Zerrenda:Altsasuko auziko gertaeren kronologia
Hau da Altsasuko auziko gertaeren kronologia:[1]
2016
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriak 15: Altsasuko Ferietako goizaldean, Koxka tabernan hasten den liskar baten ondorioz, Jokin Unamuno eta Aritz Urdangarin gazteak atxilotu dituzte. Iruñera eraman dituzte eta Foruzaingoaren kuartelean atxiloaldi inkomunikatuan jarri dituzte. Guardia zibil bati ebakuntza egin diote, orkatilako haustura ireki bat dela-eta.
- Urriak 17: Unamunok eta Urdangarinek Nafarroako Entzutegi Probintzialeko 3. Aretoko Mari Paz Benito epailearen aurrean deklaratu dute. Kautela-neurriekin askatu dituzte.
- Urriak 18: Consuelo Ordóñezek, COVITEren izenean, gertatutakoaren aurkako salaketa jarri du Entzutegi Nazionalean.
- Urriak 22: Altsasun manifestazio bat egin da, eta 2000 bat pertsonak parte hartu dute. Hedabideak egiten ari diren gertaeren trataera salatu eta gertakariak argitzea eskatu da. Manifestazioaren hasieran, Colectivo de Víctimas del Terrorismo (COVITE) elkarteko kideek hainbat kartel iraingarri erakutsi dituzte.
- Urriak 26: Diario de Noticiasek argitara eman duenez, Guardia Zibilak berak egindako txostenak adierazten du, hedabideek esandakoei kontra eginez, ez zela lintxamendu edo jipoirik izan. Txostenak eraso batez hitz egiten du, ez du bi agenteen hitzekin bat egiten, eta ez du terrorismo deliturik ikusten.
- Urriak 26: Adur Ramirez de Alda, Julen Goikoetxea, Oihan Arnanz eta Jon Ander Cob beren borondatez Nafarroako Entzutegi Probintzialera joaten dira Benito epailearen aurrean deklaratzera. Epailea bertan ez dagoenez, dokumentu bat sinatzen dute haien asmoak adieraziz.
- Urriak 28: Aratz Urrizolak eta Edurne Martinezek beren burua Nafarroako Entzutegi Probintzialean aurkezten dute Benito epailearen aurrean deklaratzeko. Dokumentu bat sinatzen dute haien asmoak adieraziz.
- Azaroak 9: Carmen Lamelak, Epaitegi Zentraleko Magistratuak, Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiari Altsasuko auziaren lekualdatzea eskatzen dio.
- Azaroak 9: Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiko epailea inhibitu egiten da eta auzia Entzutegi Nazionalera bidaltzen du.
- Azaroak 10: El Mundo egunkariak Altsasuko autoa argitara ematen du. Bertan, hamabi herritar, bi adin txikiko tartean, euren izen-abizenez identifikatzen dira eta ez euren NAN zenbakiaz. Hainbat gazte filtrazio horren bidez konturatzen dira inputatuta daudela. Jokin Unamuno Goikoetxea, Adur Ramirez de Alda Pozueta, Aratz Urrisola Ortigosa, Julem (sic) Goikoetxea Larraza, Edurne Martinez Arrese, Jon Ander Cob Amilibia, Iñaki Abab Olea, Ohian Arnanz Ziordia, Aitor Calleiras San Roman, Ainara Urkijo Goikoetxea, Aritz Urdangarin Cano, Nahia Bengoetxea Garisoain[2].
- Azaroak 14: Honako atxiloketak egin dira:
- Oihan Arnanz: 7:30ak aldera atxilotu dute, Gasteizko autobus geltoki parean, ikastetxera zihoanean. Madrila eraman dute.
- Aratz Urrizola: 9:00ak aldera Ordizian, bere ikastetxean, atxilotua. 8:30ak aldera Guardia Zibila bere etxean agertua zen. Madrila eraman dute.
- Jon Ander Cob: 7:30ak aldera Iruñeko Azpilagaña auzoan atxilotua, ikastera zihoanean. Madrila eraman dute.
