997) La transición española. La recuperación de las libertades Madril: Historia 16-Temas de Hoy 34. orrialdea ISBN 84-7679-327-8 .
  22. (Gaztelaniaz)  «Votos negativos, abstenciones y ausentes» Ya: 12 1976-11-19 .
  23. (Gaztelaniaz)  «Aprobada la ley de reforma política» Arriba: 9-14 1976-11-19 .
  24. (Ingelesez)  Nohlen, Dieter (2010) Elections in Europe: A data handbook 1824. orrialdea ISBN 978-3-8329-5609-7 .
  25. (Gaztelaniaz)  Martínez Abascal, Vicente-Antonio; Herrero Martín, José Bernardo (2012) Curso de Derecho del Trabajo Madrid: Tecnos 850. orrialdea ISBN 978-84-309-5591-6 .
  26. (Gaztelaniaz)  «Carrillo, ¿traidor o estadista?» El Mundo 2017-04-14 .
  27. (Gaztelaniaz)  Rodríguez Sahagún, Agustín (1986ko urria-abendua) «La reforma militar de los Gobiernos de Suárez» Reis (36): 189-194 .
  28. (Gaztelaniaz)  Ceberio Belaza, Mónica (2010-04-18) «Alianza Popular sostuvo que la amnistía de 1977 no era "buena medicina"» El País .
  29. (Gaztelaniaz)  Clemente, José Carlos (1994) Historias de la transición: el fin del apagón, 1973-1981 97. orrialdea .
  30. (Ingelesez)  Preston, Paul (2005) The Politics of Revenge: Fascism and the Military in 20th-century Spain 187. orrialdea .
  31. (Gaztelaniaz)  Ruiz, David (2002) La España democrática (1975-2000). Política y sociedad Madril: Síntesis 31-35. orrialdea ISBN 84-9756-015-9 .
  32. (Gaztelaniaz)  Tusell, Javier (1997) La transición española. La recuperación de las libertades Madril: Historia 16-Temas de Hoy 52. orrialdea ISBN 84-7679-327-8 .
  33. (Gaztelaniaz)  Rodriguez, Fito (2013) Justizia Interditaren Poetika Donostia: Utriusque Vasconiae 29. orrialdea .
  34. (Gaztelaniaz)  Mª Isabel Pérez Ares, ed. (2000-10-26/28) «El Consejo General Vasco y el Estatuto de Autonomía, redacción y autonomía» Actas del III Simposio de Historia Actual (Logroño) 2: 613-638 ISBN 84-95747-23-5 .
  35. (Gaztelaniaz)  Villarroya, Joaquín Tomás (1997) Breve historia del constitucionalismo español Centro de Estudios Constitucionales ISBN 978-84-259-0787-6 .
  36. (Gaztelaniaz)  Junta Electoral Central (1978-12-22) «Acuerdo de la Junta Electoral Central por el que se hace público el resumen de la votación en el Referéndum Constitucional» Boletín Oficial del Estado (305): 28934 BOE-A-1978-30906 ISSN 0212-033X .
  37. a b c d (Gaztelaniaz)  «Votaciones de investidura y mociones de censura 1979 - ...» www.historiaelectoral.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .
  38. (Gaztelaniaz)  «Municipales de 1979: todo el poder para el PSOE» El Mundo 2018-06-29 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .
  39. (Gaztelaniaz)  «El Gobierno sólo contó con sus votos para superar la moción de censura socialista» El País 1980-05-31 ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .
  40. (Ingelesez)  «Leopoldo Calvo Sotelo: Post-Franco Prime Minister of Spain who survived an attempted coup and was determined to see the country join Nato» The Times (Londres) 2008-5-5 .
  41. (Gaztelaniaz)  «Cronología de los hechos» Levante-El Mercantil Valenciano .
  42. (Gaztelaniaz)  «Las 18 horas que pusieron en vilo a la democracia» La Vanguardia 2011-2-22 .
