Alexander Aitken
Alexander Craig Aitken (Dunedin, Zeelanda Berria, 1895eko apirilaren 1a - Edinburgo, Eskozia, 1967ko azaroaren 3a) zeelandaberritar matematikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo ikasketak Dunedinen egin zituen eta 1913an, beka baten laguntzaz, hizkuntzak eta matematika ikasten hasi zen. Bigarren Mundu Gerra zela-eta, 1917. urtera arte ezin izan zituen ikasketak jarraitu. 1920an, graduatu ondoren, institutu batean eskolak ematen hasi zen. Hala ere, 1923an Eskoziara itzuli zen eta matematika ikasi zuen Edinburgon, Whittakerren zuzendaritzapean.
1925ean irakasle hautatu zuten Edinburgon, eta han eman zuen bizitza osoa. 1936an Errege Elkarteko kide hautatu zuten, eta hamar urte geroago Whittakerren katedra eman zioten. Aitkenek estatistika, analisi numerikoa eta aljebra landu zituen gehienbat, eta arlo horiek berriztatu zituen. Esate baterako, determinanteen teorian, aljebran, ekarpen garrantzitsuak egin zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu asko idatzi zuen; horien artean garrantzitsuenetariko bat The theory of canonical matrices (1932, Matrize kanonikoen teoria) da, Turnbullekin batera idatzi zuena. Bestalde, Rutherfordekin batera Unibertsitateko Matematika Testuetako liburu sail baten zuzendaria izan zen eta Determinants and matrices (1939, Matrizeak eta determinanteak) eta Statistical Mathematics (1939, Matematika estatistikoa) liburuak ere idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.