- Jokin Unamuno: 9:00ak aldera bere etxeko atarian atxilotua. Guardia Zibila etxera bila joan zitzaiola jakin eta gero, lantokitik etxera itzuli da. Madrila eramaten dute.
- Iñaki Abad: 9:00ak aldera bere etxean atxilotua. Madrila eraman dute.
- Julen Goikoetxea: 7:30ak aldera etxe ondoan atxilotua, ikastetxera joateko autobusa hartzera zihoanean. Madrila eraman dute.
- Ainara Urkijo: 7:45ak aldera Agurainen atxilotua, ikasturteko praktikak egiten dituen zentrora joateko autoa utzi duen aparkalekuan. Madrilera eraman dute. Lamela epailearen aurrean deklaratu ostean aske utzi dute, pasaporterik gabe eta astean bitan sinatzeko betebeharrarekin.
- Adur Ramirez de Alda: 8:30ean Guardia Zibila bere etxean agertu da, baina zitazio judizialik ez dagoela ikusita, aitak ezezkoa eman eta ez dute atxilotu. Arratsaldean berean Entzutegi Nazionalean aurkeztu da. Azaroaren 16rako hitzordua jarri diote.
- Aritz Urdangarin: Bere burua Entzutegi Nazionalean aurkeztu du. Ez diote deklaraziorik hartu, eta azaroaren 16rako hitzordua jarri diote.
- Edurne Martinez: Madrilen atxilotu dute, 9:30ak aldera, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Campusean, hor ikasten ari da-eta. Deklaratu ostean karguekin aske utzi dute.
- Azaroak 14: Atxiloketen ondorengo kontzentrazio eta manifestazioa Altsasun.
- Azaroak 14: Nafarroako Foru Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek adierazi duenez, atxiloketak «ez dira beharrezkoak».
- Azaroak 15: Kontzentrazioa eta manifestazioa Altsasun, atxilotuen kartzelatzea dela eta.
- Azaroak 16: Ramirez de Alda eta Urdangarin Entzutegi Nazionalean aurkeztu dira bigarren aldiz. Lehendabizikoa atxilotu eta kartzelatu dute; bigarrena karguekin eta astean bitan sinatzeko betebeharrarekin aske utzi dute.
- Azaroak 16: Adin txikikoek ez beste inputatu guztiek identifikazio-saioa eduki dute Madrilen.
- Azaroak 16: Altsasuko Udaleko Udalbatzak adierazpen instituzional bat onartzen du. Familien sentitzea bere egiteaz gain, gertaerak Iruñera bideratzeko instituzioei babesa eskatzen die eta gertatutakoa terrorismotzat jotzearekiko desadostasuna adierazten du.
- Azaroak 16: Laura Perezek, Podemoseko bozeramaile parlamentaria Nafarroako Ganberan, “herri baten kriminalizazio hau astakeria hutsa” dela azpimarratzen du.
- Azaroak 19: Altsasun prentsaurreko jendetsua egiten da. Bertan alkateak eta Udaleko ordezkariek, herriko eragileek eta atxilotu zein inputatuen gurasoek parte-hartzen dute eta azaroaren 26rako manifestazioa deitzen dute.
- Azaroak 19: Lehenengo kritikak Estatuko hedabideetan. Elisa Beni kazetariak “Altsasukoa terrorismoa ez” dela baieztatzen du. “Hau Zuzenbidezko Estatu batean gertatzea izugarria da”.
- Azaroak 21: Nafarroako Parlamentuak Altsasuko atxiloketak eta ustezko terrorismo akusazioa errefusatzen ditu eta Entzutegi Nazionalari eta Nafarroako Entzutegi Probintzialari kasua berraztertzeko eskatzen die, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegira itzul dadin.
- Azaroak 23: Garzon epaileak, Cadena Ser-eko goizeko saioko elkarrizketa batean, Altsasunbi Guardia Zibilek jasandako erasoa terrorismotzat ezin daitekeela har baieztatzen du eta “gehiegizko jarduera judiziala” dagoela uste du.
