Alfredo Etxabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alfredo Etxabe
Bizitza
Jaiotza Bilbo1872ko otsailaren 8a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1926ko urtarrilaren 22a (53 urte)
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta antzerkigilea

Alfredo Etxabe Nazabal, izengoitiz Iturribidekoa (Bilbo, Bizkaia, 1872ko otsailaren 8aib., 1926ko urtarrilaren 22a) gaztelaniazko kazetaria eta euskal antzerkigilea izan zen. Gaztetatik, Euskal Herriaren gaia ardatz hartuta, polemista eta antzerkigile ospetsua. 1898an hasi zen antzerkira zaletzen, Resurreccion Maria Azkuek sortutako Euzkeldun Biltokia elkartean. Etxaberen obra onena Peru Gixon dela esan ohi da, bi ekitaldiko komedia, kostunbrista.[1][2] Euskal antzerki lirikoaren sustatzailetzat hartua, Bilboko Udalak 2010. urtean kale bati jarri zion haren izena, Txurdinaga auzoan.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra nagusiak:

  • Lenago il (1900)
  • Bide onera (1900)
  • Lelo, Matilde, Lide ta Ixidor (1909)
  • Mendi-Mendiyan (Usanditzagak opera bihurtua)
  • Maitena (1909)
  • Mirentxu (Guridiren musikaz hornitua)
  • Peru Gixon
  • Pedro Mari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]