Ursula K. Le Guin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ursula K. Le Guin
Ursula K Le Guin.JPG
Bizitza
Izen osoa Ursula Kroeber
Jaiotza Berkeley (Kalifornia)1929ko urriaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Berkeley (Kalifornia)
Portland
Heriotza Portland2018ko urtarrilaren 22a (88 urte)
Familia
Aita Alfred Louis Kroeber
Ama Theodora Kroeber
Ezkontidea(k) Charles Le Guin
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Radcliffe College Itzuli
Columbiako Unibertsitatea 1952) Master of Arts Itzuli
Berkeley High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, autorea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, feminista, haur literaturaren idazlea, kazetaria, prosalaria eta Prosa
Lan nabarmenak Earthsea series Itzuli
Hainish Cycle Itzuli
The Lathe of Heaven Itzuli
The Eye of the Heron Itzuli
Malafrena Itzuli
The Beginning Place Itzuli
Always Coming Home Itzuli
Annals of the Western Shore Itzuli
Lavinia Itzuli
Catwings series Itzuli
The Language of the Night Itzuli
Dancing at the Edge of the World Itzuli
Steering the Craft Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Virgilio, Philip K. Dick, Virginia Woolf, Jack Vance Itzuli, Carl Gustav Jung, Lord Dunsany, Herbert George Wells, Piotr Kropotkin, William Shakespeare, Zhuangzi, Lev Tolstoi, J. R. R. Tolkien, Jorge Luis Borges, Emma Goldman, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian, Paul Goodman Itzuli eta Lao Tzu
Kidetza Phi Beta Kappa Elkartea
Genero artistikoa Zientzia-fikzioa
fantasia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0494372
www.ursulakleguin.com
Ursula K. Le Guin signature.svg

Ursula Kroeber Le Guin (ˈɜːrsələ_ˈkroʊbər_lə_ˈɡwɪn ahoskatua;[1] Berkeley, Kalifornia, AEB, 1929ko urriaren 21a - 2018ko urtarrilaren 22a[2]) estatubatuar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intelektualen familia batean jaio zen. Bere gurasoak ziren Alfred L. Kroeber eta Theodora Kracaw, antropologia eta etnologia alorrean aritu ziren, eta horrek badu bere garrantzia Le Guinen ibilbide literarioaren ezaugarri batzuetan[3]. idazle bokazioa aurkeztu zuen txikitatik, eta etxean izan zuen hainbat mito eta elezaharren ezagutza.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia ikasketak egin zituen, frantziar eta italiar literaturan espezializatuz. Fulbright beka lortu zuen, Frantzian ikasi ahal izateko. Europan ezagutu zuen bere senarra izango zena, Charles Le Guin, Portlandeko unibertsitateko historia irakaslea bihurtuko zena. Senar-emazteak Georgiara (AEB) joan ziren gero bizitzera, eta Ursula frantseseko irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.

Literaturako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, Eskandinaviako Odinen mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).

Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.

Zientzia fikzioan, emakumezkoen rola nabarmentzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.

Genero honetan eman zituenean lehen urratsak, oso alor maskulinizatua zen. Adibidez, Alice Bradleyk, Le Guinekin ia batera hasi zen emakume urrietako batek, bere generoa ezkutatu behar izan zuen luzaroan James Tiptree jr. ezizenaren pean[3].

Bibliografia aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ursula K. Le Guin Aldatu lotura Wikidatan