- Azaroak 24: Auzitegi Goreneko Martin Pallin epaile emerituak Publico.es egunkarian baieztatzen du Altsasuko gazteen prozesamendua “neurrigabekoa” dela, “errealitate sozialetik kanpo” dagoela eta “terrorismo delituaren larritasunera iristen ez diren eraso batzuen aurrean gehiegizko jarduera judiziala” egon dela.
- Azaroak 24: Nafarroako Guardia Zibilaren koronel buruak, Javier Hernandezek, Guardia Zibila Altsasun “bereziki deseroso” ez dela sentitzen adierazten du eta emandako herritarren irudiarekiko desadostasuna adierazten du.
- Azaroak 24: Sakanako alkate guztiek Altsasuko herriarekiko elkartasunez prentsaurreko bat egiten dute eta Entzutegi Nazionalari sumarioa prozedura hasi zuen Iruñeko epaitegira itzul dezan eskatzen diote.
- Azaroak 26: Manifestazio isil jendetsua (15.000 eta 20.000 parte-hartzaile inguru) Altsasun, “Altsasu” lelotzat duen pankarta bat daramatelarik udaletxeko hainbat kidek, Javier Ollo alkatea buru dutela, atxilotuen familiek eta eragile sozialek. Manifestarien artean Maria Solana, Nafarroako Gobernuko bozeramailea; Ainhoa Aznarez, Foru Parlamentuko lehendakari gisa; eta Adolfo Araiz (EH Bildu), Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Laura Pérez (Podemos) parlamentuko bozeramaileak daude. Podemosen sortzaileetako bat izandako Juan Carlos Monedero, Iruñeko alkatea Joseba Asiron, Izquierda-Ezkerra-ko senataria Iñaki Bernal, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak eta Altsasuko PSNko zinegotziak ere bertan daude, baita Sakanako udal guztietako ordezkariak ere, herriaz eman den irudi desitxuratua baztertu, familiak babestu eta urriaren 15eko gertakariekin lotutako gazteei ezarritako badaezpadako neurriak bertan behera uztea eskatzeko.
- Abenduaren 2: Urriaren 15 goizaldeko gertaerekin lotutako neska-mutilen familiek eta “Altsasuarrak eta harro” gizarte-eragileko ordezkari batek Nafarroako Parlamentuko Batzordean parte-hartzen dute, ordezkaritza instituzionala duten alderdi guztien aurrean.
- Abenduak 14: 1000 pertsona inguru biltzen dituen kontzentrazio isila udaletxe aurrean. Atxiloketak gauzatu eta hilabete bat pasa den honetan, bildutakoak frontoira joaten dira eta elkartasun argazki bat ateratzen dute.
- Abenduak 20: atxilotuen familiak Podemos, En Marea, Compromis, PDECat, ERC, Izquierda Unida, EH Bildu eta EAJ talde parlamentarioekin biltzen dira Kongresuan, gazteen prozesu-egoerarekiko kezka azaltzeko, gertakarien eta ondorio penalen arteko aldea errefusatzeko eta kasua Iruñeko Entzutegi Probintzialaren eskumena izatera itzul dadin eskatzeko.
- Abenduak 20: Kartzelaratutako gazteetatik lau (Aratz Urrizola, Jon Ander Cob, Iñaki Abad eta Julen Goikoetxea).aske uzten dituzte. Adur Ramirez de Aldak, Oihan Arnanzek eta Jokin Unamunok preso jarraitzen dute.
- Abenduak 21: azaroaren 14tik, hain zuzen ere atxiloketen egunetik, Altsasuko udaletxearen aurrean kontzentrazio isilak egin dira egunero, 19.00etatik 19:30era. Egun honetatik aurrera, ostiralero antolatuko dira.
- Abenduak 24: Egubera Taldeak (Olentzero), Etorkizuna Dantza Eskolak, Xurrut-ek (Tabernarien elkartea), ATH-k eta Pilotajauku-k (Pilota-eskola) Abenduak 28: Informazio ekitaldia festa giroan, herrian zehar eginiko kalejira, gauzatzen da.
- Abenduak 30: elkartasun-eguna antolatzen da Bilbora, ESAITen partidua dela-eta.