  43. (Gaztelaniaz)  Martín Arce, José María (2008) «Los Socialistas en el poder (1982-1996)» Historia y política: Ideas, procesos y movimientos sociales (20): 43-71 ISSN 1575-0361 .
  44. (Ingelesez)  Maravall, José María Regimes, Politics, and Markets: Democratization and Economic Change in .
  45. (Gaztelaniaz)  Ruiz, David (2002) La España democrática (1975-2000). Política y sociedad Madril: Síntesis 80-87. orrialdea ISBN 84-9756-015-9 .
  46.   Orzaiz, Ion (2016-03-12) «Euskal Herriak ezetz esan zuenekoa» Berria .
  47. (Gaztelaniaz)  Juliá, Santos (1999) Un siglo de España. Política y sociedad Madril: Marcial Pons 266-267. orrialdea ISBN 84-9537903-1 .
  48. (Gaztelaniaz)  Robles, Francisco (2008) Hijos de la Logse Kordoba: Toro Mítico ISBN 978-84-96947-57-3 .
  49. (Gaztelaniaz)  Fuente Quintana, Enrique (2008ko maiatza-ekaina) «De los Pactos de la Moncloa a la entrada en la Comunidad Económica Europea (1977-1986)» Información Comercial Española (826): 39-71 .
  50. (Gaztelaniaz)  Yebra Cemborain, Raúl Oscar (1985) «Reconversión industrial» Revista española de financiación y contabilidad (47): 411-428 ISSN 0210-2412 .
  51. (Gaztelaniaz)  «La huelga general paralizó ayer España» El País 1988/12/15 .
  52. (Gaztelaniaz)  «Ni absoluta ni suficiente» La Vanguardia 1996/03/04 .
  53. (Gaztelaniaz)  «Bush expresa su más firme apoyo a la lucha de España contra el terrorismo de ETA» ABC 2001/06/13 .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AGÜERO, P.: Militares, civiles y democracia. La España postfranquista en perspectiva comparada , Madril, Alianza, 1999.
  • ÁGUILA, R. & MONTORO, R.: El discurso político de la transición española. Madril, CIS y Siglo XXI, 1984.
  • AZURMENDI, J.: "Bakearen inguruko diskurtsoaren jasangaitza" (Trantsizioaren birgogoetaz azpiatala, 78-84 or.) Joxe Azurmendi: Barkamena, kondena, tortura, Elkar, Donostia, 2012.
  • CARR, R.: España de la Restauración a la democracia. (1875 - 1980). Ed. Ariel. Bartzelona, 1983.
  • CARR y FUSI, J.P.: España de la dictadura a la democracia. Bartzelona, 1979.
  • CEBRIÁN, J.L.: La España que bosteza. Apuntes para una historia crítica de la transición. Ed. Taurus. Madril, 1980.
  • DE SANTIAGO GÜERVOS, J.: El Léxico político de la transición española. Salamanca, Salamancako Unibertsitatea, 1992.
  • DEL ÁGUILA, R: "La transición democrática en España: Reforma, ruptura y consenso" in Revista de Estudios Políticos, 25, Madril,1982.
  • JIMÉNEZ-DÍAZ, J.F. & DELGADO-FERNÁNDEZ, S. -Editoreak-: Political Leadership in the Spanish Transition to Democracy (1975-1982). New York, Hauppauge: Nova Science Publishers, 2016. (Bilduma: Political Leaders and Their Assessment).
  • MARTÍNEZ CUADRADO, M.: "El escenario político español en la perspectiva 1975". in Anuario Económico y social de España. 1975. Planeta. Bartzelona, 1976.
  • PRESTON, P.: El triunfo de la democracia en España: 1969-1982. Plaza y Janés. Bartzelona, 1986.
  • RODRIGUEZ, F.: Justizia Interditaren Poetika, Utriusque Vaconiae, Donostia, 2013.
  • ZAMBRANA, J.: La alternativa libertaria (Catalunya 1976 - 1979). Fet a mà-CEDALL. Badalona, 2000.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako trantsizioa Aldatu lotura Wikidatan