Uxue Barkos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uxue Barkos
Uxue Barkos

Uxue Barkos, 2015ean


Karguan
2015eko uztailaren 20a(e)tik
Presidenteordea   Manu Ayerdi (Ekonomikoa)
Miguel Laparra (Gizarte Gaietakoa)
Aurrekoa Yolanda Barcina

Karguan
2015eko ekainaren 17a(e)tik

2004 – 2015

Jaiotza 1964ko uztailaren 5a (52 urte)
Iruñea, Nafarroa Garaia
Euskal Herria
Alderdi Politikoa Geroa Bai
Lanbidea Kazetaria
Web www.uxuebarkos.com

Miren Uxue Barkos Berruezo[1] (Iruñea, 1964ko uztailaren 5a) nafar kazetaria eta politikaria da. 2015eko uztailetik Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria da. Aurretik, 2004tik 2015 arte Espainiako Gorteetako diputatua izan da, eta 2007tik 2015era Iruñeko Udaleko zinegotzia ere bai. Ezkondua eta seme baten ama da.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Fermin Ikastolan ikasi ondoren Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. Espainiako irrati eta telebista publikoetan lan egin zuen, bai eta Navarra Hoy egunkarian ere. 1990ean ETBn hasi zen. Iruñean eta Iurretan aritu ostean, Madrilgo berriemailea izan zen.[3]

2004ko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafarroa Bai koalizio sortu berriak kongresurako zerrendaburu aurkeztu zuen. Lortu zituen 61.045 botoek (% 17,98) Kongresuko diputatu izatera eraman zuten.[4] 2008ko hauteskunde orokorretan ere diputatu aukeratua izan zen, 62.073 botorekin (% 18,53).[5]

2007ko udal hauteskundeetan Nafarroa Baiko alkategaia izan zen Iruñean. Bigarren zerrendarik bozkatuena izan zen, 28.581 botorekin (̥ 26,16), eta 8 zinegotzi lortu zituen.[6] Alkate izateko, PSNren eta ANVren sostengua behar zuen, baina sozialistek ukatu zioten. Yolanda Barcina, zerrenda bozkatueneko hautagaia atera zen alkate.[7]

2011ko martxoan bularreko minbizia zuela eta aldi baterako zeregin politikoak utziko zituela iragarri zuen.[8] Urte bereko maiatzean egin ziren udal hauteskundeetan, Nafarroa Bai 2011ko alkategaia izan zen Iruñean (EAk utzia zuen koalizioa). Orduan ere bigarren bozkatuena izan zen, 21.715 boto (% 22,37%) eta 7 zinegotzi erdietsita.[9]

2011ko hauteskunde orokorretan, Geroa Bai koalizioko zerrendaburua izan zen. 42.411 boto jaso zituen (% 12,84), eta diputatu eserlekua lortu.[10]

2015eko foru hauteskundeetan, Uxue Barkos buru zuen Geroa Bai koalizioak 53.497 boto (%15,83) eta 9 eserleku erdietsi zituen.[11] Horren ondorioz, bere taldearen, Ezkerraren, Podemosen eta EH Bilduren babesarekin, Nafarroako Gobernuko lehendakari bihurtu zen, gehiengo osoz.[12] Yolanda Barcina ordezkatu zuen gobernuko burutzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lehen deitura, ofizialki, Barcos du (ikus Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarki hau), baina euskal abizen horren euskal idazkera arautua Barkos da (ikus Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia), eta euskal testuetan Barkos idazten du berak; horregatik, hala dago jasota Euskarazko Wikipedian. (Erdarazko testuetan ere Barkos idazten du, nahiz eta horrek ez duen erabakitzen Euskal Wikipedian jasotako idazkera.)
  2. «Barkos Berruezo, Uxue», Espainiako Gorteen webgunea.
  3. Zuriñe Velez de Mendizabal: «Uxue Barkos», Euskonews Gaztea, 117. zenbakia.
  4. 2004ko Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak, Elecciones.mir.es
  5. 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak
  6. 2007ko udal hauteskundetako emaitzakː Iruñea, Lainformacion.com
  7. «El PSN no apoyará a Na-Bai en Pamplona para evitar que ANV detemine la Alcaldía», El Correo, 2007-06-11.
  8. «Uxue Barkosek iragarri du bularreko minbizia duela», Eitb.com
  9. 2011ko udal hauteskundetako emaitzak: Iruñea, Lainformacion.com
  10. «Nafarroan Amaiurrek eta GeroaBaik eserleku bana lortu dute», Argia.
  11.   Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak: behin betiko emaitzak, http://www.elecciones2015.navarra.es/13AU/DAU13999CM_L2.htm. Noiz kontsultatua: 2015-07-23 .
  12.   Ordoñez, Jon, «Barkos, lehen presidente abertzalea», Berria, http://www.berria.eus/albisteak/113113/barkos_hautatu_dute_nafarroako_zortzigarren_presidente_aldaketaren_alderdien_26_botoekin.htm. Noiz kontsultatua: 2015-07-23 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uxue Barkos Aldatu lotura Wikidatan


Uxue Barkos Yolanda Barcina Miguel Sanz Javier Otano Juan Cruz Alli Gabriel Urralburu