- Abenduak 31: Dantzaleku Sakana kirol-elkarteak elkartasun-ekitaldiak antolatzen ditu.
2017
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilak 5,6,7,8: Altsasuko Mendigoizaleak Taldeak, Xurrut-ek , Sakanako Trikitrilariek eta Pilotajaukuk elkartasun-ekitaldiak antolatzen dituzte.
- Urtarrilak 8: Madrilgo Tirso de Molina plazan bilkura egiten da “Altsasun nahi ditugu” lelopean.
- Urtarrilak 15: Porrotx pailazoak antolaturiko elkartasun-ekitaldia herriko Burunda pilotalekuan.
- Urtarrilak 21: Elkartasun-eguna, herriko elkarte gastronomiko guztiek antolaturiko herri-bazkaria eta ekitalditxoak egunean zehar, festa-giroan.
- Urtarrilak 27 : Kultur eta gizarte-eragileek manifestua, deklarazio bateratua, aurkezten dute Sakana mailan Iortia kultur-etxean, Sakanako udal guztien alkateen aurrean, aretoa lepo dagoela (300 lagun).
- Urtarrilak 28: Soto del Real kartzelara bidaia gauzatzen da bertan espetxeratuak dauden gazteei elkartasuna adierazteko (bi autobus eta auto partikularrak).
- Urtarrilak 31: 214 abokatu, legelari eta EHUko irakasleek sinaturiko manifestua aurkezten dute Iruñeko Katakrakeko aretoan.
- Urtarrilak 14: gazteen atxiloketen hiru hilabete betetzen diren egun honetan, Altsasu herri osoko argiteria itzaltzen da gaueko 20:15etatik 20:30etara eta herriko hiru plazetan kandelak pizten dira elkartasuna adierazteko.
- Urtarrilak 19: Dantzaleku Sakana kirol-elkarteak elkartasun-krosa antolatzen du.
- Otsailak 2: Kultur eta gizarte-eragileek manifestua, deklarazio bateratua, aurkezten dute Euskal Herri mailan Iruñeko Tres Reyes hoteleko Roncesvalles aretoan, hedabideen aurrean.
- Otsailak 11: Altsasu herrian hain erroturik dagoen Santa Ageda festa-egunean, elkartasunzortziko (bertako dantza) erraldoia dantzatu zen etxean nahi ditugu lelopean.
- Otsailak 13: Nafarroako Auzitegi aurrean bilkura egiten da “Altsasukoak aske” lelopean Iruñerriko guraso talde batek antolaturik.
- Otsailak 16: Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku Pilota Eskolak antolaturiko pilota txapelketa aurkeztu zuten, non gazte atxilotuen askapena aldarrikatu zen. Txapelketa bukaera arte —alegia, maiatzak 6 arte— partida bakoitzean errepikatuko zen aldarrikapena.
- Otsailak 22: Espetxeratzearen 100 egun betetzear direla-eta, Altsasuko udalak mozio bat onartzen du kartzelan dauden herriko hiru gazteak eskatuz.
- Otsailak 24: Espetxeratzearen 100 egun bete direla-eta, Iruñeko Sarasate pasealekuan, Parlamentu aurrean, 2000 lagunek osaturiko bilkura egiten da.
- Otsailak 28: Ihauteriak herrian. Brindisa eta argazkia egiten da etxeratuen omenez. Hiru “momotxorro”k betetzen dute hiru gazte atxilotuen lekua herri-bazkarian.
- Martxoak 3: Gazte inputatuen gurasoek idazkia plazaratzen dute salatzeko kasua mendekuak eta zigorrak bideratzen dutela.
- Martxoak 4: Inauteriak herrian: Piñata eguna: mozorrotzeko gai orokorra zirkua da, salatzearren herria pairatzen ari den asmakeria.
- Martxoak 7: Aritz Urdangarin libre uzten dute Ángela Murillo, Teresa Palacios eta Carmen Paloma González magistratuek, gazteak iseka soilik egin zuela argudiatuz.
