Alfonso López Michelsen
| Alfonso López Michelsen | |||||
|---|---|---|---|---|---|
(1977) | |||||
1974ko abuztuaren 7a - 1978ko abuztuaren 7a ← Misael Pastrana Borrero (en)
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Bogota, 1913ko ekainaren 30a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Bogota, 2007ko uztailaren 11 (94 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Central Cemetery of Bogotá (en) | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Alfonso López Pumarejo | ||||
| Ama | María Michelsen de López | ||||
| Ezkontidea(k) | Cecilia Caballero Blanco (en) | ||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Our Lady of the Rosary University (en) | ||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua, politikaria, zutabegilea, legelaria eta idazlea | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||
| Alderdi politikoa | |||||
Alfonso López Michelsen (Bogota, 1913ko ekainaren 30a - Bogota, 2007ko uztailaren 11) kolonbiar politikaria izan zen. Kolonbiako Errepublikako lehendakaria izan zen 1974tik 1978ra.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonbiako lehendakari ohi Alfonso López Pumarejoren eta Maria Michelsenen semea zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta 1938an hasi zuen politikari-karrera. 1960an, Kolonbiako Mugimendu Iraultzaile Liberala izeneko alderdia sortu zuen. 1974an lehendakari izendatu zuten. Estatuaren intereseko hainbat proiektu egin zituen, hala nola ekonomia-larrialdirako plana, zergen erreforma, inflazioaren jaitsiera eta abar.
Politikari izateaz gainera, irakasle eta gaztelaniazko idazle ere izan zen. Idazle gisa izaera historiko eta politikoko saiakerak idatzi zituen; besteak beste, Introducción al estudio de la Constitución de Colombia (1942); Los últimos días de López (1961); Con mis propios ojos: críticas, crónicas, entrevistas y discursos 1953-1982 (1982); eta El quehacer literario (1989). Horiez gainera, hainbat eleberri argitaratu zituen; besteak beste, Los Elegidos (1953).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.