Alfonso Ureña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfonso Ureña

Bizitza
Hezkuntza
Tesi zuzendariaManuel de Buenaga (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Jaéngo Unibertsitatea
KidetzaSociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural

Luis Alfonso Ureña López (Jaén) Jaéngo unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko katedradun bat da. ikerlaria da hizkuntzaren prozesamendu automatikoan eta adimen artifizialean. 2007tik SEPLN elkarteko zuzendaria (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural).[1]

2000. urtean Manuel de Buenagaren zuzendaritzapean aurkeztu zuen doktorego-tesian anbiguotasun lexikoaren ebazpen automatikoa ikertu zuen agirien sailkapen automatikoko zereginetan ("Resolución automática de la ambigüedad léxica en tareas de clasificación automática de documentos").[2]

Berak zuzentzen duen SINAI taldean Hizkuntzaren prozesamendu automatikoaren barruan atal hauetan ikertzen du Ureñak:: informazio eleaniztun eta multimodala eskuratzeko sistema adimendunak, iritzien eta sentimenduen analisian, erantzunen bilaketan, testu-sailkapenean, eta elkarrizketa-sistemetan.

Jaéngo Unibertsitateko IKT-Ikasketa Aurreratuen Zentroko (CEATIC) zuzendaria ere bada.

SEPLN, Hizkuntza Naturalaren Prozesamendurako Espainiako Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toni Martí eta Alfonso Ureña, SEPLN2009

2010eko hamarkadan Espainiako gobernuak antolatutako "Hizkuntza Teknologiak Sustatzeko Espainiako Plana"[3] sortzeko eta kudeatzeko eragileetako bat izan da Ureña Hizkuntza Naturalaren Prozesamendurako Espainiako Elkarteko presidentea izan den heinean.[4]

Hizkuntza Naturalaren Prozesamendurako Espainiako elkarteak (SEPLN) ibilbide luzea du, 1983tik ari da biltzen. Oso komunitate aktiboa da, irabazi asmorik gabekoa, zeina bazkide numerarioek, erakundeek eta enpresek osatzen duten. Elkartearen helburua hau da: hizkuntzaren prozesamenduaren esparruan ikerketari, irakaskuntzari, prestakuntzari eta garapenari buruzko era guztietako jarduerak sustatu eta zabaltzea, bai maila lokalean, bai estatu mailan, bai nazioartean. SEPLN kongresua Espainiako zaharrena da informatikaren arloan, eta urtero egiten da, etenik gabe, 1983an Donostian sortu zenetik. Hizkuntzaren Teknologiako komunitate bat osatu du elkarteak gaztelania, euskara, katalana eta galiziera ikertzeko taldeekin. Komunitate hori Latinoamerikan eta mundu mailan erreferentea da, batez ere gaztelania eta baliabide gutxiko hizkuntzak arrakastaz lantzeko hainbat eredu sortu dituelako.[4]

Eva Ferreira, Bingen Zupiria eta Alfonso Ureña. Hizkuntzaren ekonomia berriko trantsizio digital eleaniztunari buruzko jardunaldian (Donostia, 2022)[4]

Hizkuntzaren Teknologiak (HT), giza hizkuntza prozesatzeko gai diren sistemak aztertu eta garatzeaz arduratzen denak, hainbat metodo garatu ditu urteen bidez testuetako informazioa esplizitu egiteko eta deskribatzen duen errealitatearekin lotzeko. Eta kontuan hartu behar da egunerokoan gizakiok eskura dugun informazio digital gehiena egituratu gabeko informazioa dela, testu gisa agertzen zaigu hainbat hizkuntzatan (idatzita edo hitz eginda), eta hori erronka bat da informazio hori ustiatu eta prozesatu nahi duen edozein erakunderentzat.[4]

Beraz, Ureñak, SEPLN elkarteko presidente moduan, hizkuntzaren prozesamendua garatzeko ahaleginak adimen artifiziala garatzeko ahaleginen erdigunean egon behar direla defendatu izan du, eta alderantziz. Izan ere, gaur egun, Hizkuntzaren Teknologia da, seguruenik, adimen artifizialaren eremurik berritzaileena, hazkunde azkarreko eragin ekonomikoa sortzen duena. Gaur egun, duela urte batzuk aurrerapen ikaragarri eta imajinaezin zirenak errealitate bihurtzen ari dira. Hain zuzen, HTko aplikazio funtzionalen eremua garrantzitsuenetako bat da. Adimen artifizialaren % 50 baino gehiago Hizkuntzaren Prozesamendua dela kalkulatzen da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «D. Luis Alfonso Ureña López» C.A. de la UNED de la provincia de Jaén (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  2. Ureña López, Luis Alfonso. (2000-10-20). «Resolución automática de la ambigüedad léxica en tareas de clasificación automática de documentos. Teseo - Tesis» www.educacion.gob.es (Universidad de Granada) (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  3. «Plan de Tecnologías del Lenguaje - Plan de Impulso de las Tecnologías del Lenguaje» plantl.mineco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  4. a b c d e Alfonso Ureña, Hizkuntzaren ekonomia berriko jardunaldian (2022-06-01) – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • SEPLN elkartearen webgunea
  • @SEPLN SEPLN elkartearen kontua Twitter-en
  • SEPLN aldizkariaren webgunea