- Martxoak 8: Nafarroako Auzitegi aurrean, eguerdiko 12:30ean, bilkura egiten da “Altsasu: ez da terrorismoa” lelopean gazteen gurasoek deiturik.
- Martxoak 14: atxiloketen lau hilabete betetzen direla, lapiko-jotze burrunbatsua antolatzen da protesta gisa Altsasun.
2018
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaː Altsasuko auzia Amnistia Internazionalen urteko txostenean aipatu zen[3].
- Apirilak 14ː Nafarroako Gobernuak bat egin zuen Iruñeko karrikak zeharkatuko zituen manifestazioarekin, Altsasu auzian epaituko zituzten gazteentzat «justizia» eskatzeko. gobernuarenaz gain, bestelako babesak ere jaso zituen. Sinatzaileen artean zeuden, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Montxo Armendariz, Helena Taberna, Carlos Garaikoetxea, Daniel Innerarity, Juan Martinez de Irujo eta Mariano Ferrer.
Geroa Bai koalizioak manifestazioan parte hartzeko deia egin zien herritarrei. EAJk ere bat egin zuen manifestazioarekin, eta uste zuen neurritasunik gabe «justiziarik» ez zegoela. «Altsasun gertatutakoa ez da terrorismoa», esan zuen. EAk «kezka» agertu du «egungo atzerapen demokratikoaren inguruan», eta Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak ere «apal, zintzo, baina ozen» esan zuen ez zela zilegi «gazteon bizitza txikitzea»[4]. Manifestazio horretan 50.000 pertsona batzen dira antolatzaileen arabera eta 38.000 Iruñeko Udaltzaingoaren arabera[5].
- Apirilak 16: Altsasu auziaren epaiketa hasi zen[6].
- Apirilak 17: Guardia zibilak deklaratu zuten egun berdinean[7], Guardia Zibilen alde (eta Altsasuko auzipetuen aurka) 2.500 bildu ziren Iruñean egindako elkarretaratzean. Doble12 elkarte kulturalak deitu zuen manifestazioa, eta ETAren biktimen elkarteek (COVITE eta ANVITE) eta PP, UPN, PSN eta Ciudadanos alderdiek babestu zuten[8].
Antolatzaileen arabera, 4.000 lagun inguru bildu ziren; Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren esanetan, berriz, 2.500.
Fernando Savater filosofoak irakurri zuen ekitaldiko adierazpena, eta gogor kritikatu zituen Nafarroako erakunde publikoak Altsasuko gazteei babesa eta elkartasuna emateagatik: "Erasotzaileen alde jarri dira eta ez dute inolako elkartasun keinurik izan biktimentzat".
Bilkuran, Espainiaren, Nafarroaren eta Guardia Zibilaren aldeko oihuak egin zituzten, eta otoitz eginez amaitu zuten bilkura.
- Ekainak 1: Bi eta 13 urte bitarteko kartzela zigorra ezarri zieten Altsasukoei, terrorismoa egotzi ez arren[9].
- Ekainak 5: Aske zeuden gainerako gazteak atxilotu eta gartzeleratu zituzten epaia irmo izan baino lehen "ihes egin" ahal zutelako. Ainara Urkijo 2 urteko kartzela zigorra jazo zuena izan zen atxilotu ez zuten bakarra[10].
- Abenduak 28ː Bi epaile ezestea eskatzeagatik, 600 euroko isuna ezarri zieten Altsasuko gazteei. Gazteei «fede txarrez» aritzea eta auzia atzeratu izana arrazoituta ezarri zieten isuna. Jose Ramon Navarro, Eloy Velasco magistratuek Guardia Zibilaren dominak jaso zituzten. Horregatik, inpartzialtasunik eza egotzita, bi epaile horiek ezestea galdegin zuen defentsak, baina epaimahaiak garrantzia kendu zion eskaerari. Erabaki horrek «neutraltasun falta» agerian uzten duelakoan, beste helegite bat aurkeztu zuen defentsak. Abokatuen ustez, gertaerek lotura zuzena dute Guardia Zibilarekin: kaltetutako bi guardia zibilak zein AUGC Guardia Zibilaren elkartea akusazio gisa ari dira, eta Guardia Zibilaren txosten bat oinarri izan zen gazteei terrorismoa leporatzeko. Gainera, Velascok 2017ko urriaren 23an Covite herri akusazioaren ekitaldi batean parte hartu zuen, eta, azkenik, adierazpen batzuk egin zituen martxoan, Iruñeko hitzaldi batean, epaiketaz eta Nafarroako Lurralde Auzitegiaz. Defentsaren arabera, adierazpenok islatzen zuten«aldez aurretik» jarrera hartua zuela.
