German Rigau

Wikipedia, Entziklopedia askea
German Rigau
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaKataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Tesi zuzendariaHoracio Rodriguez Hontoria
Doktorego ikaslea(k)Iñaki San Vicente Roncal.
Egoitz Laparra (en) Itzuli
Aitor Gonzalez Agirre
Andrés Montoya-Castillo (en) Itzuli
Gerard Escudero (en) Itzuli
Jordi Atserias Batalla (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Donostiako Informatika Fakultatea
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa  (1995 -  2002)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2002 -
KidetzaGlobal WordNet Association (en) Itzuli
HiTZ zentroa
Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural
Association for Computational Linguistics
adimen.si.ehu.es…

German Rigau i Claramunt (Bartzelona, 1963) informatikaria Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Hitz zentroko zuzendariordea da. 1995etik irakaslea izan zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, eta 2002tik EHUko Informatika Fakultatean lan egiten du, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean, eta hizkuntzaren prozesamendu automatikoa lantzen duen HiTZ zentroko zuzendariordea da 2019tik.[1]

German Rigau CLARIN erakunde europarraren Espainiako koordinatzailea da. Azpiegitura honetan Euskarazko baliabideak eta HPrako jakintza eskaintzen ditu HiTZ Zentroak.[2]

Ikasketak eta doktorego-tesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean lortu zuen Informatikako lizentziatura UPCko Informatika Fakultatean, Bartzelonan.

1998an Informatikako doktore titulua lortu zuen UPCko Informatika Fakultatean. Tesian hiztegi elektronikoetatik ezagutza lexikala automatikoki erauzteko teknikak asmatu zituen, Horacio Rodriguez Hontoriaren zuzendaritzapean.[3]

Geroago, urteetan, alor horretako nazioarteko ikerlarientzako erreferentzia izan da Rigauren lana. Horrela, esaterako, 2023an WordNet-eko Elkarte Globaleko (GWA, Global WordNet Association) batzorde exekutiboko kidea zen.

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean hasi zen irakasle gisa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan bertan eta 2002an EHUko Informatika Fakultatera mugitu zen. Bartzelonan aritu zen bitartean hizkuntzaren prozesamenduko TALP ikerketa-taldean aritu zen, eta Donostiara mugitzean Ixa Taldean integratu zen. Hala ere aldaketa ez zen handia izan, TALP eta Ixa taldeak 1990etik lankidetza estuan ikertzen baitzuten arlo horretan. TALP taldeko lanen artean katalana aztertzea zegoen eta Ixa taldekoetan euskara azgtertzea.

Felisa Verdejo eta Horacio Rodriguezen irakasleen zuhaitz akademikoa.[4]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken 30 urteetan kode irekiko baliabide lexikalak sortzeko eta LNPko tresna aurreratuak garatzeko hainbat ikerketa-proiektu lokal eta europar zuzendu ditu. Adibidez, gaztelaniarako, katalanerako, euskararako eta galizierarako Wordnet hitz-sareen garapena koordinatzen aritu da, baita beste baliabide lexikal eta ontologia batzuena ere, dena Wordneteko Biltegi Zentral Eleanitzean (Multilingual Central Repository, MCR) eta WordNet-eko Sare Globalean (Global WordNet Grid) integratzeko. Freeling eta Ixa Taldeko NLP tresna eleaniztunen sustatzaileetako bat ere izan da, UPCn eta UPV/EHUn, hurrenez hurren.

30 urte horietan nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste, Acquilex, EuroWordNet, Namic, Meaning, KYOTO, Paths, OpeNER, Readers, NewsReader, MT4All, ELE eta Antidote. Hainbat ikerketa-proiektu nazionaletan ere parte hartu du; besteak beste, ITEM, HERMES, KNOW, KNOW2, SkaTer, TUNER eta DeepReading.

Nazioarteko zenbait lehiaketa akademiko ere antolatu ditu (SENSEVAL eta SEMEVAL). Gaur egun, CLARIN eta DARIAH ikerketa-azpiegituretan Euskal Herriko eta Espainiako ikertaldeak integratzea lortu duen INTELE sare estrategikoa koordinatzen ari da.

Guztira, berrehun artikulu baino baino gehiago argitaratu ditu Hizkuntzaren Prozesamenduaren arloan (HP), eta bereziki azpiarlo hauetan: Semantika Lexikoan, Prozesamendu Semantiko eta Inferentzian.

Adituak eta doktoreak hezteko eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berak pertsonalki 15 doktorego-tesi zuzendu ditu. 200 artikulu argitaratu ditu informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloetan.[5][6]

Unibertsitateko graduen mailatik harantzago, hizkuntza-teknologian profesional adituak eta doktoreak hezteko eragile nagusietako bat izan da bere tesia bukatu zuenetik, hasieran gai hori lantzen zuten doktorego-ikastaro espezifikoak ematen Bartzelonako TALP Ikerketa Zentroan, eta 2006tik aurrera EHUko Ixa Taldean ere. 2014az geroztik Europa mailako Language and Communication Technology Erasmus Mundus Masterrean parte hartzen du; nazioarteko kontsortzio zabal batean integratuta, kontsortzioan orokorrean ematen den ingelesaren ikuspuntu globalaz gain, baliabide gutxiko hizkuntza baten ikuspegia gehitzen diote EHUko partaideek.

Kudeatzailea eta antolatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HITZ ikerketa-zentroaren sortzaileetako bat izan zen Donostian, eta bertako zuzendariordea da 2019az geroztik.[7]

Espainiako gobernuak antolatutako "Hizkuntza Teknologiak Sustatzeko Espainiako Plana" sortzeko eta kudeatzeko aholkularietako bat izan da, baita "Adimen Artifizialerako Espainiako Estrategia Nazionalaren" barruan (ENIA). WordNet-eko Elkarte Globaleko (GWA, Global WordNet Association) batzorde exekutiboko kidea da, eta Hizkuntzaren Prozesamendurako Espainiako Elkarteko (SEPLN, Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) zuzendaritza-batzorde iraunkorreko kidea. European Language Equality (201-2022) proiektu europarrean parte-hartzaile nagusietako bat izan da. Europan 2030erako hizkuntza-berdintasun digitala lortzeko ikerketa-, berrikuntza- eta hedapen-agenda estrategikoa garatzeko antolatu zuten proiektu hori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muñagorri Garmendia, Lander. (2020-10-19). ««Ordenagailuekin elkarrizketan euskaraz aritzeko ahala badago»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  2. «Spain Joins CLARIN As Member | CLARIN ERIC» www.clarin.eu (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  3. (Ingelesez) Rigau Claramunt, German. (1999). «Teseo» www.educacion.gob.es (Universidad Politécnica de Catalunya) (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  4. «Felisa Verdejoren zuhaitz akademikoa. EHUko (Ixa taldea) eta UPCko hainbat irakasle azaltzen dira.» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  5. «Eneko Agirre» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  6. «Scopus preview - Agirre, Eneko - Author details - Scopus» www.scopus.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  7. Unanue Irureta, Maialen. (2018-12-09). ««Itzultzaile automatiko batek ez du sekula pertsona batek bezala itzuliko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian