Alan Bartlett Shepard
Alan Bartlett Shepard, Jr. (East Derry, New Hampshire, 1923ko azaroaren 18a - Pebble Beach (Kalifornia), 1998ko uztailaren 21a) estatubatuar astronauta izan zen. Estatu Batuetako Itsas Gudarosteko Akademian graduatu zen, tenienteorde mailarekin, 1944an. Bigarren Mundu Gerran itsas armadan jardun zuen; ondoren graduazioak eskuratu zituen Marylandeko Patuxent River Itsas Pilotuen Eskolan, eta Rhode Islandeko Newport Gerrako Itsas Eskolan. 1959an, Estatu Batuetako armadako astronauten saila sortu zen, eta bera izan zen sail hartako lehenengo zazpi kideetako bat. Shepard izan zen, halaber, espaziora hegan egin zuen lehen estatubatuarra, 1961ean; Freedom 7 kapsula nanoan 15 minutuko hegaldia egin zuen 185 km-ko altueran, orbitaz beheko hegaldi batean. Osasun-arazoak zirela-eta, aldi batez erretiraturik egon ondoren, 1971n, Ilargirako hegaldia zuzendu zuen Apolo 14 ontzian, eta Ilargi gainean iraunaldi luzeena egitea lortu zuten, 33,5 orduko errekorrarekin. 1974an, utzi egin zuen astronauta-lanbidea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan Bartlett Shepard |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau New Hampshireko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- New Hampshireko biografia zirriborroak
- 1923ko jaiotzak
- 1998ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako astronautak
- Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako almiranteak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- New Hampshiretarrak
- Ilargia zapaldu duten pertsonak
- Leuzemiaren ondorioz hildakoak
- Bigarren Mundu Gerrako Ameriketako Estatu Batuetako itsas-armadako pertsonala