Alta, Auzitegi Nazionaleko areto bereziak bertan behera utzi zituen arrazoi horiek. Fiskalarekin bat eginez, aretoak zioen Guardia Zibilaren dominak «ordainik gabekoak» zirela, «aitortza moral» moduan egiten zirela, eta guardia zibilak ez ziren pertsonak ere saritzen zituztela, «ez soilik epaileak».[11]
2019
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoak 6.Altsasuko Koxka tabernara joan ziren Pablo Casado eta Eduardo Inda kazetaria[12]. Han izan zen Nafarroako PPko idazkari nagusi Ana Beltran ere. Guaixek zehaztu zuenez, hamar minutu inguruko elkarrizketa egin zuten han, tabernako jabearen baimenik gabe.
- Martxoak 7. Auzitegi Nazionalak berretsi egin zituen Altsasuko gazte auzipetuen zigorrak[13].
- Martxoak 24. "Hau ez da justizia!" lelopean 60.000 pertsona bildu ziren Altsasun, zortzi gazteei jarritako zigorrak salatzeko.[14]
- Urriak 9. Epailearen iritzian Altsasuko liskarrean "diskriminazioa" eta "nagusitasun abusua" larrigarriak ez zirela aplikatu behar eta ondorioz zigor urteak gutxitu zizkieten. Hau da, urtebete eta 6 hilabeteetatik 9 urte eta 6 hilabetera arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien zortzi gazteei.[15]. Preso dauden zazpiek espetxean segi beharko dute eta erabakia kritikatu zuten Altsasuko Gurasoek: "Gorenaren erabakiak injustiziari jarraipena eman dio eta gure semeak kartzelan mantendu ditu".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Altsasuko gertakarien inguruko informazio dosier-a, AltsasuGurasoak.com webgunean.
- ↑ https://e00-elmundo.uecdn.es/documentos/2016/11/10/auto_alsasua.pdf
- ↑ https://guaixe.eus/altsasu/1519313668772-altsasuko-auzia-amnistia-internacionalen-urteko-txostenean
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1736/006/001/2018-04-12/nafarroako_gobernuak_ere_bat_egin_du_altsasukoen_aldeko_manifestazioarekin.htm
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5527512/manifestazioa-irunean-apirilak-14-altsasuko-gazteen-alde/
- ↑ https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1523864829410-altsasuko-gazteen-aurkako-epaiketa-hastear
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5532612/altsasu-auzia-epaiketa-2018ko-apirilak-17-guardia-zibilen-deklarazioa/
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5534626/elkarretaratzea-irunean-altsasun-zauritutako-guardia-zibilak-babesteko/
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5634234/altsasu-auziko-epaia-gazteak-ez-dituzte-terrorismoagatik-zigortu/
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5642272/guardia-zibilak-zigortutako-altsasuko-gazteak-atxilotu-ditu-2018ko-ekainaren-5ea/
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1890/006/001/2018-12-18/bi_epaile_ezestea_eskatzeagatik_isuna_ezarri_diete_altsasuko_gazteei.htm
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/163672/altsasuko_koxka_tabernara_joan_dira_ppko_presidentea_eta_eduardo_inda.htm
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/163705/auzitegi_nazionalak_altsasuko_gazte_auzipetuen_zigorrak_berretsi_ditu.htm
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6287346/altsasu-auzia-zigorren-kontrako-manifestazioa-2019ko-martxoaren-24an/
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/altsasuko-gazteen-kontrako-espetxe-zigorrak-9-urtera-arte-murriztu-ditu-gorenak